ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






LAU IZKINTXOGATIK : asko erakusten duen ipuina

Hasiera Zikloko ikasleak oso gustora entzun dute LAU IZKINTXOGATIK izeneko ipuina. Liburutegian gazteleraz genuen baina irakasle batek euskaratu eta power pointean egokitu digu.

Bizikidetza lantzeko ere, balio digu ipuin polit honek

UDABERRIA: Martxoaren 21a olerki eguna

Unescok 2001 gaurko eguna  MUNDUKO OLERKI EGUNA izendatu zuen.

Aprobetxatuz liburutegian ekintza ezberdinak egin ditugu:
                                         Olerki liburu ezberdinak ezagutu ditugu.
    Olerki ezberdinen entzumena.
             Olerkiak asmatu.
               Udaberriko Lore Jokoei hasiera eman.





        KORRIKA 2011: EUSKALAKARI badatorrela


        Badatorrela, badatorrela aurtengo Korrika


        Hasi gara Ikastolan aurtengo Korrika prestatzen. 
        Horretarako abestia ikasi, eta petoak prestatuko ditugu.
        Apirilaren 13an, KORRIKA TXIKIAN eta baita ere HANDIAN parte hartuko dugu, Eibarko kaleetatik igarotzen denean.

        EUSKALAKARI kanta
        Mingain zorroztuak ginen
        Zuri, berde, hori  eta gorri ginen
        Barakaldon beterano ginen
        Arriskua ginen, erromeria ginen
        Su iraultzaile ginen
        Enpresari eta sindikatu ginen
        Lesbiana, hetero, gay ginen
        Gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen
        Euskalakari izango gara!
        Pausoz pauso, gelditu barik
        Pausoz pauso, maitatu, ari...
        Pausoz pauso, euskalakari!
        Eserita zer itxoiten zenuen?
        Beldurtuta, nekatuta ote zinen...
        Trena pasa da ta zu begira hemen
        Ukabila ginen eta hitza ginen
        Euskalakari izango gara
        Gose taldea



        ANIMALIEN LIBURU ERRALDOIA

        Gaur erakutsi behar dizuegu liburutegi tailarretan egin dugun ANIMALIEN LIBURU ERRALDOIA.



        Bazkal ostetan biltzen gara ekintza ezberdinak egiteko.

        Hemen erakusten dugun liburu honi esker animalien munduan eta euren liburu ezberdinetan murgildu gara.


        Horrela animali batzuk aukeratu, informazioa aurkitu eta haren marrazkia egin dugu.




        Ondoren liburu erraldoi honetan erakutsi dugu egindako guztia.

        XAKE TXAPELKETAKO IRABAZLEA

        Gaur bukatu dugu azken astetan izan dugun Xake txapelketa.

        Arrakasta handia izan du eta partaide ugari egon dira, guztira 32 .

        Atzo Martin Egiguren eta Martin Telleriak irabazi zuten Mikel Astigarraga eta Xabie Arregiren kontra.


        Bikote irabazleak euren arteko lehia izan dute eta irabazlea Martin Egiguren izan da.



        Giro polita izan dugu liburutegian partida egon den bitartean.

        ZORIONAK DENOI : Partaide eta irabazleei

        HELBIDE INTERESGARRIA GURASOENTZAKO

        Un futuro brillante empieza con un libro

        Gurasoak euren seme-alabekin irakurketa ariketa ezberdinak egiteko edo material berri batzuk eskura izateko, ondorengo helbidean klikatzea komeni zaie.


        Ingeles eta gaztelerazko materiala ikus dezakegu.

        Kantuak, ipuinak, hitz-jokoak, e.a. aurkitzen ditugu bertan.

        EUSKAL HERRIKO NATURA: Etor-Ostoa argitaletxeko multimedia

        Gure Zentroan  Etor-Ostoa argitaletxeak   naturari buruz argitaratu duen materiala eskuratu dugu.

        Material hau oso erabilgarria izan daiteke maila guztietan lantzeko.

        CD hauen bitartez Euskal Herriko Fauna eta Flora era atseginagoan ikas dezakegu eta.




        Gure inguruko ekosistema, paisaia eta klima ikus dezakegu.

        NEU NAIZ INDARTSUENA: gaur eguneko alegia

        Mario Ramosen "Neu Naiz indartsuena" izeneko liburu ederra 1go mailatik 4. mailara erabili dugu.

        Ttarttalo argitaletxeak Hasiera Ziklorako  eskaini  arren, oso egokia izan daiteke beste maila batzutan lantzeko.  Gaur egun alegia nola landu daiteken, esate baterako edo balore ezberdin batzuk ulertzeko.

        Ondoren ikus dezakegu 2. mailako irakasleek  egin duten ipuin honen aurkezpena.

        Goza ezazue!!

        HAUR LIBURUAREN EGUNA

        Apirilaren 2an Haur Liburuaren eguna ospatzen da. Egun honetan Hans Christian Andersen ipuingile ospetsua mundu guztian. gogoratzen da .

         Hemen ikusten dugu aurtengo iragarri txartela.

        Hainbat Udal Liburutegi eta baita ere Eskola liburutegietan egun honen inguruan ekintza  ugari antolatzen dira.

        Gure Liburutegian ere,  data hau aitzaki bezala hartuta  olerkien munduan hurbiltzeko asmoa daukagu.

        Pentsatu dugun udaberria sasoi aproposa dela  olerkiak entzun, irakurri eta asmatzeko.

        .

        3.Bkoek Idatzitako Antzerkitxoak irakurtzen

        Antzerkiak idaztea ez da gauza erraza, hortaz ohartu dira 3.Bko lagunak.



        Hala ere ipuin klasikoetan oinarrituta antzerkitxo politak egiteko gai izan dira.

        Besteak beste: Hiru Txerrikume, Poxpolo Saltzailea, Pinotxo,.. idatzi dituzte.


        Antzerkiak ondo irakurtzea ez denez erraza, saiakera batzuk egin ditugu, hobeto irakurtzeko.

        5Cko Sukaldariak

        5.Cko neska-mutilak ez dira atzean gelditu pintxoak egiteko orduan.

        Elikadura gaiari bukaera ederra emateko pintxo ezberdinak aurkeztu dituzte hemen ikusten den bezala.


        Euren lanak ikusten argi dago gaia era ezberdinean landu dutela .


        Alde batetik elikagai ezberdinen eskemak eta grafikoak egin dituzte.

        Baita ere ikus dezakegu errezeten prozedura ikasi eta burutu dutela.


        ON EGIN !!

        5.Bko ikasleak janarien inguruan ikasten.

        Ez da ba lan makala egin dutena 5Bko ikasleek elikagaiak aztezten.

        Janariak era ezberdinetan landu dituzte eta.

        Lan ezberdinen artean , elikagaien piramidea ezagutu ondoren, irudikatu egin behar izan dute.

        Bestetik, eta eurentzako atseginena, pintxoen errezetak idatzi eta gauzatu.Eta jakina azkenean, jan


        Hona hemen etorkizuneko "Chef".


        Gaur izan dute pintxoak jateko eguna.

        5.Akoen ERREZETAK PINTXO BIHURTUTA

        Ikusgarri apaindu dute 5.Ako neska-mutilek gela pintxo saioaz gozatzeko.

        Txanelak proposatzen dien bezala pintxoen errezetak egin dituzte . Lan hori bukatu ondoren benetazko pintxoak egin, gelakideei erakutsi eta azkenean, onena, pintxoak jan dituzte.

        Agian gela honetan "Argiñano txiki"-ren bat irten daiteke.





        Erakusketa egin ondoren, hamaikak zirenez, guk eginiko PINTXO MUNDIALAK dastatu ditugu, giro apartaz.

        ZORIONAK ASIER: IRUN HIRIKO POESIA SARIA


        Asier Serrano, gure irakasleak, IRUN HIRIKO Poesia alorreko Saria jaso du.

        Lehiaketa honetara aurkeztu duen poesia liburua "Desterratuen piztiarioa" izan da.

        Oso pozik ikusi dugu sariaren berri jakin duenean,nahiz eta lotsati agertu zorionak ematen genizkonean.