ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






BLOGA ERE OPORRETAN

Ikasleen oporrekin batera gure blogak ere oporrak hartu ditu. Dena dela, zerbait atsegina edo liburutegirako  interesgarria aurkitzen badut, zalantza gabe udan ere txertatuko dut blogean.

ONDO IZAN , ETA ASKO GOZATU!!!!

TIGRETZIANOREN JAIOTZA: TXOTXONGILO EMANALDIA

Liburutegi tailerrari amaiera polita emateko 6. mailakoek prestatu  dute txotxongilo  saioa. Ikusteko aukera izan dugu.



Lehenengo mailako ikasleek ikusi ahal izan dute. Eta oso ondo pasatu ere bai.
Hona hemen pertsonaiak





FLORENTINA            POPINS







KUKITO                                FLIPI






MARKUKIANA 
  TIGRETZIANO








Jakin ezazue txotxongilo polit hauek egiteko TTarttaloren Mozorroen Festa liburuxka erabili dugula. Pila bat pertsonai asma dezakezue, 

LIBURUTEGIARI KRITIKA



Aprobetxatu dugu 5. mailakoek gaur azken tailerra zela, kurtsoari begirada bat emateko eta hurrengo  urtean zertan hobetu dezakegun komentatzeko.



    Hasieran  jarri  dituzte gustatu zaizkien gauzak:
    • Liburu erraldoia egitea
    • San Blas bertsoaren lehiaketa
    • Kimonoen desfilea eta Japoniako egunaren inguruko ekintzak
    • Luis Pescettiren kontakizunak
    • Kanpaiaren ideia
    • Eskulanak egitea
    • Lehiaketak egitea
    • Liburuak irakurtzea
    Ondoren  komentatu dute zer ez zaien gustatu:
    • Tailer batzuk galtzea
    • Jolastordu batzuk galtzea
    • Biblioburroren bideoa
    • Virginiaren ipuin batzuk
    • Bertso jaialdiaren entsaioa

    Hona hemen datorren urterako proposatzen dituzten gauzak edo ekintzak:
      • Gehiago irakurtzea
      • Antzerki gehiago egitea
      • Lehiaketa gehiago egitea
      • Liburu berriak eta politak ekartzea 
      • Arbela erabiltzeko saio bereziak
      • Mendira gehiagotan joatea
      • Eskulan gehiago egitea
      • Beste ekintza mota batzuk
      • Ondo pasatzea
      • Kanpai berri bat isiltasuna maila hobea izateko
      • Tailarrean denpora gehiago egotea

    ILUSTRAZIO LEHIAKETA (ELKAR)



    Iaz bezala aurten ere liburutegi tailarreko ikasleek parte hartu dute ELKAR argitaletxeak antolatu duen
    ilustrazio lehiaketan. Horretarako "Josetxo Arginaren "ipuina irakurri ondoren irudimena martxan jarri zuten
    eta marrazki politak egin zituzten.