ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






EROSKI CONSUMER ALDIZKARIA: HEZKUNTZA INGURUKO GAIAK


Eroski Consumer aldizkarian gai interesgarriak jorratzen dituzte hezkuntza inguruan.

Besteak beste irakur ditzakegu honako hauek:

Buruzko kalkulua
Hezkuntza Bereziko artikuluak
Haurren atsedena eta ikasketak
Irakurketa eta Idazketa

Irudia: Darren

ANIMALIENGANDIK IKAS DEZAGUN




Youtubeko bideo honekin ikasgai asko aztertu dugu . Antzarak eredu moduan erabilita gauzak hobeto egin ditzakegu, esate baterako:

Lana taldean egitearen beharra.

Helmuga bat lortzeko denak elkarrekin  askoz hobeto.

Banakako lana askoz ere neketsuagoa.

Ardurak banatzeko beharra eta denen betebeharrak errespetatzea.

Era baikorrean lana gustorago egiten dela.

LAGUN ARTEAN LANA EGIN EZKERO, BIZITZA ASKOZ ERE ERREZAGO BIZIKO DUGULA





ITURBURUKO PERTSONEK ETA PERTSONAIEK ZORIONA OPA DIZUETE

5.MAILAKOEK IPUINAK AZTERTZEN

Argazkietan ikusten den bezala 5.mailakoek ipuin ezberdinak taldeka aztertu dituzte.

Bilduma hauetakoak izan dira:
  • Nur- Futbolzale amorratuak- Geronimo Stilton- Rita- Sos Printzesa- Asterix eta Obelix
Ipuin bakoitzetik iritzi edo komentario asko atera dituzte talde txikian.

Ondoren taldeko bozeramaileak denen aurrean azalpenak egin ditu.

GABONETARAKO IRAKURKETA GIDA


Gabonetan ipuin berriak erosteko ohitura izaten dugu.
Ondoko irudian klikatu ezkero irakurketa gida bat ikus dezakegu


EUSKARAZKO WIKIPEDIAK 10 URTE


Jada 10 urte bete dira wikipedia euskaraz ere osatzen dela. Zorionak denoi tresna interesgarri hau gure esku dugulako eta batez ere lan hori egiten duten bolondresei.

GABONETAN ZINEA EUSKARAZ


ETBk gure eskura hainbat pelikula euskaraz jarri ditu zuzenean ikus ditzakegun.


Ondoren filmen zerrenda jarri dugu gehien gustatzen zaiguna ikus ahal izateko.


  1. Aupa Etxebeste! (Komedia)
  2. Kutsidazu bidea, Ixabel (Komedia)
  3. Nömadak TX (Dokumentala)
  4. Ander (Drama)
  5. Zorion perfektua (Drama)
  6. 80 egunean (Drama)
  7. Hauskor (Drama, Komedia)
  8. Bizitzaren orbanak (Drama)
  9. Obaba (Drama)
  10. Baso ilunean (Drama)
  11. Kronokrimenak (Beldurrezkoa)
  12. Casual day (Komedia)
  13. Berri ona (Drama)
  14. Lucio (Dokumentala)
  15. Nire aitaren etxea (Drama)
  16. Txokolate apur bat (Drama)
  17. Hodeiak pintatzeko makina (Drama)
  18. Go!azen (Musikala)
  19. Karramarro uhartea (Animazioa)
  20. Megasonikoak (Animazioa)
  21. Ametsen lapurra (Animazioa)
  22. Glup, zabor bizidunak (Animazioa)
  23. Supertramps (Animazioa)
  24. Pailazokeriak (Animazioa)
  25. Betizu eta urrezko zintzarria (Animazioa)
  26. Cristobal Molon (Animazioa)
  27. Animal channel (Animazioa)
  28. Haragijaleen krisia (Animazioa, Komedia beltza)
  29. Olentzero eta oparien ordua (Animazioa)
  30. Unibertsolariak, munduaren ertzaren bila (Animazioa)

AURTENGO EUSKARA EGUNA




Argazkian klikatzen badugu ostiralean izan genuen jaialdiaren laburpentxoa ikusiko duzu.

Oraingo honetan 2. mailako " mundialak" blogean sartu eta berria irakurtzeko aukera izango dugu.