ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






LIBURU BERRIEN AURKEZPENA - UDAL LIBURUTEGIAN

Aste Santuko oporrak hasi baino lehen ondo legoke ipuin edo nobela berriak eskuragarri izatea.

Bide ezberdinak erabiltzen ditugu ondo aukeratzeko zein irakurgai hartu.

Hona hemen Eibarko liburutegiko liburu berrien eskaintza erakusteko bidea.

TXINAREKIN BIDEO KONFERENTZIA


Gaur ekintza ederra egin dute 3. mailakoek Txinan dauden bi pertsonekin, Naiara eta Javierrekin,  hain zuzen.

Alberto Lorenzok ,Ibairen aitak, Bideo-Konferentzia hau egitea ahal bideratu du.





3. mailako neska-mutilek aurretik landuta zeukatenez TXINA gaia , oso galdera interesgarriak egin dizkiete bideo-konferentzia hontan parte hartu dituztenei.







Begira zelako arretaz jarraitzen duten elkarrizketa hau pantailean.


Hau bai bide ederra Txinaren inguruan pixkat gehiago ikasteko.




Mila esker Javier, Naiara eta Alberto eskeini diguzuen saio polit honegatik.

KAIXO, UDABERRIA

UDABERRIA

AGUR, NEGUA! UDABERRIA
DATOR EGUZKI EPELEZ
BELARDI, SORO, MENDI ETA BASO
BETETZEN DIRA KOLOREZ.
SATORRA ATERA ETA TXIMELETA 
LOREZ LORE DA ABIATZEN.
ENARAK HEGAN ZERU GARBIAN 
TRIKUA, BERRIZ, JOLASTEN

Egunon, Zuhaitz Jauna! liburutik hartuta-TTARTTALO





Liburutegi Tailerrean olerkiz betetako loreak egin ditugu.

Petalo bakoitzean olerki, bertso edo haikuak jarri ditugu.

Hauek izan dira irakurri ondoren, idazteko  erabili ditugun liburuak.









                                    














TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON- 40 URTE BARRE ERAGITEN




Berria egunkarian Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen  40 urteko ibilbidearen inguruan artikulo interesgarria irakurri dugu.



Gure liburutegian ere hauen lana gogoratuko dugu, erakusketa txikitxo batekin

BATALUGU: IPUINAK EGITEKO ERREKURTSOA

Egunero egiten dugu bezala Interneten miatzen errekurtso eder hau topatu dut.

Programa honekin ipuinak idatzi eta ilustra ditzakegu.


Ez dugu erabili, baina aurki hasiko gara gure ipuintxoak bide honekin erabiltzen.

Frogatu eta Kontatu!!

ALEGI MODERNOA: MUA!! BIDEOA


3. Mailako ikasleekin Alegiak landu ditugu. Alegien artean klasikoak  irakurri eta gozatu ditugu:

Kilkerra eta Txirrita, 
Lehoia eta inurria,
 Ahate Itsusia...

Ondoren bideo atsegin hau ikusi dugu.


Ikasleek hitzak jarri dizkiote ipuinari.
Ondoren zein da alegi honen irakasgaia??

Maitasuna behar duela Tximino kumeak eta baita gizakiok.

CIBERBULLYING

Datorren astean Liburutegi Saioetan 2008an Arartekoak eginiko CD hau erabiliko dugu.

Gaur egun gure ikasleek Teknologia berrien  inguruan hezi behar ditugu jazarpen edo Ciberbulling-i aurre egiteko edo ekiditzeko.

CD honekin "Gida Arina" dator adin txikiko eta pertsona helduentzako aholkuekin.

Hortik aparte istorio animatu  eta joko batzuen bitartez gai hau landuko dugu.



Irudi gainean klikatu ezkero "pantallas amigas" web orrian beste aholku eta lanketa batzuk lor ditzakegu.

IPUIN KLASIKOEKIN BUELTAKA IRAKURKETA TAILERREAN


Begira zein gustora dauden 3. mailako ikasleak betiko ipuinak  edo ipuin klasikoak irakurtzen.



Hasieran bakoitzak ipuin bat aukeratu eta haren mandala margotu du TTARTTALO argitaletxeak egina duen laminetatik. Ondoren hormiduri bat egin dute  eta haren inguruan liburutegian ditugun klasiko guztiak bildu
ditugu.

Ozenean bi ipuin irakurri ditugu: TXANOGORRITXU  eta MARILITXAR  ETA HIRU HARTZAK - Gerda Mullerrena