ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






ZORIONAK, JON MAKIBAR GOROSTIDI

Jon Makibar Gorostidi, ikasle ohiak, CAF-Elhuyar Saria jaso du  Tesis Doktoralean oinarritutako dibulgazio -artikuluagatik 

Jon Makibar ingeniariak, EHU eta Ikerlanen egin du tesia. Artikulo honetan Biomasaren sektoreko hondakinak energia bilakatzeko prozesuaren inguruko lana agertzen da.

San Telmo museoan eginiko ekitaldian.jaso zuen atzo Saria.


Zorionak, Jon.

UDAL LIBURUTEGIAN IPUIN KONTALARIA



Larunbat honetan plan ona izan daiteke Juan San Martin liburutegira hurbiltzea.




Bertan ipuin kontalariaren ekitaldian parte hartu dezakegu.

Irudian klikatu eta berria irakurriko duzu.

ORAIN DELA 75 URTE EIBARKO BONBARDEOA


Aurten 75 betetzen dira  Eibar herria bonbardeatua izan zela .

Data garrantzitsu horren inguruan hainbat ekintza antolatu dira herri mailan.


Iturburuko liburutegia ez da atzean gelditu nahi , horregatik bideo hau ikusi dute goi ziklokoek.

Garai hartan bizi zirenen esperientziak eta azalpenak ere kontuan hartu ditugu eta Ahotsak.com erabili dugu.



SERAFIN BASAURIREN HITZAK


BARTOLO ARRIOLA ETA AGUSTIN ARANAREN HITZAK



Ondoren bideo eta argazki gehiago aurkituko duzue.

http://www.lasonet.com/eibarfotos/index.php/ver-videos-ikusi-bideoak




ASTEARTEETAN ZINEMA

Goizero Iturburuko liburutegia 8:30 etan zabaltzen dugula jakin ezazue.
Ikasle batzuk, batez ere 5. eta 6. mailakoak lehenago etortzen dira ikastolara, lehen txandako autobusa hartzen dutelako.
o
Ordu erdiko tarte horretan liburutegia asko erabiltzen da. Batzuk etxerako lanei errepasoa emateko, irakurtzeko, xakera jolasteko, e.a.

Astearteetan, berriz, zinemari eskeintzen diogu saioa. Aste honetan HARRY POTTER ikusten hasi gara.

Orain arte, beste zinta batzuk ikusi ditugu, Ondoko hauek esate baterako:


 



GAUR BE EUSKARAZ


Hiruhilabete hasieran egiten dugun modura atzo ere, saio ludikoak egin genituen euskarara errezago  hurbiltzeko.
Saioen artean musika, jolasak, plastika, ipuinak eta abar egin genituen.

Argazkian 1go mailakoak agertzen dira Liburutegian izan genuen saioaren hasieran.

Bertan HAMELINGO TXIRULARIA entzun genuen eta ondo pasatu ere bai. 



BOOKCROSSING TAILERREAN PARTE HARTZEN


Udal liburutegian eginiko Bookcrossing tailerrean gure ikasle hauek hartu zuten parte.



Bertan ikasi zuten zelan askatu daitezken liburuak herritik zehar.

HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN EGUNA


Apirilaren 2an Haur eta Gazte  Liburuaren nazionarteko  eguna ospatzen da .


Irudi gainean klitatuz gero Galtzagorri Elkarteko orrian sartuko zara eta informazio gehiago izango  duzu.