ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






TXURI GORRI TA BELTZAK : TRIMESTRE AMAIERAN




Urtero 2. trimestreari bukaera emateko ikasle guztiek lasterka eder batean parte hartzen dute.
Horretarako gela bakoitzeko umeak hiru taldetan banatzen dira: batzuk gorriak, beste batzuk txuriak eta hirugarren taldekoak beltzak izango dira.

Gaurko lasterketan Iturburuko  kolore bakoitzeko haurrak bildu ondoren jolastokiari bira ematen diote. Lehenengo mailatik gora banan banan lekukoa pasatzen dute. Ondoren, nork irabazi? Aurten txuriak izan dira txapeldunak.

KORRIKA: EUSKARAREN FESTA IKASTOLAN

KORRIKA MUNDUAN



Bideo ezberdinetan ikus ahal izan dugu Korrika ez bakarrik Euskal Herrian, munduan zehar ere, zabaltzen dela.
Besteak beste Londreseko kaleetan,  euskaldun talde batek antolatu duen aurtengo Aurre- Korrika,  ikus dezakegu.

Ondorengo bideoan Xangaiko hiritik izan zen Korrikaren inguruko albistea ikus eta entzun dezakegu. 



Beste bideo interesgarri batzuk aurkitzen baditugu txertatuko ditugu gure blogean.

KORRIKA 18



Adi, adi hurbiltzen ari dela Korrika hasteko eguna.

Zain gauden bitartean abestia ikasi eta bere erritmoaz dantzatuko dugu.

Begira zein irudimentsua den bideo-klipa !!

Ikastola hurrengo astean euskaraz-biziko kanpaina korrikari eskeiniko diogu.

EMAKUME LANGILEEN EGUNA


 Aste honetan, ostiralean hain zuzen, emakume langilearen eguna ospatzen denez

bideo polit hau eskeintzen diegu emakume guztiei.



3Cko IKASLE BATZUEN IRAKUR GOMENDIOAK

Ondorengo bideoan 3. mailako ikasle batzuen gustoko ipuinak agertzen dira.

Kamararen aurrean urduri jarri arren,  euren iritziak eta pentsamentuak, era naturalean agertzen dizkigute.





Ipuin berriak irakurtzeko asmoa baldin baduzu, jarrai ditzakezue aholku hauek.