ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






APIRILAK 23: NAZIOARTEKO LIBURUEN EGUNA





2013ko Liburuaren egunean UNESCOKO Zuzendari Orokorraren mezua
Gipuzkoako Eskola Liburutegiko Blogetik hartuta

LIBURUAREN EGUNA

Nazioarteko Liburuaren Eguna hurbiltzen ari zaigunez Ziklo ezberdinetako Irakur Gida batzuk prestatu ditugu. Ondorengo aurkezpenean gida horiek ikus ditzakezu. Aholku batzuk txertatu ditugu haurrekin irakurketaz gozatzeko.

IRAKURRI HAZTEKO

Artikulo interesgarria aurkitu dut:  Pediatrek irakurketaren inguruan duten eritziaz

Gipuzkoako Eskola liburutegi blogetik hartuta

GAUR BE EUSKARAZ

Iturburun trimestre hasieretan,  euskaraz errezago eta hobeto aritzeko, ekintza ludikoetan murgiltzen gara lehenengo egunean.

Ondoren ikus ditzakegu egunean zehar eginiko ekintza batzuk.


Musika gelan


Ordenadore gelan


Aretoan hormirudiak egiten


Liburutegian ipuinak entzuten



GURASOENTZAKO GOMENDIOAK

Sarritan irakur gidetara jotzen dugu zer irakurri ez dakigunean edo gai baten inguruan interesa dugunean edo  informazio bila gabiltzanean.
Oraingo honetan gurasoentzako irakur gida interesgarri hau ekartzen dugu.
Bertan haurren bizitzaren lehenengo 5 urtetan sortzen diren zalantza, jakin-nahi eta interes ezberdinen inguruko material egokiak aurkitzen ditugu.





Gida interesgarri hau Txatxilipurdi Elkartea, Arrasateko Udal Biblioteka eta Aretxabaletako Udal Liburutegien artean egin dute.