ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






MOZORROAK EGITEKO WEBGUNE ONA

Orain dela hilabete batzuk webgune  hau aurkeztu genizuen.
Gaur gabean mozorrotu edo makilatzeko asmoa baldin baduzu, oso erabilgarria izan daiteke.





980 EUSKAL KANTA KARAOKEAN


Gaur aurkitu dudan altxorra zuei erakutsi nahi dizuet. Sarritan erabili izan dugu "txatxangorria"izeneko daramaten Karaoke kantak. Horretarako Youtubera abiatzen ginen eta abesti batzuk aukeratzen ibili behar izaten ginen.


Material hau oso aproposa da ikastolan edo etxean erabiltzeko, jaialdi edo gelan ipintzeko, hizkuntza lantzeko edo ondo pasatzeko... 

Ba gaur, Gabi de la Mazak eginiko lana bere blogean,  900 euskal kanta baino gehiago batuta aurkitu dut.

Sarritan erabiliko dugun materiala izango da hau.






EMAN GILTZA : GURASOEI ESKAINITAKO WEBGUNE INTERESGARRIA


Oraingo sarrera hau gurasoei eskeinia  da, bertan seme-alabei euskararen transmisioarako laguntza materiala dago.

Webgune horretan sartuz gero aholku, jolas, azalpen eta abar luze bat aurkituko duzue.

http://ikusietaikasi.net/2013/03/eman-giltza-euskararen-transmisioan-laguntzeko-ataria/


"BAGA, BIGA, HIGA" GURE AKELARRETXOA GIROTZEKO

Sasoi honetan hain ezaguna egin den Halloween jaiak, gure artean  antzerako ohiturak eta usadioak izan ditugula ez dugu ahaztu behar.

Hori aprobetxatuta magia, beldurra eta sorgin inguruko liburuak jarri ditugu eskuragarri liburutegian.

Mikel Laboaren "Baga, Biga, Higa"  entzun dugu Akelarre giroa jartzeko.


Gozatu!!

PERRETXIKO ERAKUSKETA TXIKIA

Atzo Toribio Etxeberria kalean egon zen erakusketa aprobetxatuz, gure liburutegian ere,  hango perretxiku eta fitxak jarri ditugu.

Erakusketan  Eibarko "Club Deportivo"-ko taldeak lan handia egin zuen ekintza antolatzen: onddo eta perretxikuak batu, klasifikatu, haurrentzako lehiaketa antolatu, erakusketa jarri, e.a.

Bereziki eskerrak eman behar dizkiogu   " Club Deportivo"ko Egoitz Elduayeni  (Izaron aita)  Iturburura material hau ekartzeagatik.
Ikasleek interes handia jartzen dute perretxiko ezberdinak ikusten, batez ere pozointsua zeintzuk diren jakiten.

                                                             


Perretxiko biltzaileen gidaliburua.



IRIGOIENEN ERAKUSKETAN 6.MAILAKOAK

Aurreko ostiralean 6.mailako neska-mutilak Irigoienen erakusketa ikustera joan ziren.


Portaleako erakusketan, Irigoienek argazkilaritzan eginiko ekarpena agirian dago.

Gure ikasleak gustora abiatu ziren oinez Eibarrera, gelako lana alde batera utzita erakusketa eder hau ikustera.

Agian, bertan, geletan baino gehiago ikasi zuten. Ea gazte talde honetatik irtetzen zaigun Irigoienen jarraitzaile bat.


ZER NOLA: ZIENTZIARA HURBILTZEKO ERA DIBERTIGARRIA

Elhuyarrek sarean gaztetxoentzako jarri duen aukera paregabea dugu hau, ZER NOLA.

Bertan esperimentuak, berriak, bitxikeriak, jokuak e.a. aurkitzen ditugu.

Interesez jarraitzen badituzu teknologia, zientzia eta esperimentuen mundua;  klikatu irudian eta ez zara damutuko.








HATZ-MARKAK LIBURUA: IDEIA SORTZAILEA


HATZ-MARKAK Marrazteko Liburuak; Ed Emberley,  erakusten duen teknika jarraituz, udazkeneko eskulan irudimentsuak egin ditugu.


Gure hatzak koloreetako klarionekin zikindu eta gero kartulina beltzetan naturako irudi ezberdinak egin ditugu.

Lan hauek egiteko liburutegi tailerrak aprobetxatu ditugu. Ikasleek benetan gozatu  dute eta ikus itzazue zelako emaitzak lortu ditugun.

                                                       

                                                       







                                                          

FAMILIENTZAKO WEB INTERESGARRIA

Guraso eta irakasleentzako web interesgarri hau   aurkitu dut,  Padres o Nones izenekoa.

Bertan aisialdirako ekintzak eta propuestak ematen ditu, hezkuntza inguruko hainbat berri, osasuna eta elikaduraren atalak ere aurki daitezke. 
Beraz haurren heziketarako ondo datozen hainbat eta hainbat artikulu eta komentario daude .

Aprobetxatu dezagun internetek ematen digun eskaintza zabal hau.




1GO MAILAKOAK IPUIN KONTALARIAK


Begira itzazue 1go mailakoak Midas Erregearen ipuina, euren laguntxoei, kontatzen.



Hasieran, arreta handiarekin, Midas Erregearen historia entzun dute, lehenengo aldiz .

Ondoren gai izan dira gelakoei ipuina berriz azaltzeko.

Ariketa polita ipuina gogoratzeko eta, baita ere,  mintzamena lantzeko.

ARRATEKO TXANGOA :EGUN ZORAGARRIA



Benetan egun ederra igaro genuen atzokoan.

Eguraldia lagun, talde guztiek oinez igo ziren Arratera.

Batzuk Eibartik hasita, Orbetik gora egin zuten, hain zuzen Erdi eta Goi-Zikloko neska mutilak,  azkar igo gainera.
Txikitxuak, berriz, Ixuaraino autobusez igo ondoren Kalamuako maldatik  Arratera joan ziren.




Gosetuta  heldu ginen eta ogitartekoak gustora jan ere.

Ondoren, ez zegoen aspertzeko astirik: harrapaketara jolastu, poliziak eta lapurrak, goman, txabolak eraikitzera, pilotan... danetik egin zuten.

Ordua heldutakoan nagusienak berriz be Orbeko bidea hartu zuten eta beste guztiek autobusez etxera.

Gehienek atzoko irteera ahaztu ezinezkoa izango dute.

ANIMALIEN HISTORIA HUNKIGARRIA


Dagoenekoz eguerdiko liburutegi tailerretan hasi gara.

Lehenengo eguna bezala Hartz eta Pumaren arteko historia hunkigarri hau ikusi dugu. Ikasleek asko gozatu dute irudiekin. Baina hortik aparte sentitu dituzten emozioez hitz egin dute: pena, beldurra, urduritasuna, maitasuna, alaitasuna... Irudien edertasunek ere komentario ugari sortu dituzte.
Era honetako materiala benetan baliogarria da  ikasleekin gozatzeko. Mogel Isasiko liburutegiko blogean aurkitu genuen bideoa.

ZINEMA EUSKARAZ

Hainbat pelikula ikusteko aukera daukagu beheko irudian klikatuz gero.

Aprobetxa dezagun eta joan ikusten gustokoak