ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






UDARAKO IRAKUR GIDA


Udako oporrak laister datozelako, liburu eta irakurketa egokien bila hasita gaude, dagoenekoz.

Gure blogean liburu katalogoak txertatzen joaten gara, sasoian sasoikoak.

Donostiako Udal  liburutegiko Katalogoa


Udal liburutegietan aukeraketa lan handia egiten dutenez (adin , hizkuntza eta gaien araberan), euren katalogoak  gure blogera ekartzen ditugu.

MAFALDAK 50 URTE BETE DITU


Mafalda pertsonaiak 50 urte bete dituenean, QUINO, bere sortzailea "Premio Principe de Asturias de la Comunicación y  Humanidades 2014" izendatu dute.


IDAZLEAK IKASTOLAN: AURTEN ASIER SERRANO

Urtero idazleren baten bisita izaten dugu ikastolan. Aurten,  idazle bila ez gara inora joan behar izan; zorionez ikastolan lanean ASIER SERRANO dugu eta.

Bere emanaldia 6. mailakoei eskaini die. Aurretik ikasleek bere lana eta bizitzaren informazioa jaso dute Wikipedian eta Interneteko beste webgune batzutan. Datoak jakin ondoren euren interesen araberan galderak prestatu zituzten.



Bere hitzei esker asko ikasi dugu idazle edo sortzaile bat nola egiten duen lana eta zergatik egiten duen.

Gauza bitxi asko kontatu dizkigu.



Emanaldi bakoitzean bere abestiak oparitu zizkigun, benetan  hunkigarriak izan zirenak.



Mila esker eta Zorionak, Asier.

GATAZKAK NOLA KONPONDU

Datorren astean Ikastetxeko Elkarbizitza Taldekoek, ikasturteko  azken bilera izango dute. Bileraren  gaia :"Gatazkak nola konpondu"

Honen harira eta gogoratzen badugu maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako  Eguna izango dela material egoki batzuk erakusleiho honetara dakartzagu.







Material hauek adibide batzuk dira, askoz gehiago aurki ditzakezue interneten bitartez ikasle eta seme-alabekin lantzeko.








ANIMALI ILUSTRATUAK



Artikulu eder hau topatu dut eta gure blogera ekartzea pentsatu dut.

Liburuetako ilustrazioek gero eta indar gehiago hartzen ari dira. Alde batetik haur txikiak irakurketara hurbiltzeko era eder bat delako, beste aldetik e-bookaren aurrean albumak eta liburu ilustratuak indarra hartzen ari direlako. Azken batez denok eskertzen dugu ondo ilustratutako liburua.

Beheko irudian klikatu ezkero sei ilustradoren lanak agertzen dira.




IRAKURKETA ERRAZA GAUMIN ARGITALETXEAREN ESKUTIK

GAUMIN argitaletxearen lanak ezagutu berri ditugu.

"Irakurketa Erreza" izeneko apostuan, euskaraz testu batzuk argitaratu dituzte gaztetxoentzat.

Gaiak gaur egunekoak , misterio, abenturak, maitasuna eta abar agertzen dira. Nerabe garaian  irakurtzeko aproposak direla esan daiteke.

Beheko irudietan klikatuz gero eleberri bakoitzaren sinopsia eta hasierako orrialdeak pdf-an aurkituko ditugu.





Erosketak on-line egin daitezke.

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Eibarko Industria Museotik iragarki hau heldu zaigu, bertan gure ikasle eta familie laguntza eskatzen zaie.

Hurrengo igandean, maiatzak 18an Nazioarteko Museoen Eguna ospatzen denez, lanbide inguruko argazki eta komentariotxoak bidaltzeko eskatu digute.



Liburutegi Tailerretik ari gara lantxo hau bideratzen. Gustora eta interesez entzun dute eskaera.
Poliki-poliki heltzen ari dira ikasleek bidalitako argazkiak.

Aitor Urkiaren amama Antonia, Bittor Sarasketako tailerreko langileei bazkaria banatzen

Julen Uriberen aitxitxa Juan Mari, Aixola ondoko ortuan lanean



DEBABARRENAKO KOMIKI LEHIAKETAN PEIO PALACIOS IRABAZLE



Debabarrenak,  Agenda 21 barruan antolaturiko komiki  lehiaketan, Mogel Ikastolako Peio Palacios irabazle irten zaigu.
Peio Palacios 2.A

2.A ko ikasle honek Janari Jasangarria gaiari lotuta "AZENARIOA ETA DONUTSAEN LASTERKETA" komiki dibertigarria egin zuen.

Jarduera honetarako Iturburuko neska-mutil askok hartu zuten parte. Benetan komiki onak egin zituzten, gustora egin zutela argi lagata.




Gure Balioak webgunean lehiaketa honen inguruan informazio gehiago aurki dezakegu.

Oparia  2.Ako talde osoak jaso du. Txango i eder bat eginez itsasontziz, Zumaiatik Debar, Flysch-a ezagutzen.