ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






BELDURREZKO IPUINAK

IRAKURLE BELDURGARRIAren lehiaketa abian jarri dugu. Horretarako irakurleek aukeratu behar dute beldurra emango duen pasarte bat eta gelakideen aurrean irakurri.

Liburutegia girotzeko erdi ilunpetan jarri dugu eta bola magikoaren aurrean irakurri dute pasartea.

6. Bko irakurle beldurgarria AMAIUR CRISTOBAL izan da.


4.Ako irakurle beldurgarria MARKEL AROSA izendatu dute.


4Cko Irakurle Beldurgarria aukeratzerakoan berdinketa izan dugu, hona hemen irabazleak:
KOLDO MAIZTEGI eta JOANES LAZAROBASTER


Azpian MADDI LASPIUR 3.Cko ikaslea,  bere gelakideek  izendatu dute Irakurle Beldurgarria .



Ondoren 5.Cko MARKEL VALENCIANOren argazkia ikus dezakezue.

Gaurko 6.Cko ANER BERGERANDI izan da irabazlea.



Argazkian 6.Ako PABLO LOPES


Argazkian 3. Ako irabazlea, PAULE BADIOLA.



Goiko argazkian  IKER GISASOLA 5. Bko ikaslea.

Irakurle Beldurgarrien izenak eta argazkiak poliki- poliki atxikituko ditugu.



Hona hemen liburutegiko  beldurrezko ipuin batzuk


Hurrengo irabazlea argazkian, 5.Ako  KALAKA GONZALEZ, 

Orain 3.Bko irabazlea ezagutuko duzue, MAIALEN JAUREGI.



Baita ere 4.Bko irabazlea, ANE OSORO.




LIBURUTEGIAREN EGUNA

Bihar, urriak 24,  liburutegiaren eguna ospatzen da.


Bertan, irakur ezazue  Ana María Matuteri eskeinitako testua, Liburutegi egunerako egina.

HAURREN PREBENTZIOA ETA BABESERAKO PROGRAMA: KIKOREN ARAUA

Bost haurretik bat sexu-indarkeriaaren biktima dela, kalkulatzen da , sexu-abusua barne.Zure seme-alabei eta inguruko haurrei hori gertatzea galarazi dezakezu.

Erakutsi programa honetan dagoen  KIKO ETA  ESKUA izeneko ipuina.

Kikoren Araua


Ipuina ikusi eta irakurtzea nahi baduzu klikatu hemen.

FERNANDO AMEZKETARRA 250 URTE JAIO ZELA

Fernando Amezketarra orain dela 250 urte jaio zela. Pertsonai barregarri eta xelebre hau ezagutzen dugun bertsolari zaharrenetarikoa dugu. 
Amezketan, bere herrian, data garrantzitsu hau ekitaldi ezberdinekin ospatzen hasi dira.

ETBk marrazki bizidunen bitartez grabatu zituen Fernandoren gertakizunak, une egokia izan daiteke gure ikasleei ezagutzera emateko.


IKASTOLAKO TOP-HAMARRA EGINGO DUGU


Sarrera honetan gure hurrengo ekintza aurkeztu nahi dizuegu: IKASTOLAKO TOP-HAMAR izena jarri diogu. 5. mailako ikasle batzuen artean 10 abesti aukeratu ditugu . Abesti guzti hauek Karaokean aurki ditzakegu,  Gabi de la Mazak Txatxangorri izeneko Web gunean, hain zuzen. Horregatik gure eskerrak eman nahi dizkiogu egiten ari den lan handiagatik.

Abesti guzti hauek entzun ondoren astero joango gara aukeratuenak aipatzen. Poliki poliki azalduko dizuegu botoak nola emango dituzuen etxetik .
Orain bakarrik gozatu abestiez.

ILARGIA -KEN-ZAZPI

LAU TEILATU- ITOITZ

BAGOAZ- ESNE BELTZA

LORETXOA-ESKIXU


AMETS BAT-ALAITZ ETA MAIDER

LOKALEKO LEIHOTIK- BETIZU

ESKUETAN-PIRRITX-PORROTX ETA MARIMOTOTX

EIBAR FUTBOL TALDEAREN ERESERKIA

ITSASOA GARA -KEN-ZAZPI

MAITE ZAITUT- PIRRITX-PORROTX ETA MARIMOTOTX



ANIZTASUNA LANTZEKO IPUIN POLITA

Aniztasun Afektibo-Sexuala Lantzeko hainbat ikastaro jaso dugu. Horri esker eta sortu den interesagatik  material ezberdina batzen ari gara.

Ipuinak eta bideoak oso errekurtso erabilgarriak direnez blog honetan aterako ditugu.

Oraingoan IRIS ETA LILA ipuina PDF aurki dezakegu beheko irudian klikatuz gero.