ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






AGUR OSKORRI

40 urtetan aritu da Oskorri taldea abesten euskal kantak.

Hamabostaldi honetan omenaldi txiki bat egingo diogu Liburutegian.

 Abesti bilduma

Karaokean dauden abesti batzuk gogoratuko ditugu eta horrela ondo pasatu.

Abestu ezazue zuek ere.

MUNDU HOBEA UME GUZTIENTZAKO

Hemen aurkezten dugun liburu hau oso aproposa iruditzen zaigu umeekin lantzeko.



Alde batetik haurren eskubideak lantzen ditu. Bestetik gure ikasleek, irudi ederren bitartez, uler dezakete pobreziak zein eragin duen haur batzuen bizitzetan.




UME GUZTIEK BAKEA BEHAR DUTE
BAINA BATZUK GUDA BIZI DUTE



Gerra egoera ere gordinik agertzen da liburuan. 
1go mailako ikasleek liburua ikusi eta testua entzun ondoren, proposamen ezberdinak egiten dituzte, egoera txar hauek ekiditzeko.

Liburu ederra liburutegi eta etxeetan izateko.

HERIOTZA ULERTZEKO IPUINEN GIDA

Ermuko  Liburutegiaren bitartez eskuratu dugu Ipuin Gida hau.

Umeek sarritan heriotzaren inguruan galdetzen dute. Etxean esperientzia hori bizi izan dutelako edo eurei zalantzak eta bildurrak sortzen zaizkielako. Hori dela-eta  aproposa ikusi dut gaur ezagutu dudan gida hau blogean zabaltzea. Irudian klikatuz gero ipuinen zerrenda adinka ikus dezakezue.

Heriotza ulertzeko ipuinen gida. Ermuko Liburutegia