ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






LIBURUTEGIEN EGUNA

Liburutegien eguna ospatu dugu ikastolan.


Egun aproposa iruditu zaigu Beldurrezko Hamabostaldiari hasiera emateko.

Horrela ekintza batzuk egin ditugu: Beldurrezko ipuinak kontatu, liburu ezberdinak erakusgai jarri eta itzalekin ipuintxoak asmatu. 
Ondoren une ezberdinetako argazkiak.







IRAKURKETA OZENA: TXISTEAK

Hona hemen hainbat txiste. Gelan egin dugun bezala ozen ondo irakurtzeko balio izango zaizkigu. 
Kontuan izan lehenengo isilian irakurri behar duzula ondo ulertzeko.

Ondoren poliki irakurri behar duzula eta idatz ikurrak ondo irakurri behar duzula (.  ,  !  ? ) 

Horrela irakurketa bikain irtengo zaizu. 





Bi mutil zeuden eta esan zuen batek:
- Nire osaba bati, gerran egon zenari, tiroa begian jo zioten eta
kristalezko begi bat jarri behar izan zioten. Orain begi ona
estaltzen du eta kristalezko begiarekin dena ikusten du.
Orduan beste mutilak esaten du:
- Ba, nire osabari, gerra berean egon zenari, hatz txikian tiro
jo zioten eta orain hatzaren tokian behi ditiburu bat dauka.
Tabernara joaten denean kafe bat eskatzen du eta ditiburutik
esnea botatzen dio kafeari.
- Hara! Hori ikusteko dago!
- Bai, zure osabaren begiarekin!

Elefante eta inurria igogailuan zeudela, galdetu zion inurriak
elefanteari:
- Zenbat urte dituzu?
- Hiru urte ditut. Eta zuk, zenbat?
- Nik ere hiru ditut, baina gaixorik egon naiz.



- Ama, gaur ez dut ikastolara joan nahi.
- Zer gertatzen zaizu ba, Aitor, seme maitea?
- Ba, hasteko logalea daukat, gero, aspertzen naizelako eta
azkenik nire ileaz farra egiten dutelako.
- Badakizu zer esaten dizudan? Joan behar zarela. Lehenengo
arrazoia: zure eginkizuna delako, bigarrena 35 urte
dituzulako eta hirugarrena ikastolako zuzendaria zarelako.


METROA
Badoa neska txiki bat eta esaten dio kalean topatzen duen mutil
handi bati:
- Aizu jauna, esango zenidake mesedez zenbat falta den
metrorako?
- Ba hamar bat zentimetro edo.






PRAKA BAKEROAK
Hippy itxurako gazte iletsua denda batean sartu da:
- Praka bakeroak nahi ditut.
- Nolakoak nahi dituzu, udakoak ala negukoak, oso estuak ala
zabalak?
- Jantziak daramazkidan bezalakoak.
- Barkatu, baina hemen saltzen ditugunak garbiak daude
denak …



Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:
- Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkerrek ez dute
usainik.
- Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!
- Pppppprrrrrrrrrrr!
- Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.
- Ipurdian?
- Ez, gizona, sudurrean.


Indiar bat tabernan sartzen da eta esaten dio tabernariari:
- Zuk whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Tabernariak whisky gogorra ematen dio eta indiarrak esaten dio:
- Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu.
Hurrengo egunean gauza bera gertatu zen eta hirugarren egunean,
indiarra azaltzen da eta esaten dio berriro tabernariari:
- Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Tabernariak orduan whiskyari bolbora hautsa botatzen dio eta
indiarrak edaten du.
Hurrengo egunean indiarra tabernan sartzen da, esanez:
- Whisky arinago eman, izan ere atzo indioak puzkerra bota
eta zaldia hil.

Egun batean Osasunako jokalariak hegazkinean zeuden eta esan
zuen batek:
- Pisu gehiegi dago! Pisu gehiegi dago!
Orduan maletak bota zituzten. Berriz entzun zen:
- Pisu gehiegi dago! Pisu gehiegi dago!
Eta pilotokidea bota zuten. Hegazkina orekatzeko Osasunako
jokalari bat erdi-erdian jartzen da, talde erdia hegal batean zintzilik
jartzen dira eta beste erdia beste hegalean. Erdi-erdian dagoenak
esaten du:
- Oooosasuna!!!
Eta entzuten dira txaloen artean:
- La, la, la, la!!!
Denak erortzen dira erdian dagoena ezik.


Irakasleak Jaimitori esaten dio:
- Zuzendaria hona etortzen denean hiru galdera egingo
dizkizu: “Zenbat urte dituzu?” Eta zuk esango duzu: Hamar.
“Zenbat urte daramazu ikastolan ikasten?” Eta zuk esango
duzu: Bi. “Zer gustatzen zaizu gehiago, matematika edo
hizkuntza?” Eta zuk esango duzu: Biak. Kontuz, ez zaitez
okertu.
Zuzendaria iristen denean Jaimitori galdetzen dio:
- Zenbat urte daramazu ikastolan ikasten?
- Hamar
- Zenbat urte dituzu?
- Bi
- E, mutiko! Tonto aurpegia ikusi al didazu edo nahi didazu
adarra jo?
-Biak.
Bazen manikomio bat. Egun batean hango zuzendariak galdetu zion
zoro bati:
- Zer egingo zenuke sudurra kenduko banizu?
- Ba ez nukeela ikusiko.
- Baina nola ez zenukeela ikusiko?
- Bai, ezin izango nukeelako betaurrekoak sudurrean jarri

Bi zoro hitz egiten ari dira.
- Aizu, zer egiten ari zara?
- Bada, banana jaten ari naiz.
- Baina azala kendu behar diozu!
- Zertarako? Badakit zer dagoen barrua


Badoa bat medikuarengana eta esaten dio:
- Belarri bat bestea baino handiagoa daukat
Eta medikuak esaten dio:
- Ba erakutsi
- Ez! (mutilak)
- Erakutsi! (medikuak)
- Ez! (mutilak)
- Erakutsi! (medikuak)
- Ongi, baino ez egin barre (mutilak)
- Ados!
Kentzen du benda eta medikua barrezka hasten da
Ondoren esaten dio mutilak:
- Orain ez dizut bestea erakutsiko


Behin batean, gizon bat hospitalera bere ume jaioberria ikustera
joan zen. Medikuarekin egin zuen topo eta honek zera esan zion:
- Egon on jauna, zure emaztea oso ongi dago, umeari ordea,
Oxigenoa jarri diogu.
- Hau pena! Nik Xabier jarri nahi nion!

Behin baziren bi mutil. Batak besteari esan zion:
- Atzo, Superman bezala joan nintzen etxera.
Eta besteak erantzun zion:
- Bai zera!
- Baietz, baietz
- Nola joan behar duzu hegan?
- Ez, hegan ez! Galtzontziloak praken gainean neramatzala ...
etxera heldu nintzen!

GAZTE DENBORAK
Eulia, bere eulikumearekin burusoil baten buru gainean zegoela esan zion:
-Nik zure adina nuenean, hemen ikusten duzuna, baso bat zen.

ODOLA
Banpiro batek, ahotik odola dariola ikusi du bere adiskideak:
-Aizu, baina non lortu duzu halako odol pila?
-Zatoz nirekin, eta ikusiko duzu!
Kaleko horma bat erakusten dio esanez:
-Ikusten al duzu horma hori?
-Bai! - erantzuten dio adiskideak.
-Ba… nik, ez dut ikusi!

ERRETZEKO GOGOA:
Auzoko tabernan elkartu dira Mikel eta Jon:
 -Erretzeko gogoa kentzen duen mediku batengana joan naiz gaur goizean - esaten dio Mikelek Joni.
 -Zorionak, ba zen garaia! Eta orain, erretzen al duzu?
 -Bai, baina gogorik gabe.


ZORIONAK ITURBURUKO LIBURUTEGI BLOGARENTZAKO


Egun hauetan gure blogak 6 urte bete ditu. 2010an hasi ginen sarrerak egiten. Guztira 50.000 ikustaldira iritsi gara asteburu honetan.


Poztekoa da ikustea zenbat ikasle eta gurasok jarraitu duten gure lana .

Argitaratutako mezuak ia 400 izan dira.

Arrakastatsuenak hauek izan dira: Euskeriak 365 egun Iturburun (389ikustaldi)eta Jolas bildumen sarrera (306 ikustaldi).

Irakurleak ez dira bakarrik gure ingurukuak, mapan agertzen den bezala, munduko beste hainbat  tokitatik irakurtzen digute.


Eskerrak gure mezuak eta oharrak irakurtzen jarraitzen duzuelako.




ERLANTZEN IZARRA: SENTIPUINAK


Sentipuinen bilduma sarri erabiltzen dugun materiala da. Aldi batetik ikasleei asko gustatzen zaielako ipuin hauek entzutea. Bestetik neurri egokia dutelako Hasiera Zikloko haurrentzako eta bukatzeko baloreak jorratzeko balio izaten zaigulako.



Oraingoan "Erlantzen Izarra" ipuina irakurri diet. Bertan Kristalur izeneko planeta batean, bazen herri bat izarrekin hitz egiten zuena. Haur batek zazpi urte betetzen zituenean, jai handia ospatzen zuten Kristalurren. Haur horrek izar bat aukeratu, eta harekin komunikatzen ikasi behar zuen. Erlantz urduri zegoen. Gau hartan bere urtebetze-festa egingo zuten eta...
Norberaren buruarekiko konfiantza buruzko ipuina da. 





Ondoren ikasle bakoitzak bere izarra marraztu du.


Haur batzuen izarrak

GIPUZKOAKO HERRI GUZTIAK BIDEOAN


Argitaratu berri den bideo honetan Gipuzkoako herri guztiak agertzen dira. Bailada edo eskualdeka ikus ditzakegu. 


UDAZKENEKO IPUINA

Udazkena hasi berri dugunez , ipuin polit hau igo dut blogera etxean ikus dezazuten.

Ongi pasa



IMANOL URBIETARI OMENALDIA


Zarautzko Udalak eta Elkarrek argitaratutako bideo hau Imanol Urbietaren omenez igo dut gure blogera.