ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






LIBURU BERRIAK



Hona hemen hiruhilabete honetan erosi ditugun liburu berriak.

Aukera gehiago ondo pasatu eta ikasteko.




TXORIAK HOBETO EZAGUTZEKO




Asier Sarasua biologoaren laguntza eta Codesyntax enpresaren garapen teknologikoarekin "Txoriak.eus" webgunea martxan jarri da. 

Bertan Euskal Herriko txori eta hegaztien inguruko informazioa ematen dute. Txorien fitxen bitartez hegaztien euskarazko  izendegia jaso eta berreskuratu nahi izan da.



Webgunea

ARATUSTEAK PRESTATZEN



Ihauteriak hurbiltzen ari dira. Ikastolan musika, dantzak eta mozorroak prestatzen gabiltza.

Eibarren larunbatean Koko dantzak hasiko dira eta baserriz baserri girotzen eta Koko eskian arituko dira Kezka Dantza taldekoak.





Ikastola, berriz, Eguen Zuri egunean kaleratuko ditugu gure euskal mozorroak eta beste eskolekin batera girotuko dugu Eibar.












JOLASTEN ONDO PASA ETA IKASI

CHILDTOPIA orrialde honetan sartzen bagara hainbat jolas mota aurki dezakegu: oroimenezkoak, musika, hizkuntza, matematika, kreatibitatea, behaketa edo abilezia lantzekoak.




Ondo pasatu eta ikasi

ITURBURUKO XAKE TXAPELDUNAK



Aurtengo Xake Txapelketari bukaera eman diogu 

Guztira 32 lagunek hartu dute parte: 12 Goi-Ziklokoak eta  beste 20 Erdi Ziklokoak.



Lehia handi egon ondoren hemen dituzue irabazleen argazkiak.

Goi-Zikloko Txapeldunak


Erdi Zikloko Txapeldunak



                                      



NAIROBITARRA JOLASAREKIN EUROPATIK BIDAIATZEN


Liburutegian Nairobitarra, mundua ezagutzeko jolasa, erabiliko dugu. Ikasten ari garen bitartean ondo pasatzeko material aproposa dela pentsatzen dugu.

Adina kontuan izanda Goi-Zikloko ikasleek erabiliko dute. Material guztia erabili beharrean Europa inguruko galderak egingo ditugu. Gelaka arituko gara eta gela bakoitza bi zatitan banatuko dugu.


Erantzun zuzen bakoitzaren truke NAIROBITXARTEL bat jasoko du taldeak.Txartel gehien jasotzen duenak irabaziko du Europako bidaiatxo hau.



9.ELKAR IPUIN ETA ILUSTRAZIO LEHIAKETA


Elkar argitaletxean martxan jarri du aurtengo Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa.

Ipuina, ilustrazioa eta lehiaketaren arauak

Tailerrean material hau erabiliko dugu Ipuinak asmatzeko eta baita ere Ilustrazioak egiteko.

Ikasleak gustora aritzen dira eta interes handiarekin hartzen dute Elkarrek proposatzen dituzten ekintzak.





1GO MAILAKOAK LIBURUTEGI TAILERREAN





Iturburuko txikitxuenak ere hasi dira liburutegi tailerrean.

Hamabostean behin etorriko dira. Bertan ekintza ezberdinak izango ditugu: ipuinak entzun eta irakurri; eskulantxoak egin; bideoak ikusi... Tailerrei hasiera emateko magiaz gozatu dugu. 
"Educando con magia"- Xuxo Ruiz-en  liburutik 2 trukoen bitartez ikasleak aho zabalik utzi ditugu.






Ondoren hitz magikoak margotu dituzte: Eskerrik asko, Barkatu eta Mesedez. 





SANBLAS OPILAREN BERTSOA


Sanblasak egiteko eta jateko ohitura galdu beharrean indartu egin dela esan dezakegu.

Ohitura polit honekin bertsoa ikas eta abestu dezakegu.

Sanblas opilaren bertsoa

Eibarren ospatzen
 sanblasen eguna
goxo goxoa da (e)ta
on egin daigula.

Kanpotik zurixa da
barrutik horixa 
sanblas opilak dauka
barruan anisa.

Eibartarren ohitura 
ez dakit noizkua
ume, zahar eta gazte
ospatu daigula.