ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.








Azkenean heldu dira amestutako oporrak!! Lau hilabete  interesgarriak izan dira gure liburutegian gauza asko ikasi baititugu. 

Urteari amaiera emateko eta negua datorrela ospatzeko aretoan jaialdi bikaina eskeiniko dugu Ikasle eta irakasleok.   
Olentzero ere Iturburutik pasatuko da ilusioa banatzera.  Irrikitan gaude haren zain!

Atseden hartzeko ordua heldu da baina gehiegi erlaxatu gabe bueltan oraindik gauza asko egin behar ditugu eta...
Gogoratu ez dagoela ezer hoberik lasai-lasai eta goxo-goxo etxeko txokorik gogokoenean liburu eder bateko abenturetan murgiltzea baino!!!
 Ez ahaztu liburuak gabonetan!!Ez ahaztu liburuak inoiz, bidelagun ezinhobeak dira eta!!! 





Hemen dituzue gomendio batzuk:


Ondo pasa oporrak! Bueltararte!!




Udazkenean egon arren Iturburun zuhaitzak hostoz bete dira, korridoreak kolorez, ahoak euskaraz.

 "Euskararen basoa" sendo  hazi da gure karrajuetan.  Enborretan euskal idazleen irudiak dauzkate zuhaitzek. Adarrak berriz hosto koloretsuz hornitu ditugu. 


Horrela Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Mari Asun Landa eta Uxue Alberdi bezalako idazleetara hurbildu gara. Inprimatutako euskarazko  lehenengo liburua ere ezagutu dugu "Lingua vasconum primitiae" Bernart Etxeparerena.

 Gure hostoak,  gu bezala, euskaraz mintzatzen dira. Gure ezpainetan ere euskararen hazia ernaltzen ari da. Euskara osasuntsu hazi dadila bada gure artean!




GIANNI RODARI

Aste hauetan Gianni Rodari idazle Italiarraren fantasian murgilduko gara. "Telefonozko ipuinak", "Jolasteko ipuinak" eta antzeko lanetara hurbilduz. Ausartu zaitezte zuek ere bere  liburuak irakurtzen, oso dibertigarriak dira!!







Guztion artean gure gorputzak erabiliz "Rodari" hitza osatu genuen. "Telefonozko ipuinak" eta "Nor naiz ni?" ipuinez disfrutatu ondoren.



GAU BELTZA ITURBURUN



XANDULI MANDULI KIKIRRIKI, EMAN GOXOKIAK GURI!!!




Udazkenarekin batera animen gaua ere heldu da. Antxina gure arbasoek egiten

zuten antzera guk ere kalabazak zulotu, aurpegia egin eta barruan kandela bat piztuz izua zabaldu

dugu eskolan. Gaztain, hurra eta intxaur garaia da, saria edo ziria? Zeuk aukeratu!

EMAKUMEAK, PROTAGONISTAK



Martxoko saioetan emakumeak izan ditugu protagonistak  Iturburuko liburutegian eta emakume batzuen biografiei esker hainbat bitxikeri ikasi ditugu.

Landu ditugun liburuak hauexek izan dira:
                
                                       
                                                   "100 mujeres que cambiaron el mundo"



                                           "Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes 1"


                                          "Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes 2"


Liburu hauek gazteleraz idatzita daude eta euskaraz ez da oraindik bertsiorik argitaratu.
Liburu hauen formatoa antzekoa da. Batetik aurkezten digute emakume baten bizitza eta, bestetik hurrengo orrialdean bere ilustrazioa dago. “Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes” liburuetan ipuina formularekin idatzita daude eta errezagoak izan daitezke irakurle hasi berrientzat.
Dena dela, familiak, aukera badaukazue zuen seme-alabekin partekatzeko irakurketa eta ziur horrela erakargarriago izango dela. Ez ahaztu!!


Eta orain arte konformatu behar bagenuen gazteleraz irakurtzen emakume zoragarri hauen kontakizunak , zortean gaude. Izan ere, laster liburu dendetan izango dugu “Errebelde 50 bider”. Liburu berri honetan 50 emakume euskaldun bizipenak, lorpenak eta erronkak ezagutuko ditugu.  Beraz, ez galdu pista,  laster “Errebelde 50 bider” Ituburuko liburutegian aurkeztuko dizuegu ere. 


                  "Errebelde 50 bider"

OLERKIEKIN JOLASEAN


4. mailako ikasleak olerkien munduan murgilduta egon dira azken asteetan. Leire Bilbaoren “Xomorro poemak eta beste piztia batzuk” olerki liburuarekin lan eta lan ibili ondoren ikasleek  saria jaso egin dute idazlea bera etorri zaigulako bisitan.  


Eta horrela, arratsaldea xomorroak, kilkerrak, hontza, eta txitxarro eta atunen artean pasa genuen. Ikasle askok ahozgoran olerkiak errezitatzera ausartu ziren.



Eta beste batzuk berriz,  gelan Leire Bilbaoren biografia landu ondoren kazetari lanetan aritu ziren eta idazleari hainbat galdera egin zizkioten bere bizitzari buruz.






Jakin badakigu olerki liburuak irakurtzen ohitura falta dugula baina eman diezaiogun aukera bat ere. Euskal idazle askok poesia egiten dute eta bestela begiratu…

5. eta 6. mailako ikasleek Uxue Alberdiren “Besarkada” lanarekin ari dira jo eta su aste hauetan liburutegi saioetan. Ilustrazioak Maite Gurrutxagarenak dira eta benetan gomendagarria dela lan berezi hau. Ausartu zuek ere literatura genero honi heltzera!!!



JOSE RAMON SOROIZEN TRAMANKULOAK


Nori ez zaizkio gustatzen tramankuloak? Nork ez du gustuko pasadizoak asmatzea? Edota nori ez zaio gustatzen bidaiatzea?  Ba hori guztia eta gehiago egin genuen Jose Ramon Soroiz, antzezle, aktore eta bereziki… istorio asmatzailearen eskutik pasa den astean.

Ohitura den bezala Jose Ramon Soroizek Iturburuko 4. mailako ikasleei bisita egin zien “Tramankuloak” lana aurkeztuz.

Eta Iturburuko liburutegitik urrutira joan gabe mundu berrietan murgildu ginen, abentura zirraragarriak bizi genituen eta Kaledonia Berriraino bidaiatu ginen ere. Eta honetaz gain, garrantzitsuena….primeran pasa genuen.






Enkargu txiki bat ere eman zigun. Idatzita zegoen paperezko bolatxo bat oparitu zigun eta agindu zigun istorio berri bat asmatu behar dugula. Zeinek daki…! Jakin gabe Iturburun istorio asmatzaileren bat edo beste izango dugu agian.

                                   
                    5.A  gelako ikasleak




                   5.B gelako ikasleak




                    5.C gelako ikasleak

UDAL LIBURUTEGIKO LEHIAKETAREN BERRIAK


Eibarko Udal liburutegitik azken berriak iritsi zaizkigu. Ikastolako ikasle askok parte hartu zuten "Olentzero, ekarriko didazu ipuin hau?" lehiaketan eta sarituen izenen berri eman digute jada.

Parte hartzaileek aukeratu behar zuten ipuin bat eta ondoren, plastilinarekin ipuin horren azala irudikatu.  Lan txukun eta pazientzi handiz burutu zituzten haien lanak.

Ikastolako sarituak hauexek izan dira: Martina Ibarbia "Marimuki" lanarekin., Nahia Lopez, "Jolastuko al gara?" liburuaren azalarekin eta Naroa Bengoetxea "Eraztuna" lanarekin.






Irabazleen izenak zozketa bidez aukeratu zituzten eta "Inondik inora" antzezlana ikustera joateko aukera izan zuten banatu zizkieten sarrerekin. 




            Bejondeizuela txapeldunak!!
                              eta
    Zorionak parte hartu duzuen guztioi!!