GAZTAINERRE PRESTATZEN

Hurrengo astelehenean, azaroak 15ean, gaztainerre ospatuko da baita ere ikastolan.
Iturburun goizez jango ditugu gaztainak eta ondoren aretoan bertso eta abestia abestuko dugu.
Gela bakoitzean gaztainondoaren kanpaina  nola eraman dute ikusiko dugu.
Liburutegia ere sartu da egitasmo honetan eta material ezberdinekin apaindu dugu.
Aretoan astelehenean bertso hau abestuko dugu, gaztainak jan ondoren.

Aintzinatikan datorkigu ta 
gorde dezagun ohitura
zenbaiten ustez ez izan arren
hau ere bada kultura
etenik gabe heldu zaigunez
orain jarraitzea gura 
ondorengoei erakutsirik
har dezatela ardura
urtero behintzak 
elkar gaitezen
gaztainerrien kontura