ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






ASIER SERRANOK IRUN HIRIA OLERKI SARIA LORTU DU

Asteburuan berri ona jaso dugu Ikastolan.
Asier Serranok Irun Hiria Saria jaso du, Olerki arloan hain zuzen. Lehiaketara aurkeztu zuen  olerki bildumak " Ate osteko itzalak" izena darama. Poesia atalean Ramón Crespo izan da irabazlea "Las hojas enfermas" izeneko lanarekin.


Euskarazko eleberri atalean  irabazlea Juan Luis Zabala izan da, "Txistu eta biok" lanarekin.
Gaztelerazko eleberrian berriz, saria Ana Muela Parejarentzako izan da, "El falso cuerno del rinoceronte" izeneko eleberriarekin.

Zorionak denei, bereziki Asierrentzat.

ARGATXAKO GABONETAKO JAIALDIA

Atzo Argatxako umeek eurek prestatutako kantu, bertso eta dantzaz gozatzeko aukera izan genuen.

Primeran pasatu genuen. Benetan etorkizuna daukate eszenatokian ederto aritu baitziren.

Zorionak eurei eta irakasleei egindako lan handiagatik.


Jaialdi bukaeran Olentzeroren  bisita izan genuen.

DISEINU ERAKUSTALDIA

Azken egunetan liburutegi tailerretan MODELOEN DISEINUAK egiten aritu gara. 

Ikaskeak  oso gustora aritu dira lan hau egiten. Bakoitzak bere ideiak  erakutsi ditu irudi horietan.

Ondoren txotxongilo gisa jarri dituzte modeloak eta beste guztiei azaldu dizkiete jantzi eta estilo ezberdinak.

Ekintza arrakastatsua izan dela esango nuke.











EUSKARAREN EGUNA 2015: EUSKARA AIRERATU


AGUR OSKORRI

40 urtetan aritu da Oskorri taldea abesten euskal kantak.

Hamabostaldi honetan omenaldi txiki bat egingo diogu Liburutegian.

 Abesti bilduma

Karaokean dauden abesti batzuk gogoratuko ditugu eta horrela ondo pasatu.

Abestu ezazue zuek ere.

MUNDU HOBEA UME GUZTIENTZAKO

Hemen aurkezten dugun liburu hau oso aproposa iruditzen zaigu umeekin lantzeko.



Alde batetik haurren eskubideak lantzen ditu. Bestetik gure ikasleek, irudi ederren bitartez, uler dezakete pobreziak zein eragin duen haur batzuen bizitzetan.




UME GUZTIEK BAKEA BEHAR DUTE
BAINA BATZUK GUDA BIZI DUTE



Gerra egoera ere gordinik agertzen da liburuan. 
1go mailako ikasleek liburua ikusi eta testua entzun ondoren, proposamen ezberdinak egiten dituzte, egoera txar hauek ekiditzeko.

Liburu ederra liburutegi eta etxeetan izateko.

HERIOTZA ULERTZEKO IPUINEN GIDA

Ermuko  Liburutegiaren bitartez eskuratu dugu Ipuin Gida hau.

Umeek sarritan heriotzaren inguruan galdetzen dute. Etxean esperientzia hori bizi izan dutelako edo eurei zalantzak eta bildurrak sortzen zaizkielako. Hori dela-eta  aproposa ikusi dut gaur ezagutu dudan gida hau blogean zabaltzea. Irudian klikatuz gero ipuinen zerrenda adinka ikus dezakezue.

Heriotza ulertzeko ipuinen gida. Ermuko Liburutegia

BELDURREZKO HAMABOSTALDIA

Astelehenean beldurrezko hamabostaldiarei hasiera emango diogu.

Sasoi hau erabiliko dugu ipuin eta istorio beldurgarriak entzun, kontatu eta irakurtzeko.

Ikasleen sormena landuko dugu, hainbeste gustatzen zaizkien,  ipuin hauen bitartez.








JOSE RAMON SOROIZ GUREN ARTEAN

Iturburuko 5. mailakoek zorte handi izan zuten atzo. Nolabait Liburutegien Eguna  ospatzeko era  bikaina izan zuten. Gure zentroan Jose Ramón Soroiz izan baitzen. Tramankuluak izeneko Saioarekin  irudimenaren eta ipuinen sormenaren inguruan une atseginak pasatu zituzten .




SARE SOZIALETAN ARRISKURIK GABE ARITZEKO AHOLKUAK

AulaPlaneta blogetik sarritan infografiak edo artikuluak hartu ditugu zuei eskaintzeko.

Oraingoan gurasoei zuzendutako infografia honetan,  sare sozialak  arrisku gabe erabiltzeko hainbat aholku.

KATALOGOA ETXETIK IKUS DEZAKEGU

Hemendik aurrera edozein pertsonak kontsultatu dezake Iturburuko liburutegiko katalogoa.

Bide honekin zein liburu eta zein idazlen lanak ditugun liburutegian,  ahal bidetzen da.


Horretarako blogeko leihotxo honetan klikatuz gero katalogoa irekiko da.
Ondoren hiru esparrutik egin dezakezu kontsulta: Izenburua, Idazlea edo Argitaletxea.
Programa honekin ezin da mailegurik edo erresarbarik egin, kontsultak bakarrik. Erreserba egin nahi izanez gero gurekin harremanetan jarri .



ORTOGRAFIA ZAINTZEKO INFOGRAFIAK

AulaPlanetak bere blogean ortografia zaintzeko infografia batzuk jarri ditu. 

Hainbeste lan ematen dizkigun ortografia akatsak, agian, sarrera hau irakurtzen,  gutxitu ditzakegu.

Infografia guztiak gaztelania zuzentzeko dira.



AHOTSAK.EUS ETA GURE TXIKITXOEK GRABATURIKO BIDEOAK


Aurreko sarrera batzutan komentatu eta landu  dugu Ahotsak.eus taldeak egiten dihardun lana gure ahozko ondarea berrezkuratzeko. Oraingoan pertsona nagusiek erakutsi dizkiguten haur kantak eta jolasak aprobetxatzuz Haur Hezkuntzako umiekin grabatu ditugu bideotxo hauek.

BINBILI-BONBOLO

ARRE-ARRE MANDAKO

HARIA, MATAZA, LORIA

ANTONTXU ZARA ZU


ANDRA JOXEPA TRONPETAN






UDAZKEN KOLORETAN: BENITO LERTXUNDIREN KANTA


Benito Lertxundiren ondorengo abestian  "Kantuz" kontatzen du bere historia.

Maila guztietan bideo hauen bitartez, omenalditxoa egin nahi diogu euskal poeta eta abeslari  handi honi.


IRAKURKETA MOTAK

        @aulaPlaneta Blogetik Infografia interesgarri hau hartu dugu.

Ikasturtean zehar hainbat era erabiltzen dugu irakurtzeko.

Irudien bitartez hobeto ulertzen dira aukera ezberdinak.


Etxean ere frogatu ditzakezue dauden aukerak, horrela ikaslea errezago motibatuko dugu eta hobeto ikasi dezake.

BELDURRA UXATZEKO IPUINA: NIKOLETA ETA GAUA

Ikasturtea gogotsu hasi dugu. Gaur 2. mailakoek "Nikoleta eta Gaua" ipuina gustora entzun ondoren, horren inguruko eskulana egin dute. Argazkietan ikus dezakezu zelan gozatu duten eskulanarekin, emaitza benetan polita izan baita.



Ipuina egokia da gure umeentzako, batez ere Hasiera Ziklorako. Bertan Nikoleta pertsonaiak, gauari dion beldurra,  uxatzen ikasten dut.

LIBURUTEGIA ZAIN DAGO

Ikasturtea prestatzen hasi gara: falta diren gauzak ikusten, materiala bere tokietan jartzen, karpetak ordenatzen...baina hutsune handia dago. Hilaren 9ra arte beteko ez dena. Zuek ikasleok falta zarete.

Liburutegia zain duzue; istorio, ipuin eta liburu berriekin.


DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIKO UDARAKO PROPOSAMENA

Gipuzkoako Eskola Liburutegiei, hainbeste laguntzen digun,  Donostiako Udal Liburutegitik datozkigu Irakur proposamen hauek.

Adin guztientzako eskaintzak dira, eman begirada bat.

UDARAKO IRAKUR GIDA

LIBURUAREN EGUNAREN BIDEOA

 Liburuaren egunean egindako ekintza nagusi bideotxo honetan ikusgai duzue.


Ekintza arrakastatsua izan zen.

2. KALIGRAFIA LEHIAKETA

Aurten ere kaligrafiari bere txokotxoa egin diogu liburutegian.
2. mailatik gora aritu gara testo motzak, letra txukun eta egokiz, kopiatzen.

2. KALIGRAFIA LEHIAKETA
Ikasleak benetan ahalegindu dira euren letra politena egiten.

6.MAILAKO FINALISTAK

5. MAILAKO FINALISTAK

Gela guztietako ikasleek egin duten euren saiakerak, baina banaka batzuk pasatu dira finalera.

4. MAILAKO FINALISTAK



3.MAILAKO FINALISTAK

2.Ako FINALISTA

2015eko OLINPIADETAKO TALDEAK


UDARAKO IRAKUR GIDAK PRESTATZEN

Udako oparrak hartzeko gure ikasleei  egun batzuk falta zaizkie 

Hori dela eta irakur gidetara joaten gara sarri irakurzaletasuna bultzatzen jarraitzeko.

Oraingo honetan Gipuzkoako Eskola Liburutegien kolektiboak egin duen gida dakargu.









ARGAZKILARITZA 6.MAILAN

Lau aste daramatzagu 6. mailakoekin argazkien inguruan frogak egiten.
Horretarako gai batzuk jartzen genituen eta ikasleek, euren mugikorrekin, argazkiak atera behar zituzten 
Gai desberdinak erabili ditugu.

IRAKURTZEN



URDINA

EIBAR






Oso gustora pasatu dugunez hurrengo astean argazkilaritza sakontzen jarraituko dugu.

Argazki lehiaketarekin jarraituta gaurkoan "Txakurra" gaia erabili dugu. Bidalitako argazkiei izenburu bat jarri behar zioten, argazkiari indar gehiago emateko.

Argazki irabazlea Nerea Antxia eta Maria Taboadak bidalia izan da.

Gu pozik, haiek irriparrez

Datorren astean bukaera emango diogu aurtengo Liburutegi Tailerrari . Argazki berria bidali beharra izango dute ikasleek. Gaia: " Libre" izango da.




LIBURUTEGIAREN BALORAZIOAREN EMAITZAK

Ikasturtea amaitzear dagoenez ikasleei eskatu nien liburutegiaren balorapena egitea, hurrengo urtean gauzak hobetu ditzagun.

Formularioa 3. mailatik 6. mailara bete dute. Ikasleen % 80 ikasle inguru erantzun du galdetegia. Hauek dira agertu diren emaitzen laburpenak.

Ikus ezazu galdetegiaren emaitza,  argazkian klikatuz




Aurreko irudian ikasleen proposamenak agertzen dira, guzti horiek liburutegia hobetzeko izango da.

Eskerrik asko 

IPURTERRE 2015

Ipurterre 2015. edizioak atzoko ekitaldiarekin bukatutzat eman zen.

Bertan, 4. mailako Joanes Lazarobasterrek jaso zuen saria. " Valerioren erlojua" izeneko lana bidali zuen Joanesek lehiaketara.

 Bere gelakideekin magoarean magiaz eta humoreaz gozatu zuten.



Ondoren Joaneses ipuin ederra irakurtzeko moduan duzue.


Txikittxo aldizkarian irabazle guztien lanak irakurri ahal izan ditugu.

Ondorengo taulan irabazle guztien izenak, ZORIONAK !! denei.






ZETARREN METAMORFOSIA

Aurreko sarrera baten Anfibioen metamorfosia agertu genuen bezala, oraingoan Tximeleten metamorfosia ikusiko dugu liburutegian.

Horretarako Zeta ehuna egiteko tximeleta espezien arraultzak oparitu dizkigute.

Arraultza horietatik irtetzen diren harrei Morera Zuhaitzen hostoak jarriko dizkiegu eta nola aldatzen diren ikusiko ditugu.


Begiratu natura ispirazio iturri izanda zelako pelikula polita asmatu duten Disney zinema egileak.


KOMIKIAK: TINTINEN ABENTURAK

Liburutegian urtero, komikietako pertsonaia edo egileari eskeintzen diogu hamabostaldi bat.

Aurten, berriz ere,  hain arrakastatsu den TINTIN (Hergé) dakargu gure gelara.

Hasieran Pelikula honen zatitxo bat ikusiko dugu, eta ondoren ......


liburuetako komikietara pasatuko gara.





ANFIBIOEN METAMORFOSIA: ZAPABURUTIK IGELERA


Anfibioen metamorfosia Lehen Hezkuntza ikasten den prozesu bat da.

Naturan ematen den mirari hau, liburuetan ikastea baino errealitatean ikustea  askoz ere baliogarriagoa da, zalantzarik gabe.
 Asier Sarasuak bere etxekoekin egin duen esperientzia aprobetxatzen dut blogera igotzeko.

Beheko irudi gainean klikatuz gero Asierren lana ikus dezakegu.

Asier Sarasuaren bideoa