4. mailako ikasleak olerkien munduan murgilduta
egon dira azken asteetan. Leire Bilbaoren “Xomorro poemak eta beste piztia
batzuk” olerki liburuarekin lan eta lan ibili ondoren ikasleek saria jaso egin dute idazlea bera etorri zaigulako bisitan.
Eta horrela, arratsaldea xomorroak, kilkerrak,
hontza, eta txitxarro eta atunen artean pasa genuen. Ikasle askok ahozgoran
olerkiak errezitatzera ausartu ziren.
Eta beste batzuk berriz, gelan Leire Bilbaoren biografia landu ondoren
kazetari lanetan aritu ziren eta idazleari hainbat galdera egin zizkioten bere bizitzari buruz.
Jakin badakigu olerki liburuak irakurtzen
ohitura falta dugula baina eman diezaiogun aukera bat ere. Euskal idazle askok poesia
egiten dute eta bestela begiratu…
5. eta 6. mailako ikasleek Uxue Alberdiren “Besarkada”
lanarekin ari dira jo eta su aste hauetan liburutegi saioetan. Ilustrazioak
Maite Gurrutxagarenak dira eta benetan gomendagarria dela lan berezi hau. Ausartu zuek ere literatura genero honi heltzera!!!