Oraingoan erakutsi behar dizuegu zein ondo pasatu dugun bazkal ondorengo tailerretan.
Azken astean egin dugun ekintza "Kimonoen Desfilea" izenarekin bataiatu dugu.
Yumi eta Kimonos liburutik atera dugu idea.
Yumi, egurrezko japoniar kopinari kimono berriak diseinatu dizkiogu.
Ondoren kopina jantzi eta desfiletxo bat egin dugu. Bertan haur bakoitzak deskribatu du kopinak daraman kimonoa :koloreak , ehun motak e.a. Horretarako kopin edo Yumi bakoitza txotxongilo xume bat bihurtu dugu, nola? irudi atzean arkatz bat itsatsiaz. Oso erraza eta dibertigarria benetan .
No hay comentarios:
Publicar un comentario