Arabako Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak eta Arabako Eskola Liburutegiak "¡En familia! izeneko gida hau argitaratu dute. Interesgarria iruditu zaidanez gure blogera dakargu. Sarreran datozen hitzak aprobetxatuz, hona hemen aurkezpena.
Une hauetan, aldaketa bizkorrak bizitzen ari gara ia
eremu guztietan; baita familian ere. Dibortzioak gero eta
ugariagoak dira, familia berriak eratzen dira, lurralde urrunetako
haurrak adoptatzen dira, gurasoak sexu berekoak
izan daitezke... eta, gainera, egoera guzti horiek elkarri
eragin ahal diote.
Gida honen asmoa da ezagutzaren bidean laguntzea.
Egungo literatura aztertuz, familia aniztasunaren hamaika
adibide aurkeztuko da: berregindako familiak edo familia
konbinatuak, guraso bakarreko familiak, adopzioko familiak
eta familia homoparentalak.
Kontua ez da argitzea zein den familia eredurik onena,
baizik eta aniztasunaren normaltasuna nabarmentzea,
hau da, ezberdinak izan arren, antzekoak garela. Gakoa da
ulertzea afektu beharrak batzen gaituela denoi eta behar
hori guretzat garrantzitsuak diren pertsonekin, senideekin,
ditugun erlazioen bidez estaltzen dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario