Ondo pasatu genuen atzo ere bai Ikastolan. Korrika gure herrian pasatu behar zenez,
Euskaraz Biziko kanpainaren bukaera egin genuen.
Gela bakoitzean EH mapan Korrikaren ibilaldia markatu zuten, euskaraz egin ezkero, etapak kolorez adierazten zituzten.
Arratsaldez berriz, Korrikaren petoak soinean jantzi eta han jeitsi ginen
"Iturburutik Eibarrera
abia dadin korrika"
Korrika Txikian parte hartzera. Aldatzekoen eskutik hartu genuen lekukoa Aldapatxon. Handik, Toribio Etxeberriatik Birjinapeko eskailerak igo Bizikleta Plazan bukatzeko.
Ondoren KORRIKAko lekukoa hartzeko Maixu Jesus Mari Barrenetxea eta andereño Edurne Arrizabalaga prest zeuden Bidebarrieta bukaeran. Bertan ikastolako irakasle, haur eta nagusi elkartu ginen giro ederrean korrikaren zain. Mogeleko Guraso Elkartekoen eskutik jaso genuen lekukoa.

No hay comentarios:
Publicar un comentario