Liburutegian gehienetan isilean irakurri arren, egun hauetan Pako Izagirreren testuak eta eredua jarraituta, boz goran irakurtzen ari gara 3. mailatik gora.
Pako Izagirrek hainbat ipuin eta bideo batuta ditu eta gure lanean bere materiala sarritan erabiltzeko ohitura dugu.
Bideoen artean boz goran irakurtzeko eredu batzuk ematen dizkigu. Bertan erakusten digu nola ahoskatu, entonazioaren eta azentoarena garrantzia. Jolas eran erabiltzen ditugu bere testuak. Horrela ikasi eta ondo pasatzen ahalegintzen gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario