Eibarko Udal liburutegitik azken berriak iritsi
zaizkigu. Ikastolako ikasle askok parte hartu zuten "Olentzero, ekarriko
didazu ipuin hau?" lehiaketan eta sarituen izenen berri eman digute jada.
Parte hartzaileek aukeratu behar zuten ipuin bat
eta ondoren, plastilinarekin ipuin horren azala irudikatu. Lan
txukun eta pazientzi handiz burutu zituzten haien lanak.
Ikastolako sarituak hauexek izan dira: Martina
Ibarbia "Marimuki" lanarekin., Nahia Lopez, "Jolastuko al
gara?" liburuaren azalarekin eta Naroa Bengoetxea "Eraztuna"
lanarekin.
Irabazleen izenak zozketa bidez aukeratu
zituzten eta "Inondik inora" antzezlana ikustera joateko aukera izan
zuten banatu zizkieten sarrerekin.
Bejondeizuela
txapeldunak!!
eta
Zorionak parte hartu duzuen guztioi!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario