ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA
(2020ko apirilak 3an argitaratuta)

Zer da autismoa? - - Tolosaldeko ataria
Apirilak bian nazioarteko autismoaren eguna ospatu dugu. Horregatik blogg honetan autismoari eskeini nahi izan diot tartea. Gertuagotik ezagutu ahal izateko eta hobeto ulertzeko pertsona horiek.

"Autismoa norberaren baitara bilduz eta itxuraz behintzat kanpoko munduaz desinteresatuz, errealitatearekin harremanak haustearen fenomeno patologikoa da."

 Hau da wikipediak esaten diguna baina mito asko daude Autismoaren  Nahasteen inguruan, okerreko inpresioa ematen digutenak pertsona hauen errealitateari buruz. Garrantzitsua da ongi ezagutzea, ikuspegi oso  egokia izateko . Hauxe da egia:

  • AEN bat duten pertsonei gustatzen zaie gainerakoekin egotea.
  • AEN bat duten pertsonak gai dira beren sentimenduak adierazteko.
  • AEN bat duten pertsonek gainerakoen beharrizan berbera dute maitasun harremanak izateko.
  • AEN bat duten pertsonak komunikatzen eta erlazionatzen dira gainerakoekin.
  • AEN bat duten pertsonak ez dira bizi “mundu aparte batean”.
  • AEN bat duten pertsona batzuek gaitasun edo ezagutza handiak dituzte, baina ez denek.
  • Autismoaren jatorria ez da maitasun falta.
  • Autismoaren jatorria ez dira txertoak.
  • Autismoa ez da gaixotasun bat. Ez du sendabiderik, baina hobetu daiteke.
* “AUTISTA” TERMINOA ZUZEN ERABILTZEKO
Ez da egokia “autista” hitza mespretxuz edo irain gisa erabiltzea.
“Autista” terminoa asmo horrekin erabiliz gero, AEN bat duten pertsonen kolektiboa diskriminatzen ari gara eta horrela sortzen dira autismoari buruzko okerreko ideiak.
Eskerrik asko Autismoa benetako terminoen bidez ezagutarazteagatik.

Iturria: APNABI















No hay comentarios:

Publicar un comentario