ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






ALHONDIGAKO MEDIATEKA

Astixa izanez gero joan zaitezte Bilboko Alhondigako Mediatekara.


Han aurkituko duzue TXIKILAND izeneko txokotxo polita eta egokia haurrentzako.





Ez dituzue bakarrik ipuin eta liburu politak aurkituko, baita ere ordenadore eta informatika inguruko material
aproposa.
Bilboko  bisitan ahaztu ezineko gunea.

MANTANGORRIKO DENPORAPASA LEHIAKETA

Aurten ere mantangorri astekariak proposatzen dituen denporapasak aprobetxatuko ditugu.

NOLA? Bikoteka izena emanez.

NOIZ? Jolasorduetan egingo dugu.

NON? Liburutegian, jakina

NORTZUK? 3. mailatik gora, edozeinek izena eman dezake.





MULTIKULTURALITATEA LIBURUTEGIEN BITARTEZ

Euskadiko  liburutegi publikoak eskaintza onak jarri dituzte etorkinak hurbiltzeko: beste hizkuntzetako egunkariak, bideoak, liburuak e.a.



Eibarko liburutegia ere plan horren barruan dago. Bertan aurkitu dezakegu hainbat zerbitzu kanpotarrei zabalduak.

Baina bertakuok ere jakin behar dugu guretzako gauza pila aurki dezakegula: ipuinak, musika, liburuak, giak, internet, ...

LIBURUTEGIAK DENON TOPALEKU



WIKI TXORIA IKASTOLAN

Liburutegi saioa da eta Virginia Wikiren ipuina kontatzen ari zaigu.

Berak txoriaren ipuinak argitaratu ditu.



Wiki ekarriko zuela esan zigun eta horixe egin du. Txoritxoa gurekin dago ikastolan.


Oso ospetsua egin da jende guztia bere inguruan dabil ezagutu nahian.


Polit-polita da gainera, burua horia beltzez zipriztindua eta gorputza hori disdiratsua du

IRAKURLE TALDEAK

Gabonak hasi aurretik talde bakoitzak izan duen  irakurketa ohiturari  begirada bat eman diogu.

Talde batzutan liburu asko irakurri dute, bai euskaraz eta baita ere gazteleraz. Hortik aparte liburutegiko irakurketa isilean asko saiatu dira.



Guzti horregatik IRAKURLE TALDEAK izendatuak izan dira.

Gustora irakurtzen

 Lehenengo eta Bigarren mailako neska mutilak gustora ari dira irakurtzen eta idazten .



Igartzen zaie liburutegi saioetara datozenean asko ikasten dutela  eta zelako gogoa duten gauza berriak ezagutzeko.

Adi adi egoten dira ipuinak entzuten edota irakurtzen.