ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






EGAGROPILAK ZER DIREN IKASTEKO ERAKUSKETATXOA

 Ikastolako Maddi eta Manexen aita den Asier Sarasuak egagropilak ezagutzeko material polita bidali digu.

Hori aprobetxatzeko Liburutegian erakusketatxoa egin dugu. Benetan ikasi dugu zer diren "egagropilak": hegaztiek liseritzen ez dituzten janari-pilotak.
Asierrek bere blogean jarri dituen argazkiak eta informazioa ikustea gomendatzen dizuegu.



 Erakusketan ere gai honentzako oso aproposa diren liburuak jarri ditugu, besteak beste Asierren Eibarko
 Hegaztiak.


6. mailako Garoak azalpen txikitxo baten bidez egagropilak zer diren erakusten digu.



INTERNETEN IBILTZEKO GAZTETXOENTZAKO HAINBAT AHOLKU

Ez da lehenengo aldia "Pantallas Amigas" webgunearen aipamena egiten dugula.
 Irakasle gurasoentzako oso erabilgarria egiten zaigu bertako aholkuak entzutea. Ondoren neska-mutilak jakinen gainean izan daitezen eta Interneten era egokian aritzeko.
Bideo hauetan intimitatea babesteko  eta pribatutasuna zaintzeko moduak agertzen dira.




4. mailatik gora  ikasleekin landu ditugu istoriotxo hauek.

CHILDTOPIA: JOLASTEKO ETA IKASTEKO WEBGUNEA

Oraingo honetan erakusleihora dakargun webgunean sartzen bazarete, ondo pasatzeko material ugari dago.
 Bertan eskulanak egiteko proposamenak, jokoak, matematikak ondo pasatzen ikasteko proposamenak, ulermen ariketak, eta abar. Euskaraz ez ezik beste hizkuntzetan ditugun jolas eta ariketak oso aprobetxagarriak dira gure neska mutilentzat.




12 URTEKO AIDAK EGINIKO BIDEO KANALA

Erandioko Aida De los Ríos izeneko 12 urteko neskak eginiko turorial pila ekartzen dugu gure blogera.

Gaur bertan ezagutu dugun lan handi hau Talai Bordari Mediatekako Blogari esker aurkitu dugu.


Eredugarria iruditzen zaigu neska honek egindako lana. Bere gustoko eskulanak kamararen aurrean era errazean egiten du edozeinek ikas dezan. Ikustekoak da zein ederto eta lasai azaltzen dituen pauso guztiak.
"DeTodoUnPoco" izeneko kanalak jarraitzale pila du eta bere bideoak sarri ikusita ere.




"UNESCO MOBILE LEARNING" PROGRAMA

Unescok martxan jarri du tresna mobilen bitarteko irakaskuntzarako programa.

Ondorengo irudietan klikatuz gero horren inguruko artikulua dugu irakurgai.





HAURREK ONDO PASATZEKO IRAKURRI NAHI DUTE

Galtzagorri Elkarteko  bere web gunean artikulo interesgarri hau irakurri dugu.
Bertan irakurketaren inguruan haurrek dituzten ohiturak eta iritziak, agertzen baitira.

Datu hauek baliogarriak dira irakasle eta gurasoentzako, irakurketa gure gazteen artean  hobeto bultzatzeko.

Irakurketaren inguruko datu batzuk

GAUR BE EUSKARAZ EKITALDIA



Atzo oporrak bukatu zirela-eta gure ikasleek irudimena tresna bezala erabiliz,  euskaraz aritu ziren baita ere liburutegian.

Horretarako 1go mailatik 3. mailara DIXIT izeneko irudi jokua erabili genuen euren mikro-ipuinak sortzeko.
Dixit jokoaren karta batzuk

Gustora aritu ziren ikasle guztiak eta ipuintxo politak asmatu ere bai.

Ekitaldiaren une batzuk

Dixit jokoko irudiak