ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






MITOLOGIAREN ATEA: 6. mailakoen TXOTXONGILO EMANALDIA


Oraingo honetan  oso ikasle irudimentsuak ditugula argi gelditu da.

Liburutegi tailerrean 6.mailako Malen Alkorta, Irati eta Lore Alvarezek; txotxongilo antzerki barregarri bat asmatu dute.




Antzerkiaren izena Mitologiaren atea izan da. Bertan Tartalo, Basajauna eta Lamia agertzen baitziren..


Baina pertsonaia nagusia Txanogorritxo zen, berak narradorearen papera betetzen zuen eta Mitologiaren mundura sartzen gintuen.



Ikus ezazue zein gustora dauden istoria entzuten.






EIBARKO HEGAZTIEN INGURUKO EKITALDIA



Oraingoan ere ze ondo igaro dugun Eibarko Hegaztien inguruko ekitaldian.

Izen bereko liburua erakustera bere egilea, Asier Sarasua etorri zen eta hainbat azalpen eta gauza bixi kontatu zizkigun.

Ikasi ere asko egin dugu hegazti eta  naturari buruz.

Hegaztien irudiak nola egin daitezken ere jakin genuen Leire Kareagari esker. Bera baita liburuaren laminak egin zituena.

Leireren azalpenen bitartez ilustrazioen historian murgildu ginen, horrela gauza asko ulertu genuen.

IÑAKI G.HOLGADO ILUSTRATZAILEA


Egun hauetan Ilustratzaile honen pertsonaia sinpatiko batzukin gozatu dugu : TXINTXO eta DEMONTXO.

Aspaldi Ipurbeltzen argitaratu arren, orain arte ez dugu denporarik hartu pertsonaia hauen istoriak aztertzeko.







Iñaki Holgado ilustratzailearen beste bi liburu ditugu liburutegian: Kulerozahar eta Nobio bat nire amarentzat.


IPURTERREKO IPUIN IRABAZLEAK

IPURTERREKO IRABAZLEAK

Hemen agertzen dira aurtengo Ipurterreko irabazleak.

2.C ko Joanes Lazarobaster Arrizabalaga

4.A ko Maddi Sarasua Iturrioz

6.Ako Irati Alvarez Malaxetxebarria 

 


Ipuin politak idazteagatik euren saria jaso dute gaur goizean izandako emanaldian. Bertan Madiber magoaren ekitaldixa ikusteko aukera izan dute gelako lagun guztiekin.



Zorionak ere bai DBHko irabazleei: La Salle Azitaingo Idoia Lahidalgari eta bereziki, Mogel Isasiko, Lorea Urkiari.









KOMIKIETAKO PERTSONAIEN LIBURU ERRALDOIA


Hemen erakusten dizuegu 4.mailakoek liburutegi tailerrean egin dugun Komikietako Pertsonaien Liburu Erraldoia.



Bertan Pertsonai ezberdin asko agertzen dira eta bakoitzaren ezaugarriak edo berezitasunak jarri ditugu.





Argazki honetan beste liburu erraldoiak ere ikus ditzakegu: Errezeten liburua, Olerkien liburua, Animali eta Txisteen liburua.


<

AINARA AZPIAZU "AXPI" ILUSTRATZAILEA GUREKIN












Gaurtik aurrera,  Ainarak ilustratutako 3 liburu hauek , bere sinadura eta marrazkitxoaz  guri eskeiniak dira.




ELKARBIZITZARAKO IPUINA: LOLO, UNTXI EZBERDINA

Gaur oso ipuin atsegina erabili dugu elkarbizitzako lantxo bat egiteko: Lolo, Untxi ezberdina.

Pako Izagirrek  ipuin  eta kondaira bideotan grabatuta dituen bilduma horretatik atera dugu.




Aittu.com web orrian hainbat bideo, eta audio aurki ditzakegu .  Oso material ona eta erabilgarria dago bertan.Umeek arretaz jarraitzen dituzte grabazioak; irudiak eta soinua ondo zainduak baitaude.

Web orri hau; etxeetan umeekin gozatzeko,  geletan gai ezberdinak lantzeko , liburutegietan audizioak eta ipuinak entzuteko balio izango zaigu .

AGREGA 2


Agrega 2 programa ikasle, irakasle eta gurasoek material egokia aurkitzeko oso interesgarria da.
Españako Ministeritza eta Autonomiak  eginiko programa honetan, material digital ezberdinak aurki daitezke.