Atzoko goiza berezia izan zen gure ikastetxean. Alde batetik nazioarteko emakumeen eguna zenez ekintza berezi batzuk genituelako. Hortik aparte EITBko 3TXULO programak ikasleekin saio batzuk grabatu zituztelako.
Goizian goiz bertan izan genuen Ixabel bere irriparrarekin haurrei galderak eta elkarrizketak egiten.
Ikasleek aurretik saio ezberdinak prestatuta zituzten. 3. mailakoek, esateko, Juan Kruz Igerabide eta Joxean Ormazabalen olerkiak errezitatu zituzten. 4. mailakoek, berriz, eskulanak azaldu zituzten eta baita ere errezetak.
Hortik aparte ikastolaren txoko eta une ezberdin asko grabatu zituzten.
Orain bakarrik falta zaigu telebista aurrean jartzea programa ikusteko.
Liburutegian Nairobitarra, mundua ezagutzeko jolasa, erabiliko dugu. Ikasten ari garen bitartean ondo pasatzeko material aproposa dela pentsatzen dugu.
Adina kontuan izanda Goi-Zikloko ikasleek erabiliko dute. Material guztia erabili beharrean Europa inguruko galderak egingo ditugu. Gelaka arituko gara eta gela bakoitza bi zatitan banatuko dugu.
Erantzun zuzen bakoitzaren truke NAIROBITXARTEL bat jasoko du taldeak.Txartel gehien jasotzen duenak irabaziko du Europako bidaiatxo hau.
Bakearen egunaren inguruan ekintza ezberdinak egin ditugu ikastetxean.
Alde batetik eta 4. mailatik gora Gandhiren historia laburtxoa ezagutu dute ondorengo bideoaren bitartez. Pertsonaia interesgarria hainbat galdera egiteko.
6. mailetan berriz Errefuxiatuek bizi behar duten egoeraren kontrako aldarrikapena egin zuten.
Horretarako sare batean, edalontziez lagunduta, BAKEA ETA ASKE hitzak jarri zituzten.
Txikiek berriz Bakearen Usoaren irudiarekin eskulanak egin zituzten.
Aurreko sarrera batzutan komentatu eta landu dugu Ahotsak.eus taldeak egiten dihardun lana gure ahozko ondarea berrezkuratzeko. Oraingoan pertsona nagusiek erakutsi dizkiguten haur kantak eta jolasak aprobetxatzuz Haur Hezkuntzako umiekin grabatu ditugu bideotxo hauek.
Lau aste daramatzagu 6. mailakoekin argazkien inguruan frogak egiten.
Horretarako gai batzuk jartzen genituen eta ikasleek, euren mugikorrekin, argazkiak atera behar zituzten
Gai desberdinak erabili ditugu.
IRAKURTZEN
URDINA
EIBAR
Oso gustora pasatu dugunez hurrengo astean argazkilaritza sakontzen jarraituko dugu.
Argazki lehiaketarekin jarraituta gaurkoan "Txakurra" gaia erabili dugu. Bidalitako argazkiei izenburu bat jarri behar zioten, argazkiari indar gehiago emateko.
Argazki irabazlea Nerea Antxia eta Maria Taboadak bidalia izan da.
Gu pozik, haiek irriparrez
Datorren astean bukaera emango diogu aurtengo Liburutegi Tailerrari . Argazki berria bidali beharra izango dute ikasleek. Gaia: " Libre" izango da.
Oporretan egon arren jolas bat proposatzen dizuet. Egun hauetan, azkenean , udaberria ageri da bazter guztietatik. Hirian ere sasoi hau era ederrean nabaritzen da.
Lehiaketatxo bat proposatzen dizuet, asmatzen baduzue Eibarko zein tokitan atera ditudan argazki bakoitza, mesedez bidali ohar bat.
Nola egin?
Hiru argazki egon arren aukeratu nahi duzuna eta toki horren izena idatzi.
Bidali erantzuna azpian agertzen den korreo ikur bitartez.
Ez ahaztu zure izen-abizenak ipintzen.
Ondoren, irabazlea zozketa bitartez aukeratuko dugu ikastolan.
Iturburun gaur bukatzen dugu Aratosteak 2015ko kanpaina. Aretoan den denak bilduko gara aurtengo kanpainari bukaera ematera. Gela bakoitzak bere jantzia margotu eta erabilitako euskara maila koloretan ageruko dute.
Aretoan aurtengo kalejiraren irudiak ikusi ahal izango ditugu.
Gaur esperientzia polita azaldu dute 6. mailako ikasle batzuk. Liburutegi tailerrean hainbat saiotan prestatu duten antzerkia egin diete euren gelakideei. Horretarako antzerki gidoia asmatu, idatzi, buruz ikasi, eszenatokia egokitu, jantziak prestatu, ... denatatik egin dute. Azkenean antzerkia egin egin dute.
Ondo pasatzetik aparte asko ikasi dute ikasleek eta baita ere irakasleok.
Hauek izan dira partaideak:
Jon Alonso, Eider Arizmendi, June Arosa, Iker Perez, Naroa Iriondo, Nora Larreategi, Garoa Magunazelaia, Malen Salazar, Paula Taboada, Maialen Entrena eta Garazi Mendieta.
Antzekia ikusi ondoren Karmen Otegi irakasleak REDES programaren bideo bat aholkatu dit, sormenaren garrantziaz. Azpian atxikitu dut, guraso eta irakasleentzako oso interesgarria baita. Mila esker, Karmen.
Sarrera honetan gure hurrengo ekintza aurkeztu nahi dizuegu: IKASTOLAKO TOP-HAMAR izena jarri diogu. 5. mailako ikasle batzuen artean 10 abesti aukeratu ditugu . Abesti guzti hauek Karaokean aurki ditzakegu, Gabi de la Mazak Txatxangorri izeneko Web gunean, hain zuzen. Horregatik gure eskerrak eman nahi dizkiogu egiten ari den lan handiagatik.
Abesti guzti hauek entzun ondoren astero joango gara aukeratuenak aipatzen. Poliki poliki azalduko dizuegu botoak nola emango dituzuen etxetik .