ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






KORRIKA TXIKIKO JAIXA


Korrika handixa gabian zetorrelako Eibarko umeok arratsaldez ospatu genuen geure Korrika.

Ikastolako neska-mutilak ederto apaindu ziren euren petoekin.


Hemen gaude denok prest  Lekukoak Aldatzeko ikasleei hartzeko.

Amaiur Cristobal, 2.Bko neskak,  lekukoa eramateko ohorea izan zuen.



LIBURUAREN EGUNA: Un abrazo de las bibliotecas



Egun aproposa blog berri bat ezagutzeko: BIBLIOABRAZO



COSAS DE MARTI: Blog ederra



Ez dut Marti ezagutzen. Bere perfilak datu gutxi erakusten digu baina blog ederra da.

Naturako argazki garbiek erakarri naute: hostoak, lorak, haziak, tximeletak ...
Gustoko dituen liburuak, idazleak eta ilustratzaileak aipatzen ditu.

GOZATU !!

LIBURU LAGUNAREKIN JARRAITUTA

Ni Markel Lomana naiz eta 5.Ako ikaslea . Nik aukeratu dudan liburuak "El MONSTRUO DE LAS CLOACAS" du izena. Asko gustatu zait, abenturazkoa delako.

Egun batean Silver familia, BAT PATekin batera, parke batera joan ziren eta erreka txiki bat zegoen bertan.
Erreka berdea zen, orduan handik etxera joan eta ikertzen hasi ziren zerk egin zuen erreka berde bihurtu.
Horretarako tramankulo bat asmatu zuten eta... ez dizuet gehiago kontatzen

Zuek IRAKUR EZAZUE!!!!!



IRAKURLE ONA

Hiruhilabeteari bukaera polita emateko, 3. mailatik gora, liburutegian irakurle onak aukeratu ditugu .

Erizpide ezberdinak erabilita: mailegu kopurua, aurrerapen handiena, kostantea izatea irakurketan,...e.a, pertsona batzuk  IRAKURLE ONA bezala izendatu ditugu.

Izendatuak izan direla gogoratzeko eta  irakurtzen ilusioz eta gogotsu jarraitu daitezen liburu-markatzaile bat oparitu diegu.

Ondoren Irakurle On   batzuen argazkiak ikus ditzakegu , ez pentsa, baina askoz gehiago daude Iturburun.




EL LIBRO TOTAL: Ordenadorea liburutegi bihurtuta




Oraingo honetan ordenadorea liburutegi bihurtuta erakutsi nahi dizuegu.

Pentsa ze bide erreza dugun liburu ezberdinak irakurtzeko, liburua eskuan izan gabe.

Ikusmen arazoa dutenentzako ere audio-liburua bihurtzen da.

Irakurketa aukera pixkat berezia izan arren, hemendik gutxira askoz gehiago eskeiniko digute.

Komenigarria da erabili aurretik arauak irakurtzea .



LIBURU LAGUNAK: GOMENDIOAK

NIRE LIBURU LAGUNA:

Kaixo, ni Aitor Elkoroberezibar naiz, 4.Ako ikaslea.  GERONIMO STILTONen  "Viaje en el tiempo" liburua irakurtzea gomendatzen dizuet, oso dibertigarria delako. Abentura bati buruz doa: Lehenengo Geronimo eta bere familiakoak  Dinosaurioen garaira doaz, gero Egiptora eta azkenik Erdi Arora, eta bidai horretan abentura asko daude eta gauza asko ikusi zuten pertsonaiek.
Irakur ezazue ondo pasatzea nahi baduzue.


NIRE LIBURU LAGUNA:

Ni Libe Arribas naiz eta 4.A gelan nabil.
Nire liburu laguna Nur eta herensugearen tenplua da. Liburu hau liluragarria eta abenturazkoa delako gomendatzen dizuet irakurtzea. Baina liburuaren erdialdetik edo, bildur pixka bat ere ematen dizu.
Nur Txinara joaten da bizi izatera. Han lagun asko egiten ditu eta haietako bat Guo guo deitzen da. Nur lagun batzuekin  Herensugearen tenplora joaten da eta laberinto batean galtzen dira. Zazpi ate pasatu behar dituzte ateratzeko eta horretarako abentura pila bat bizitzen dute.
Egilea Toti Martínez de Lezea da.




AINARA AZPIAZU "AXPI" ILUSTRATZAILEA GUREKIN


Gaur ere primerako bisita jaso dugu ikastolan. Oraingo honetan Ilustratzaile baten lana ikusi ahal izan dugu.

Opari eder hau IBAIZABAL argitaletxeak egin digu.

Ainara Azpiazu "axpi"  izan da 3. mailakoei marrazkien bitartez 2 ipuin kontatu dizkiena.




video


Ondoren jarri dizuegu Ainararen blogaren sarrera bere lanak ikus dezazuten.






OLERKIEN HAMABOSTALDIA: Asier Serrano luxuzko gonbidatua





Asier Serrano gure klaustro kidea dela aprobetxatuz, Olerkien hamabostaldian gonbidatu berezia izan dugu.

Izatez 5. eta 6. mailako gela guztien aurrean emanalditxo bat egin du.

Bertan elkarrizketa baten bitartez bere bizitza, bere lana eta literaturaren inguruan hitz egin digu.

Ondoren abesti batzuk abestu dizkigu. Bukatzeko ikasleek bihurtu dira olerkariak eta  euren olerkiak irakurri dituzte.




Hona hemen 5 eta 6. mailakoen emanaldiak: bideo eta argazki ezberdinak txertatu ditugu.






Ederto pasatu dugu Asierren esperientziak entzuten eta bere kantaz gozatzen.
Bukatzeko "mikro-ipuin " baten oparia egin digu.

Gaur goizean Iturburun mundu guztia esnatu da azukre tanta bat duela ezpainetan. Baina bakarrik somatu edo igarri dute musu bat jaso edo eman dutenek.

LIBURU LAGUNA: irakurri ikasleen iritziak

NIRE LIBURU LAGUNA:
Yo soy Nerea Martín estoy en la clase 3ºA. Os recomiendo a todos este cuento Junie B.Jones no es una ladrona, la autora es Barbara Park. 
Esta historia trata sobre una chica llamada Junie Berta Jones . Por desgracia se le perdieron sus nuevísimos guantes rosas . Después encontró un bonito bolígrafo.. A pesar de éso me ha parecido un libro precioso  y lo leí muy fácil. Además, tiene unos dibujos muy bonitos



NIRE LIBURU LAGUNA:
Ni Karmele Hurtado naiz et 3.B gelan nabil "el Diario de Nikki" irakurtzen ari naiz. Ipuina Rachel Reneen Russellek idatzi du. Liburua Nikkiren diarioan datza, berari egunero gertatzen zaiona idazten du.
Nik gomendatzen dizuet irakurtzea polita eta marrazki izugarriak dituelako, baina 4.mailan hobeto irakurtzea.
Pertsonai batzuk "pijak dira", beste batzuk guapak eta abar.
Oso ipuin polita da eta " El diario de Greg" ere badagoela jakin ezazue.
NIRE LIBURU LAGUNA:
Yo soy Andoni Araolaza, soy de 3.B y acabo de leer una historia sobre un Superhéroe, el título es "Las Aventuras del Capitán Calzoncillos" escrito por Dav Pilkey.
Os recomiendo que lo leáis y les contéis a vuestros  amigos. Es una historia super divertida: en una ciudad había unos super-héroes que eran demasiado viejos para luchar contra el mal..
¿Habéis leido alguna vez una historia como ésta?

NIRE LIBURU LAGUNA:
Ni Lore Alvarez naiz 4.Bkoa. Niri "ETA ZER?" liburuak asko gustatzen zaizkit, gauza interesgarri asko daudelako.
Orain irakurtzen nabilen liburua "AMONAK NOBIOA DU" da "eta zer" bildumakoa. Leire Bilbao da ipuin hau idatzi duena.  Niri asko gustatuko litzaidake zuek ere irakurtzea. Ondorengoa da laburpen inportantea:
Amona Luisaren etxean bi arrain bizi dira, biak laranja kolorekoak Amona Luisak sekretu bat ere duela konturatzen da Peruk, bere hilobak. Nobio bat duela da amonaren sekretua, eta batzutan gezurrak esaten dituela.
NIRE LIBURU LAGUNA:
Kaixo:
Ni Oier Albizuri naiz, Iturburuko 4.B gelan ikasten nabil. Nire liburu laguna SAFARIKO ANIMALIAK eta egilea PAUL BECK da.
Safariko anilakiak liburua Rebeccaq Mayjeuren abenturen inguruan  doa. Afrikako animaliei buruzko asko biltzen du eta datu horiekin libutu bat egiten du. Gainera animalien montaketak egiteko piezak dauzka.
Gomendaten dizuet oso interesgarria delako liburu hau, batez ere animaliak gustatzen zaizkionarentzat.