ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






AHATETXO ITSUSIA


Hans Christian Andersen  idazlearen ipuin ezagunen artean AHATETXO ITSUSIA dugu.

Ondorengo bideoan entzun dezakegu historia hau.






HAUR LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 2an Haur Liburuaren Eguna ospatzen da. Egun hori Hans Christian Andersen omenez jarri zen, Odense (1805-04-02)- Kopenhage (1875-08-04). 

Irudi gainean klikatu ezkero Hans Christian Andersenen datu gehiago lortuko ditugu Wikipedian.


Lan ugarien artean, ezagunenak, haurrei eskeinitako ipuinak dira. Besteak beste, Berunezko Soldadutxoa, Sirenatxoa, Ahatetxo Itsusia, eta abar luze bat.

Hurrengo egunetan Liburutegiko saioetan idazle famatu honen inguruan  eta bere ipuin batzuekin arituko gara lanean.


Ondoren Berunezko Soldadutxoaren ipuina entzun dezakezue.



OLERKI EGUNA

Olerkiaren eguna denez bertso eta olerki liburuak irakurri ditugu. Ikasle batzuk olerkitxo batzuk irakurri dizkigute. Hemen dituzue euren irakurketak.











GAZTE IREKIA LEHIAKETA

Liburutegi tailerreko 5. eta 6.mailako neska mutilek GAZTE IREKIA lehiaketan parte hartu dute

Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak antolatu du, gaztetxoen ideiak jakiteko. Ideiak Euskadi hobetzeko proposatzen dituzte. 


Iturburuko Lehoiak taldeak egin duen bideoa ondoren txertatu duguna da.

Bozketa publikoa denez zeuen botoa eskatzen dugu.

MANTANGORRI ALDIZKARIAN IKASLEEN LANAK

Liburutegi tailerrean eginiko lan batzuk BERRIAko MANTANGORRI aldizkarira bidali genituen
eurak kaleratzeko eskariarekin.


Denporatxo bat pasatu arren hona hemen Mantangorri orrialdeetan argitaratuta.

Artikulotxoan esaten den bezala teknika hau liburutegiko  Hatz-markak: marrazteko liburu-tik  ikasi genuen.