ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






TXATXOAREN ERRATZA



 




Liburutegian hasiera eman diogu hiruhilabeteari TXATXOAREN ERRATZAREN Ipuinarekin.

1go mailatik 4.mailara entzun duten ipuina, Txatxo batek bizitzen dituen abenturaren inguruan doa.

Txatxoa Inauteri bezperan bere jantziak probatzen ari dela erratza gainean jarri eta ezusteko handia bizi du.

Abenturak magiaz betetakoak dira baina bukaera pixkat gogorra denez, ikasleek beste bukaera batzuk asmatzen dituzte, guztiak irudimenez beteta.

















GAUR BE EUSKARAZ

HAUR ETA GAZTE LITERATURA EZ SEXISTA


Oporretarako irakur giden bila aritu ondoren, Abanto-Zierbanako Liburutegi Irakur gida hau interesgarri iruditu zait.

Bertan, 0tik 12 urte bitarteko liburuak ageri dira. Ipuin hauetan jorratzen diren gaien artean: lanen banaketa, sexu indarkeriaren prebentzioa, familia aniztasuna, e.a.






KIMONOS eta YUMI LIBURUAK JOLASA ASMATZEKO

Oraingoan erakutsi behar dizuegu zein ondo pasatu dugun bazkal ondorengo tailerretan.
Azken astean egin dugun ekintza "Kimonoen Desfilea" izenarekin bataiatu dugu.

Yumi eta Kimonos liburutik atera dugu idea.

Yumi, egurrezko japoniar kopinari   kimono berriak diseinatu dizkiogu.




Ondoren kopina jantzi eta desfiletxo bat egin dugu. Bertan haur bakoitzak deskribatu du kopinak daraman kimonoa :koloreak , ehun motak e.a. Horretarako kopin edo Yumi bakoitza txotxongilo xume bat bihurtu dugu, nola? irudi atzean arkatz bat itsatsiaz. Oso erraza eta dibertigarria benetan .

ETXEPARE INSTITUTOAK, 10 LIBURUZ OSATUTAKO KATALOAGOA, ARGITARATU DU

Galtzagorrik, Etxepare Institutoaren laguntzarekin,  euskal Haur eta Gazte Literaturako 10  liburuz osatutako katalogo bat argitaratu  du. 


Katalogo honetan Idazle eta Ipuinaren inguruko azalpenak ematen dira, gazteleraz eta ingelesez.

GUTUNA MUNDUKO HAURRENTZAT

Haur liburuen nazioarteko Eguna dela-eta material interesgarria jasotzen ari gara. Oraingo honetan Siobhán Parkinson idazleak haurrentzako eginiko gutuna,  zuen esku jartzen dugu. Nagusioi ere,  ederto datorkigu jakitea zerez osatuta dagoen irudimena eta nola egin ipuinak idazteko.


Kartelaren ondoren Sioban Parkinsonen gutuna agertzen da, motibagarria deritzogu ipuinak eta irakurketa munduan gehiago murgiltzeko.

Bukaeran,  gutuna eta kartelaren (Niamh Sharkey) egileen bizitza eta datu interesgarriak ditugu.



AMATIÑOREN " La pelota según Miguel Gallastegi" LIBURUA OPARI


Gaur opari eder bat egin dio Malen Gesalagak liburutegiari. Bere aittitta, "Amatiñok" Migel Gallastegi pilotariaren inguruan idatzitako liburua, hain zuzen. 
Izatez, 2. mailakoek Komunikazio atalarekin lotutako gaien artean, kazetaritza landu baitute. Liburu honen aitzakiz bere aittitta eta amaren lanbidea hobeto ezagutu ahal izan dute.

Malen aittittaren liburua aurkezten

Luis Aranberri, Amatiño

La pelota según Miguel Gallastegi


Aurreko urtean,  Miguel Gallastegi pilotari handiari eskeini genion liburutegiko saio bat;  bere hitzak entzunez Ahotsa.com web gunean .
Ondorengo irudian klikatuz gero ,  berriz be,  ikusi eta entzuteko aukera izango dugu.