ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta idazlea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta idazlea. Mostrar todas las entradas

GIANNI RODARI

Aste hauetan Gianni Rodari idazle Italiarraren fantasian murgilduko gara. "Telefonozko ipuinak", "Jolasteko ipuinak" eta antzeko lanetara hurbilduz. Ausartu zaitezte zuek ere bere  liburuak irakurtzen, oso dibertigarriak dira!!







Guztion artean gure gorputzak erabiliz "Rodari" hitza osatu genuen. "Telefonozko ipuinak" eta "Nor naiz ni?" ipuinez disfrutatu ondoren.



ARANTZA LASA HISTORIAGILEAREN BISITA

Gaur Iturburun Eibarko Arantza Lasaren bisita izan dugu.

Berak idatzitako "Historia de las Mujeres de Eibar" gaiaren inguruan aritu da 6. mailako neska-mutilekin.

Bere bizitzaren aipamen interesgarria egin digu eta zergatik idatzi zuen emakumei eskainitako liburu hau. 

Motza egin zaigu Arantzarekin izandako solasaldia.








ROALD DAHL IDAZLEAREN MENDEURRENA


Aurten ospatzen da Roald Dahl idazlearen jaiotzaren mendeurrena.


Berak idatzi zituen ipuinen bitartez oso une onak pasatu ditugulako, gure blogean agertzen dugu.

 Roald Dahl bizitza





Jolas orduan Charlie eta Txokolate-Lantegia izeneko pelikula ikusi genuen, Dahlek idatzitako ipuinean oinarrituta.
Laister Sorginak pelikula ikusiko dugu.

BERNARDO ATXAGA

Hamobostaldi honetan Bernardo Atxaga izan da gurekin, ez pertsonaz, baina bai bere haur literaturaren bitartez.

Ondoren azalduko ditugu irakurri ditugun liburu batzuk:

XOLAren BILDUMA


BAMBULOren BILDUMA

Baina arrakastatsuenak Astakiloren Bildumako liburuak  izan dira. Istorio horien bideoak ere ikusi dituzte maila guztietako ikasleek.










PELLO AÑORGAREN BISITA




PELLO AÑORGA liburutegian (astelehenean)

4. MAILA


 10:00/11:00   eta      11:30/12:30

Astelehenean 4. mailakoek Pello Añorgaren ipuinez gozatu ahal izango dute liburutegian.
Ipuin askoren autore izanez gain ipuin kontalari bikaina da.
Ondoren berak idatzitako liburu batzuen azalpentxoa erakutsiko dizuegu:
 BURUA


Lorentzo sofaren gainean etzan zen, eta haren burua pentsatzen hasi zen, pentsatzen eta pentsatzen. Eta hala zegoela, gorputza galdu zitzaion Lorentzori, gorputz guztia, burua izan ezik. Baina zer egin behar du buruak gorputzik gabe?
MEMORIAREN ZUHAITZA
Oroimenaren garrantzia azpimarratu nahi du liburu honek. Gertaera historikoen oroitzapenak herri baten bizitzan duen inportantziaren antzera, familia baten bilakaeran ere esanahi berezia du nondik datorren eta zer bizi izan duen gogoratzeak. Aitonak bilobari kontatuko dio arbola berezi batek bere bizialdian izan duen eragin ...

 POTTOKO HIPERMERKATUAN
Pottoko hipermerkatuan. Baserrian bizi da Pottoko, mendi artean. Auzoan, ordea, Hipermerkatu Elefante ireki dute, eta hara doa gurasoekin. Dena da berria, handia, txundigarria... Zer egingo du. Pottokok hainbeste marka, produktu eta gauza artean? Bada, besteak beste, abentura barregarriak bizi, eta... 




HARKAITZ CANO "SAN FRANCISCOTIK ITURBURURA"

Gaurko  ekintza berezi bat antolatuta genuen. Harkaitz Cano idazlearekin Bideo-Konferentzia prestatuta genuen, une honetan San Francisco hirian dago-eta. Ekitaldia 5.Ckoek Asier Serranorekin egitea pentsatu zuten.

Ikasleek, Asierren gidaritzapean, Harkaitz Canoren biografia eta lana ezagutu dute. Ondoren taldeka irakurri zituzten haurrentzako idatzita dituen ipuinak. Horrela galderak egiteko gai izan dira.


Harkaitz Canori buruz


Guzti hau prestatuta izan arren, arazo teknikogatik ezin izan dugu zuzenean Harkaitzekin hitz egin.

Gure galderak bideo baten bitartez igorri dizkiogu.

GUTUNA MUNDUKO HAURRENTZAT

Haur liburuen nazioarteko Eguna dela-eta material interesgarria jasotzen ari gara. Oraingo honetan Siobhán Parkinson idazleak haurrentzako eginiko gutuna,  zuen esku jartzen dugu. Nagusioi ere,  ederto datorkigu jakitea zerez osatuta dagoen irudimena eta nola egin ipuinak idazteko.


Kartelaren ondoren Sioban Parkinsonen gutuna agertzen da, motibagarria deritzogu ipuinak eta irakurketa munduan gehiago murgiltzeko.

Bukaeran,  gutuna eta kartelaren (Niamh Sharkey) egileen bizitza eta datu interesgarriak ditugu.



TORIBIO ETXEBARRIARI BURUZKO LEHIAKETA

Udal Liburutegiko Blogetik hartuta


Eibarko Udal Liburutegian Toribio Etxebarriaren omenez lehiaketa bat antolatu dute, horrela bere bizitza eta lana hobeto ezagutzera emango dute.
Bi mailetan  banatu dituzte  lehiaketa, hau da : 12 urte arte  eta 12 urtetik gora. Maila bietan galdera sortak egongo dira.
Astero galdera ezberdinak izango dira eta sarituen izenak blog eta web ezberdinetan aurkituko ditugu.
Euskararen Nazionarteko Egunean, abenduaren 3an, bukaera emango zaio lehiaketari Toribio Etxebarriari eskainiko zaion omenaldi berezian.
Gure ikasleek, dudarik gabe, parte hartuko dute lehiaketan.

Datu gehiago jakiteko klikatu irudi gainean.


ANTTON DUESOren PUNKI PERTSONAIA




Oso une barregarriak pasatu ditugu PUNKI komikiko pertsonaiaren gora-beherak ikusten eta  irakurtzen.

Ipurbeltz aldizkariak erabili ditugu pertsonaia honek egiten dituen abenturaz gozatzeko.

Antton Dueso:
 Galtzagorritik hartuta
Antton Duesoren bibliografia jakin nahin izan dugu baina gauza gutxi lortu dugu: hauxe da jaso duguna.

Euskal Herria eta Galiziako hainbat argitaletxetako ehun bat testu liburuetan parte hartu du. Euskal Herria, Katalunia eta estatu mailako hainbat egunkari eta aldizkaritan umore grafikoa eta komikiak egin ditu. Ikus-entzunezkoak, marrazki bizidunak, azalak, kartelak, publizitatea, helduentzako eta umeentzako ilustrazioa... egiten ditu. (Galtzagorri-tik hartuta)

Ondoren ikasle batzuen eritzia entzungo ditugu.



MIREN AGUR MEABE GURE ARTEAN



Miren Agur Meabek egin zigun bisitaren erreportari txiki bat jarri dugu gure blogean.

Izan genuen solasaldian gauza interesgarriak, trikimailuak eta bere esperientziak azaldu zizkigun.

Gurekin egon denetik bere ipuinak, oraindik, gogo gehiagorekin irakurtzen ditugu.