ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

Emakumearen aurkako indarkeria ekiditzeko gure aldetik ,ere, ahaleginak egiten ditugu.

Ikastolan urtean zehar Hezkidetza lantzen dugun gaia da. Ondoren aurkezten dizuegu erabiltzen ditugun material batzuk, oraingo honetan ipuinak dira.



Hemen jarritako ipuinetatik aparte badaude beste hainbat erabil ditzakeguna.

Ondorengo estekan klikatuz gero ipuin gehiago aurkituko dituzu

HAURREN ESKUBIDEEN HITZARMENAREN 25. URTEURRENA

Azaroaren 20an Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren onarpenaren 25.urteurrena ospatuko dugu.
Hitzarmen horrek ekarri dituen   aldaketen artean,  nabariena  haurrak eta nerabeak eskubideen subjetuak direla onartzen da.


Arartekoak hitzarmena zabaltzen laguntzeko asmoz bideo bat egin zuen: Adierazpen-askatasuna eskubidea zer den eta zer eskatzen duen azaltzeko.


Hortik aparte, web gune interesgarri bat bisitatu dezakegu  ikasleekin  gai garrantzitsu hau lantzeko.


LIBURUEN MUNDU FANTASTIKOA



Gaur igotzen  dugun bideo honen fantasiak  liburuen mundu aberasgarrira eramaten gaitu.

15 minutotxo har  ezazu  eta gozatu liburuen orrietatik egiten  duen bidaian,  barneratzen zaren bitartean.

Bideo hau ikusteko proposamena maixu Javi Bengoak egin dit, eskerrik asko berari. 

LIBURU ETA DVD EROSI BERRIAK

Aurten ere, urtero bezala, material berria erosi dugu zuek denok  gozatzeko.

Oraingoan Elkar argitaletxekoek eskeini digutenen artean beheko hauek aukeratu ditugu.


Ondorengo astetan liburu polit gehiago izango dugu  liburutegiko apaletan.

ANIMALIEN ISTORIO DIBERTIGARRIAK

Bideo hauetan animalien istorio dibertigarriak ditugu.



5. XAKE TXAPELKETA


Gaur Xake  Txapelketaren finalari hasiera emango diogu.
Partaideak hauek dira:

KALAKA GONZALEZ - ANDER ARRIZABALAGA (5.A)

MARKEL SIMON - IKER GISASOLA  (5.B)


Partidak intesitate handia izan du, bikote biek gogor lehiatu dute.


Irabazleak: Iker Gisasola eta Markel Simon izan dira.


Ondoren sari banaketako argazkiak jartzen ditugu:

Erdi Zikloko  Billy Osorio eta Goi-Zikloko Iker Gisasola eta Markel Simon bakoitza bere sariekin.



KARAOKEAREN TOP-10/ EMAITZAK

Hiru astetan gure irakaslegoak aukera izan du blog honen bitartez euskal karaokeko abesti gustokoenak izendatzeko. Horretarako bertako formularioan botoa eman beha zuten, besterik ez.

Hona hemen lehenengo laurak eta botoak:

 1.-EIBAR FUTBOL TALDEAREN ERESERKIA ( 64 boto)


2.-ITSASOA GARA ( 23 boto)


3.-AMETS BAT (20 boto)


4.-LAU TEILATU ( 17 boto)



Eskerrik asko parte hartzeagatik