ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






EIBARKO FUTBOL TALDEKO JOKALARIAK GUREKIN EUSKARAZ


Gure herriko futbol taldeko 4 jokalari etorri dira gurekin euskaraz solasaldi bat izatera.

Hauek izan dira jokalariak:

Alaitz Seoane
Irati Batiz
Jon Altuna
eta Mikel Arruabarrena




LIBURU ETA DVD BERRIAK


Material berria erosi dugunez zuei erakusten dizuegu irakurtzeko, ikustekoedo mailegatzeko .

APROBETXA EZAZUE!!!




MOZORROAK EGITEKO WEB ONA

Ihauteri garaitan gaudenez makilaje, kareta edo maskara ezberdinak egitea beharko dugu.

Ondorengo web orrian mozorroen errezak eta ondo azalduta daude.

 Aprobetxatu eta trasteatu bertan, ondo pasatuko duzue eta.




EUSKAL MITOLOGIAKO WEB ORRIA



Euskal Mitologiaren inguruan jakitzea nahi badugu ezinbestekoa egingo zaigu web orria honetan ibiltzea eta danetik jakiteko modua izango dugu.

ASMAKIZUNEKIN JOLASEAN

Asmakizunak edo  igarkizunak benetan dira haurren gustokoak.

Hori jakinda jangelako ilaran jolas eran erabiltzen ditu MAITEK 




Une horretan liburutegiko testu ezberdinak erabiltzen ditu, beti asmakizunen inguruan. Erabilitako liburuak SUSAETA argitaletxekoak izan dira.



Neska-mutilek oso ondo pasatzen dute Maitek asmaturiko jolasarekin

Erabilitako liburu guztietatik arrakastatsuena ondoko hau da, izatez ez dugu gure liburutegian baina (askotan bezala) ikasle batek ekarri zuen eskola erabiltzeko. NAGORE ANDIKOETXEAK ekarritako liburua 365  IGARKIZUN  Susaeta argitaletxekoa. 



CHARLES DICKENS: 200 URTE JAIO ZELA


Charles Dickens idazle ingelesa, orain dela 200 urte jaio zela aprobetxatuz,  bere inguruan erakusketa txiki bat egin dugu. Horretarako Udal liburutegitik testu eta bideoa ezberdinak ekarri ditugu.



Bere lanera hurbiltzeko liburutegian ikusteko bi bideo hauek  aukeratu ditugu:
Oliver Txist
Gabonetako ipuina

BADATOZELA, BADATOZELA...IHAUTERIAK

ARGATXAKO TXIKI-TXOKOA

Argatxan liburutegi txikitxo bat bezala ireki dugu bertako haurrak erabiltzeko.

Toki honi TXIKI- TXOKO izena eman diogu. Orain arte English- Corner edo Ingeleseko Gela bezala erabiltzen genuen bakarrik. Orain ingelesaran txokoa eta baita ipuin, kontakizun eta bideoen txokoa izango dugu.


Txiki-Txokoren atean



Sarreraren zinta mozteko prest



Zinta mozten


Ipuin kontalariari adi adi entzuten

TXISTEEN LIBURU ERRALDOIA

5. mailakoek bazkal ondorengo liburutegi tailarrean TXISTEEN LIBURU ERRALDOIA egin dute.

Gaur ezagutzera ematen dizuegu. Lan polita egin dute txiste berri eta ezagunak batzen.



Aurreko urtetan  beste bi liburu erraldoi egin genituen: ERREZETENA eta ANIMALIENA.



Hona hemen 5. mailako liburutegi tailarreko partaideak.

Eskerrik asko zuen lanagatik.




KILIMAK: Gehien irakurtzen den liburua




Gaur erakusten dizugun liburua , gure liburutegian, gehin irakurtzen den liburua da.

Testu liburu bat izan arren oso gustokoa dut ikasle gehinek.

Nerea Sancho da idazlea eta EREIN argitaletxekoa da.

Sexuen Hezkuntzaren inguruan dagoen liburu interesgarria dugu hau.

Sexuaren azalpenak eman era argian ematen ditu eta maitasunari ere bere tokia uzten dio.




SAN BLAS EGUNA



Aurten ere heldu zaigu Sanblas opilak egiteko, jateko eta agian bedeinkatzeko eguna.

Ohitura horrekin jarraitzeko hona hemen 2.Cko ikasleak San Blas egunaren bertsoak idazten.


ZORIONAK MALEN: "ARATOSTEAK 2012 " KARTEL LEHIAKETAN IRABAZLEA



MALEN AZURMENDI ZALDUEGIK 3.Bko neskak irabazlea izan da aurtengo 2012 urteko aratosteetako kartel lehiaketan.
Eibarko Udaletxeak urtero martxan jartzen kartel lehiaketa : Nagusi eta Umeentzatko.

Malenek jaso duen saria 10 urtekoentzako izan da.

Behean jarri dugu eginiko kartela, polita eta alaia benetan.



Zorionak Malen!!