ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






OLENTZEROREN BISITA ITURBURURA

Etxeetara baino lehenago Olentzero  Ikastolara  heldu zaigu .


Ez dakizue zein pozik hartu dugun bere bisita  Iturburun



Kriston emozioa egin digu Urkoko bidetik jeisten ikusi dugunean.



Poliki-poliki jeitsi du aldapa opariz betatako zakuaz.


Harrera hunkigarria egin diogu bere abestia abesten.


Ondoren opariak elkar banatu dituzte: Olentzerok 1 eta 2. mailakoei eta haurrek Olentzerori ere bai.





LIBURU EGOKIEN BILA


Guraso eta familia gehienetan gabon inguru honetan liburu berriak erosten dira.

Merkatuan izugarrizko eskaintza dagoenez, Katalogo eta propuesta ezberdinekin gatoz.

Ondorengo hiru iruditan klikatuz gero eta denporatxo bat hartuta, adin ezberdinentzako ipuin eta materialen artean erabaki dezakezue.






ELKAR Neguko Katalogoa



BEL Gipuzkoako Eskola Liburutegi Blogetik hartuta





POZIK : TTARTTALOREN LIBURU EDERRA


Arrakasta handia izan du gure neska-mutilen artean Ttarttalok argitaratutako liburu honek.

MIES VAN HOUT

Oso egokia izan zaigu arlo ezberdinak lantzeko. Alde batetik sentimentuak eta eurak definitzen dituzten hitzak.

Balio izan zaigu txikiekin irudimena lantzeko eta artista txikiak sentitzeko.




Ikus itzazu adibide ezberdinak.

SARE SOZIALAK HOBETO EZAGUTZEKO

Gure ikasleek sare sozialak  nola eta zertarako erabiltzen dituzten zalantza sarri izaten dugu.

Ondorengo irudian klikatzen badugu Gipuzkoako Foru Aldundiak prestatu duen materiala ikus dezakegu.



Bideo interaktibo honetan mundu horren inguruan oinarrizko gauzak azaltzen dituzte.

Oso era errazean eta ulerkorrean agertzen dira zalantzak, arriskuak, abantailak e.a.

Ikastaro erraz bat bezala antolaturiko material hau gurasoeentzako eskainia dago.




DURANGOKO AZOKA


Asteburu honetan planen artean Durangoko Azoka bisitatzea izaten da. Irudian klikatuz gero Azokako web ofizialean sartzen gara.



BEG blogetik hartuta

AHOTSAK.COM: IKASTOLAN GRABATUTAKO BIDEOA

Ahotsak.com proiektua aurrera eramaten ari direnak,gure esperientzia azaltzea nahi izan dute bideo batean. Bertan ikusiko duzue J.A.Mogel ikastolako haurrek nola eta zertarako aprobetxatzen duten gure nagusien kontu, ipuin eta jakinduria. Argatxako umeek kantu eta jolas ezberdinak ikasi dituzte Ahotsak.com-etik hartuta. Iturburuko ikasleek, berriz, web orri interesgarri honetatik informazioa aurkitzen eta erabiltzen ikasi dute.

XVIII. SAN ANDRES BERTSO PAPER LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

June Eguren eta Iker Arginzoniz pozik eta irripartsu agertzen dira Bertso Paper Lehiaketan irabazleak irten direla jakin eta gero.

1GO SARIA:
JUNE EGUREN ALONSO


IKASTOLARA BUELTAN
Oporrak pasa dira
berriz eskolara
hantxe egongo dira
Ane eta Lara

Gelara sartu gara 
ikasle mordoa
matematikarekin 
hartu dugu loa

Aiza potxin
ez dago zer egin 
matematika 
liburu honekin (bis)

Jolastokira goaz 
asper asper eginda
ez dago arrazoirik
lehenengo eguna da ta.

Aiza potxin
ez dago zer egin
etxeko lan 
aspergarri hauekin (bis)

Doinua : Aiza Potxin


2. SARIA
IKER ARGINZONIZ RICAFRANCA

BERTSOA
Dama horren pausoak
gustaturik noski
ez duela dantzatzen
zortzikuan gaizki

Trai lara lai
zortzikuan gaizki (bis)

Nondinahi somatzen du
soinua hasita
Zergatikan dagoen 
ondo ikasita

Trai lara lai
Ondo ikasita (bis)

Doinua: Ama begira ezazu

Zorionak, June eta Iker, orain ondo prestatu itzazue bertsuok Iturburuko azoka egunerako eta batez ere Eka Kittok antolatutako Bertso Jaialdirako.

GAZTAÑERRE




Aspalditikan ohitura den bezala Eibarren , ikastolan  ere, Gaztañerre eguna ospatu dugu. Horretarako gaztaina erreak jan, abestu eta Euskararen Kanpainari bukaera eman diogu.


Kanpaina horretan gela bakoitzean gaztainondo bat margotu eta bertan gaztainak itsatsi ditugu.






Euskara gehien erabili dituzten gelek gaztaina gehiago margotzea zuten erronka.

Gaztainak begiratzen baditugu emaitza oso ona izan da, errealitatea , berriz, ez dut uste hain ona denik. Euskara erabiltzea sarritan ahazten baitugu.


Lehenengo mailakoek gaztainak jaten




PELIKULA DIBERTIGARRIA: PROP & BERTA

Ostegunetako zinema emanaldietan pelikula  barregarri bat ikusi dugu,  MANTANGORRI bildumatik

ataratakoa. Izena Prop&Berta da.

Irudi animatuen bitartez Sorgin baten gaiztokeriak agertzen dira. Prop-ek eta Bertak, bere behia, abentura

irudimentsuen bitartez euren herriko sorginkeriei aurre egitea lortuko dute.

Hasiera eta Erdi Ziklokoentzako oso aproposa den pelikula dibertigarri honekin balore asko lantzen dira:

laguntasuna, maitasuna, elkarlana,e.a.

TORIBIO ETXEBARRIARI BURUZKO LEHIAKETA

Udal Liburutegiko Blogetik hartuta


Eibarko Udal Liburutegian Toribio Etxebarriaren omenez lehiaketa bat antolatu dute, horrela bere bizitza eta lana hobeto ezagutzera emango dute.
Bi mailetan  banatu dituzte  lehiaketa, hau da : 12 urte arte  eta 12 urtetik gora. Maila bietan galdera sortak egongo dira.
Astero galdera ezberdinak izango dira eta sarituen izenak blog eta web ezberdinetan aurkituko ditugu.
Euskararen Nazionarteko Egunean, abenduaren 3an, bukaera emango zaio lehiaketari Toribio Etxebarriari eskainiko zaion omenaldi berezian.
Gure ikasleek, dudarik gabe, parte hartuko dute lehiaketan.

Datu gehiago jakiteko klikatu irudi gainean.


BELDURTZEKO IPUINAK

Hamabostaldi honetan beldurtzeko ipuinekin gozatzeko astia hartu dugu.

1go mailatik Goi-ziklora sorgin, banpiro, deabru  eta era horretako pertsonaien istoriak entzun, ikusi eta irakurri ditugu.


Hona hemen aukeratutako liburu eta ipuin batzuk.


ANTTON DUESOren PUNKI PERTSONAIA




Oso une barregarriak pasatu ditugu PUNKI komikiko pertsonaiaren gora-beherak ikusten eta  irakurtzen.

Ipurbeltz aldizkariak erabili ditugu pertsonaia honek egiten dituen abenturaz gozatzeko.

Antton Dueso:
 Galtzagorritik hartuta
Antton Duesoren bibliografia jakin nahin izan dugu baina gauza gutxi lortu dugu: hauxe da jaso duguna.

Euskal Herria eta Galiziako hainbat argitaletxetako ehun bat testu liburuetan parte hartu du. Euskal Herria, Katalunia eta estatu mailako hainbat egunkari eta aldizkaritan umore grafikoa eta komikiak egin ditu. Ikus-entzunezkoak, marrazki bizidunak, azalak, kartelak, publizitatea, helduentzako eta umeentzako ilustrazioa... egiten ditu. (Galtzagorri-tik hartuta)

Ondoren ikasle batzuen eritzia entzungo ditugu.



AHOTSAK.COMekoak GUREAN

Iaz hasitako asmoarekin jarraitzen dugu aurten ere, hau da,  AHOTSAK.COM web gunea ikasleei zabaldu
bertako aberastatunez aprobetxatzeko.

Hori jakinda  web gunea kudeatzen duten taldeko bi partaide gure ikasleak bideon grabatzera etorri ziren .





Hasieran  5. mailako ikasleek Eibarko Migel Gallastegi pilotariaren pasarte batzuk entzun eta ikusi zituzten.

Ondoren, bakoitza bere ordenadoren txikian interesatzen zitzaion pasarte edo gai ezberdina bilatzen aritu zen.

Guzti hau egiten ari ginela Ahotsak.com-eko Idoia eta Haizeak bideo grabaketatxo bat egin ziguten euren web orrian txertatzeko asmoz.

AHOTSAK EIBARKO IKASTETXEETAN

ahotsak.com-etik hartuta


Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan Ahotsak.com webguneko testigantzak erabiltzen ari dira, Eibarko lau ikastetxetan. Ikasturte honetan jarraipena emango diote iaz hasitako proiektuari.
Eibarren, Ahotsak-eko materiala hezkuntzan erabiltzen hasi ginen 2010-2011 ikasturtean. Udalarekin elkarlanean. Eibarko ikastetxe guztiei egin zitzaien proposamena, eta hiru izan ziren parte hartzea erabaki zutenak: Aldatze ikastetxea, Juan Antonio Mogel Ikastola eta San Andres ikastetxea. Gero, Arrateko Andra Mari ikastetxea ere animatu zen.

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan erabili dituzte Ahotsak proiektuan bildutako lekukotasunak. Irakasleek eskolan lantzeko aproposak diren gaiak aukeratu zituzten, eta gai horiekin lotutako pasarte zerrenda bat osatu genuen, gero ikasgelan erabiltzeko. Irakasle batzuek beraien kabuz ere egin dituzte bilaketak, eta egoki iritzitako pasarteak aukeratu.

Haur Hezkuntzan kantuak eta jolasak erabili dituzte batez ere, jolastokian, haur txikiekin. Lehen Hezkuntzan, berriz, hainbat gairekin lotutako pasarteak ikusi dituzte: Eibarko eraikinak, Gabonak, Santa Ageda, Eibarko bonbardaketa, Armeria eskola... Irakasle bakoitzak bere erara egin zuen lanketa. Mogel ikastolan, ikasgelan ez ezik liburutegian ere erabili dute materiala. Arrateko Andra Marin, berriz, lehiaketa bat antolatu zuten: Gabonekin lotutako pasarte bat entzun zuten bozgorailuetatik, ikastetxe osoan. Hura entzunda, ikasleek galderak erantzun behar zituzten; txikienek marraztu egin zuten. Kutxa batean sartu zituzten erantzunak, eta irabazleari liburu bat oparitu zioten.

Ahozko ondarea jaso eta erabiltzaileen eskura jartzea da Ahotsak proiektuaren helburua. Eta hasieratik pentsatu dugu ikastetxeetan erabiltzea oso aberasgarria izan daitekeela, bai hizkeraren ikuspegitik eta baita herriko ohiturak eta historia ezagutzeko ere. Udalen eta ikastetxeen aldetik ere bazegoen interesa. Horregatik, 2010. urtean Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean eta Eskoriatzako Arizmendi ikastolan lehenengo probak egiten hasi ginen. Geroxeago, Eibarko ikastetxeekin. Hiru herriotako proiektuak aurrera doaz, orain arteko emaitzak onak izan baitira.

JONE OLABARRIREN BISITA

Aurreko ikasturtean Ipurterre lehiaketan irabazle izandako bat  JONE OLABARRIren bisita izan dugu aste honetan.

6. mailako talde biekin solasalditxo bana egin  zuen.

Saritua izan zen idazlana euskararen onuren inguruan izan zenez, gai hortaz eztabaidatu zuen neska-mutilekin.

Iritzi asko agertu ziren , batzuk aberasgarriak beste batzuk ez hainbeste, baina danetik agertu  zen ikasleen ahotatik.

Asko poztu ginen  gure ikasle-ohia den Jone Olabarrik, eskeini zigun ikuspuntua entzuten.



Zorionak, Jone, eta ongi jarraitu zure ikasketekin.
  



Mogel Isasiko Liburutegi Blogetik hartuta

"NATURAREN SEKRETUAK" LEHIAKETAKO IRABAZLEA

Gaur zabaldu dugu Lehiaketaren kutxa. Bertan 20 partaiden erantzunak jaso ditugu.

Naturaren Sekretu baten ikertzaile onenari saria eman diogu.

Galdera hau zen ¿Zer gertatu zaie intxaur oskol hauei?


Gure ikertzaile azkarrek erraz asmatu dute intxaurren oskolak urtxintxek edo karraskari batek janda zeudela.


 Hemen dugu Nagore Tubia,  saria irabazi duena. Zorionak, neska


Partaide batzuk lehiaketaren emaitzaren zain.


OSTEGUNERO ZINEMA


Zinema saioak eskolaz-kanpoko orduetan eskaintzen hasi gara.

Sarreraren izenburuan irakurtzen den bezala ostegun goizetan izango dugu.

Saioa PROP & BERTA filmarekin hasi dugu.



Oso filme atsegin eta barregarri honetan Propek,Berta behiaren laguntzarekin, herriko sorginari aurre egingo dio. Kontakizun hunkigarri honetan, ongiaren indarrak irabazten du eta zorionez, umore ona irtengo da garaile. 

Astero, goizeko saioetan, pelikula ezberdinak ikusiko ditugu. 



OIER ARAOLAZAREN "EUSKAL DANTZA" LIBURUA



Kemeneko Gazzetta Blogetik hartuta


Ikastolako gurasoa den Oier Araolazak, Etxepara Institutoaren bitartez, Euskal Dantza  izeneko liburua egin du.

Liburua erosi beharrean PDF bitartez jeitsi dezakegu.

Etxepare institutuak argitara eman du "Euskal Dantza" liburua.



Eibarko Liburutegitik hartuta



LEHIAKETA BATEKIN IKASTURTEARI HASIERA EMATEN DIOGU

Kaixo ikasle, irakasle eta guraso :

Ongi etorriak gure blogera. Aurten ere Iturburuko liburutegian egiten ditugun ekintza, liburu berrien aurkezpenak, tailerrak, e.a.  leiho polit honetan erakutsiko ditugu. Jarraitzaile dexente ditugunez ahaleginduko gara sarrera interesgarriak egiten.

Oraingo honetan ikasturteari hasiera ematen diogu NATURAREN SEKRETUAK izeneko lehiaketarekin.

Aitzaki ederra aurkitu genuen menditik buelta bat eman genuenean eta intxaur oskol batzuk era bitxian zulatuta ikusi genituenean. Oskol hauek hartu eta ikasleei galdetu diegu ZER GERTATU DA OSKOL HAUEKIN?

Erantzuna zuzena asmatzeko liburu ezberdinak jarri ditugu ikasleen bistan. Batzuk GOOGLE ere erabili dute.

Orain ikusi behar zenbat erantzun jasotzen ditugun eta haurrek  ze eratako arrazoiak ematen dituzten.


UDARAKO IRAKUR GIDAK

Udan Ipuin eta Liburu atseginak irakurtzeko gogoa izaten dugunez, ondoren 3 Giden proposamenak ematen dizkizuegu.

Guztiak Udal Liburutegi ezberdinak eginikoak dira, aprobetxatu, beraz, herriko Liburutegien eskaintzak


Irudia: Kontxa5 blogetik hartua


Irudia: Somosnosotras.com-etik hartua


Irudia: Hola.com-etik hartua

JARA IPUINAREN INGURUAN SOLASALDI LITERARIOA



video


6. Mailakoekin egiten dugun liburutegi tailerrean JARA liburuak irakurri eta solasalditxo bat egin dugu gure iritziak emateko
. Lehenengo eta behin oso gustora irakurri dituzte JASONE OSOROK idatzitako liburu hauek.
 Gaia oso hurbila egin zaie gure neskei. 
Atera ditugun ondorioekin Movie Maker programaren bitartez bideo bat egin dute. 
Lantxo hau Jasoneri bidaliko diogu, jakin dezan zein gustora aritu garen JARAren historiak irakurtzen.

INTERNET ERA SEGURUAN


Interneta baliabide ikaragarria izan arren, gure seguritatea zaindu behar dugu. Sarrera honen bitartez Googlek bide ezberdin batzuk ematen dizkigu gure kontuak, datuak, pasahitza,e.a. ondo gorde dezagun.

Eman denporatxo bat informazio hau irakurtzen.

Iturria: Eskola 2.0

LUR ENTZIKLOPEDIA ON-LINE





Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu jada Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line eta euskararen presentzia ere handituko da Internet-en.

  



Iturria: BEGEL (Gipuzkoako Eskola Liburutegiak)

ALAITZ GARATE, 6.maila: IPURTERRE SARIA



Gaua zen, gau oso izartsua, polita, garbia benetan, giroa berotsua, haize fina, gau aproposa ilargia ikusteko. Gure lagunak, Uxue eta Ane, betiko moduan, horrelako eguraldia egiten zuenean, euren etxetik hurbil zegoen Urko izeneko mendixkara joan ziren,...  

Horrela hasten da Alaitz Garatek idatzi zuen ipuina eta Ipurterreko Sari bat jaso duena.

Bere gelako Josebe Hurtadok , telebistako kasetari baten modura, elkarrizketatxo bat egiten dio.

Hona hemen bien hitzak:



video

MIREN AGUR MEABE GURE ARTEAN



Miren Agur Meabek egin zigun bisitaren erreportari txiki bat jarri dugu gure blogean.

Izan genuen solasaldian gauza interesgarriak, trikimailuak eta bere esperientziak azaldu zizkigun.

Gurekin egon denetik bere ipuinak, oraindik, gogo gehiagorekin irakurtzen ditugu.

COLISEOKO BERTSO EMANALDIA

IRAKURRI, IRAKURKETA GORROTATU GABE


Isabel Orjales Villar idazleak guraso eta irakasleei eskeini die liburu interesgarri hau. Bertan aholku logikoak, baina agian ez ohizkoak, ematen dizkigu ume eta gazteekin irakurketa lantzeko.

Idazle hau Donostian egon den AFN-H Kongresu Nazionaleko hizlaria izan da.

ITURBURUKO II XAKE TXAPELKETA



II XAKE TXAPELKETA

Aste honetan Xake Txapelketaren FINALERDIRA bikote hauek heldu dira:

Garazi Perosanz eta Irati Etxeberria (6.maila)

Unax Simon eta Josu Saez (5.maila)

Iker Marfull eta Eneko Osoro ( 4.maila)








Arrakastatsua izaten ari da aurtengo xake txapelketa. 

Guztira 18 pertsonek izena eman dute .

Bikoteak 4, 5 eta 6. mailakoak izan dira. Ondoren ikus ditzakezu argazki batzuk.











Ondoren sari banaketan Txapeldunak: Josu eta Unax.  Finalaurrekora iritsitakoak: Irati eta Garazi