Nazioarteko Liburuaren Eguna hurbiltzen ari zaigunez Ziklo ezberdinetako Irakur Gida batzuk prestatu ditugu.
Ondorengo aurkezpenean gida horiek ikus ditzakezu.
Aholku batzuk txertatu ditugu haurrekin irakurketaz gozatzeko.
Sarritan irakur gidetara jotzen dugu zer irakurri ez dakigunean edo gai baten inguruan interesa dugunean edo informazio bila gabiltzanean.
Oraingo honetan gurasoentzako irakur gida interesgarri hau ekartzen dugu.
Bertan haurren bizitzaren lehenengo 5 urtetan sortzen diren zalantza, jakin-nahi eta interes ezberdinen inguruko material egokiak aurkitzen ditugu.
Gida interesgarri hau Txatxilipurdi Elkartea, Arrasateko Udal Biblioteka eta Aretxabaletako Udal Liburutegien artean egin dute.