ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






GURE PERTSONAIAK

Liburu  berrien artean Gure Pertsonai ezagun batzuen bizitza irakur ditzakegu.

Pertsonaia hauek dira JOSE MIGEL BARANDIARAN, JOSE MARIA IPARRAGIRRE, MANUEL LARRAMENDI, ANDRES URDANETA eta IGNACIO LOIOLAKOA.

Euren bizitza nobela edo ipuin gisan kontatzen digute bilduma honetako idazleek.

Bilduma hau ELKAR argitaletxean aurkitzen dugu.

EUSKADIKO KULTURA ONDAREA EZAGUTZEN

Eusko Jaurlaritzak bidali dituzten PASAPORTEAk erabiliz , ibilibideak egiteko gogoa piztu zaigu.

Txosten honetan Esploratzaile Txikiendako Ibilbide handiak izeneko ekimena proposatzen digu.

 Ibilbideetan 3 Lurraldetako bina toki eder aurkezten dizkigute.
 5. eta 6. mailako ikasleek Pasaporte honen jabe egin ondoren nahi duten ibilbidea egin dezakete, guraso eta lagunen konpanian.
 Proposatutako txokoren batera heldu ezkero, bertako argazkia eskatzen dugu.
Argazkiak digitalizaturik egongo direnez emailez bidaliko diote Liburutegiko arduradunari. Argazkia bisitaren  lekuko izango da . Argazki guztiekin erakusketa bat egin dezakegu kurtso bukaeran.

ONDO PASA GURE INGURUKO ONDARE KULTURALA EZAGUTZEN.

Twitterrean literatura egiten denean

Berria egunkarian Ion Olanok  artikulo ona idatzi du Twitterraren formatoaren inguruan.
Bertan 140 karaktereko luzerako testuak  literatura ere egin daitekela aipatzen du.

6 urte besterik ez duen formato honek aldatu du komunikatzeko, mezuak zabaltzeko, partekatzeko, promoziorako... erak. Baina hortik aparte literatura egiteko bidea dela aipatzen   du.


Berria egunkaria



EDURNEZURI:Liburu berria





Egileak: Jacob eta Wilhelm Grimm.
Marrazkilaria: Benjamin Lacombe.

Orrialdeak: 48.
Adina: 10 urtetik aurrera.
Argitaletxea: Ibaizabal

Behin batean, negu bihotzean, erregina leihoaren ondoan josten ari zen. Ebanozko koadro hartatik elur-malutak ikusten zituen airean hegan, lumak bailiren. Bat-batean, atzamarra ziztatu zuen jostorratzaz eta hiru odol tanta erori ziren elur geruzaren gainera. Odolaren gorriak zuritasun distiratsuaren gainean eskaintzen zuen edertasunaz liluraturik, pentsatu zuen: "Ai, nire haurraren larruazala elurra bezain zuria balitz, haren ezpainak odola bezain gorriak eta ilea ebanoa bezain beltza!".


Benjamin Lacomben marrazki miragarrien bitartez aurkeztutako Grimm anaien klasikoa.

GABON BUELTAN LIBURUTEGI TAILERRARI HASIERA EMAN DIOGU

Jolas orduetan egiteko Txiste Emanldiak antolatu ditugu.
Hori dela eta hainbat ekintza egiten hasi gara. Esate baterako txisteen liburu erraldoia egin dugu, gustokoen ditugun txisteak bertan idatziz.
Horretarako Liburutegian ditugun Txisteen liburuak irakurri behar izan ditugu.



Hona hemen 5. mailako ikasleak binaka txisteen emanaldia prestatzen.

TEOk 35 URTE BETE DITU




Lehen  Ikasleek hain gogoko duten TEO pertsonaia , aurten 35 urte bete ditu.
Hala ere betiko itxurarekin aurkituko dugu liburuetan.
Violeta Denouk eginiko Teon liburuak oso arrakastatsuak izan dira.

Pertsonai honekin ume asko hurbildu  dira mundura: TEO itsasontzian,TEO eskolan, TEO gaixorik, TEO zirkoan,...
Umeek marrazki atsegin eta goxo hauekin errezago hasi dira irakurtzen eta historiak entzuten.



Gure Liburutegian ere aukera daukagu pertsonai honen bilduma ikusteko.