ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta ekintza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ekintza. Mostrar todas las entradas

2016ko LIBURUAREN EGUNA


Gaur  liburuaren eguna ospatuko dugu Ikastolan. 





Iazko ekintza oso gustora egin genuenez, aurten ere antzerakoa egiteko asmoa dugu.

Ikastolako pertsona bakoitza bere liburua irakurtzen arituko da ikastetxearen korredorean.

ONDO PASA!!!



ZETARREN METAMORFOSIA

Aurreko sarrera baten Anfibioen metamorfosia agertu genuen bezala, oraingoan Tximeleten metamorfosia ikusiko dugu liburutegian.

Horretarako Zeta ehuna egiteko tximeleta espezien arraultzak oparitu dizkigute.

Arraultza horietatik irtetzen diren harrei Morera Zuhaitzen hostoak jarriko dizkiegu eta nola aldatzen diren ikusiko ditugu.


Begiratu natura ispirazio iturri izanda zelako pelikula polita asmatu duten Disney zinema egileak.


EIBARKO ARMA eta INDUSTRIA MUSEOARI BISITA

6. mailako neska-mutilak bisita interesgarria egin dute gaur goizean
Arma eta Industria Museoari.



Eibar herriak, museoaren bitartez,  asko erakusteko daukala konturatu dira gaztetxoak.

Burua landu ondoren hankak landu behar izan dituzte, oinez igo baitira Iturburura.

GAZTE IREKIA LEHIAKETA

Liburutegi tailerreko 5. eta 6.mailako neska mutilek GAZTE IREKIA lehiaketan parte hartu dute

Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak antolatu du, gaztetxoen ideiak jakiteko. Ideiak Euskadi hobetzeko proposatzen dituzte. 


Iturburuko Lehoiak taldeak egin duen bideoa ondoren txertatu duguna da.

Bozketa publikoa denez zeuen botoa eskatzen dugu.

ITURBURUKO 4. XAKE TXAPELKETA

 Abian da, jada, Iturburuko 4. Xake Txapelketa.

Aurrekoak urtetan bezala Liburutegian ospatzen den ekitaldia da.

3. mailatik gora izena ematen duten arteko lehia izango da.

Jolas orduetan egingo dira partidak


Animatu zaitezte!!

KALIGRAFIA LEHIAKETA

Gaur Kaligrafia lehiaketari hasiera eman diogu. Jolastorduetan egiteko antolatu dugu lehiaketa xume hau.

Nahi duenak parte har dezake. Mailaka egingo dugu, (2. mailatik gora)

Olerki edo bertsoa kopiatu beharko dute  txukun, argi eta akatsik gabe, jakina.

Epaileak, ere,  ikasleak izango dira.