ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






EIBARKO BONBARDAKETA 1937KO APIRILAREN 25A.




EIBARKO BONBARDAKETA... EZ AHAZTU
1937.urteko Apirilaren 25ean


barren.eus - barren.eus






Eibarko bonbardaketa (EITB) 


Bartolo eta Agustinen lekukoak


Eibarko gerrako umeak:



Durango eta Gernikako bonbardaketen lekukoak:

"Lurra astinduz"antzezlana Karrika antzerki taldea 2010

Ahotsak.eus-en aurki ditzakezue lekukotza gehiago.



UXUE ALONSO: "Gerra hasi zen eta nire birraittitte kartzelaratu egin zuten. Birramama hamar umerekin Frantziara bidali zuten itsasontzian beste hainbat bezala, han sei bat hilabete egin zituzten. Ume txikienak hilabete gutxi zeuzkan oraindik eta gaixorik zegoen, Frantzian hil zen. Birramama bere bederatzi umeekin Durangora bueltatu zenean ez zeukan ezer beraien ondasun guztiak kendu zizkietelako: ez etxerik ez negozioko lokalik (sastreria bat durango erdian) ez terrenorik...ezer. Lehengusu batek utzita lortu zuen bizitzeko tokia. Ordutik aurrera miseria handia bizi behar izan zuten..."

1go eta 2. Mailak:

"Hasiera" Paula Carballeiraren ipuina, Sonja Danowskiren marrazki ederrekin. Gazteleraz "El principio". Gerrari buruzko ipuin labur laburra. Disfrutatu marrazki ederrez.

Hasiera (Tamaina Handia): Amazon.es: Carballeira, Paula, Danowski ...

"Hasiera"https://issuu.com/kalandraka.com/docs/hasiera-eusk (euskaraz laburpena)
"El principio"https://www.youtube.com/watch?v=fRDxlYKZfZE(gazteleraz osorik)


Proposamenak: 1. Gerra garaia bizi izan zuten etxeko nagusienei galdetu  apuntatu koaderno batean beraien bizipenak eta nahi baduzu gurekin partekatu.
                             2. Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko eguna da beraz egun horretan gustokoen duzun ipuina irakurtzera gonbidatzen zaitut. Nahi baduzu grabatu audio bat eta bidali ualonso@mogel.org helbidera eta blogean entzun ahal izango dituzue bidalitako guztiak...animo!


GUSTOKO IPUINAREN IRAKURKETA Liburuaren Nazioarteko eguna

OXELOLAĂ‘ETA "Benito Lertxundi naiz"https://www.youtube.com/watch?v=wVpYoSbTULA

ELENE PRIETO "Aita erlezaina da"https://www.youtube.com/watch?v=fo4_STJso40

MAYSSAA AOULAD "Ipuinak eta lagunak": https://www.youtube.com/watch?v=ftR9SFp5lZE

ANE PLAZAOLA "Eman botoa Bob esponjari"https://www.youtube.com/watch?v=zVBm5o5KwFE



GERRAKO KONTUAK:

MANEX ARRIETA Bere amamak horrela kontatu zion: https://www.youtube.com/watch?v=8zr99OkPzI0


3. eta 4. Mailak:

Gezurra badirudi ere 30. hamarkadan Euskal Herrian gerra bat egon zen eta pertsona asko beren etxeak laga behar izan zituzten, bere gertukoak galdu, errefuxiatuak izan ginen gu ere. Ondoren ikusiko duzuen ipuinean Akimi gertatzen zaion moduan. Disfrutatu ipuinaz eta marrazki ederrez:

"Akim ihesi" Claude K. Dubois Ttarttalo 2014


Akim ihesi (Album ilustratuta): Amazon.es: Dubois, Claude K ...


Proposamenak: 1. Gerra garaia bizi izan zuten etxeko nagusienei galdetu  apuntatu koaderno batean beraien bizipenak eta nahi baduzu gurekin partekatu.
                             2. Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko eguna da beraz egun horretan gustokoen duzun ipuina irakurtzera gonbidatzen zaitut. Nahi baduzu grabatu audio bat eta bidali ualonso@mogel.org helbidera eta blogean entzun ahal izango dituzue bidalitako guztiak...animo!

GUSTOKO IPUINAREN IRAKURKETA Liburuaren Nazioarteko eguna

MARKEL VALLEJO  "Mortina eta adiskide mamua" https://www.youtube.com/watch?v=G3Tz0ej72bY

LEIRE LARRAĂ‘AGA, "Elmer": 


MAULE LAZAROBASTER, "Hizkuntza sekretuak"https://www.youtube.com/watch?v=6gX7ae_-lrg

IRATI ASTIGARRAGA "Animalien bizitza, igaraba": 

NAHIA ASTIGARRAGA, "Onin eta altxorraren uhartea"https://www.youtube.com/watch?v=IlDkUuCvNXw

IRATI ALDALUR, "Luna eta printzea"https://www.youtube.com/watch?v=i2t4pCZsXl0

JON PRIETO, "Joxe panpin liburu saltzaile fin"https://www.youtube.com/watch?v=RqoPYFpnJLU

SARA RUFZ. "El lobo y los siete cabritillos"https://www.youtube.com/watch?v=CimzwKToGI4

IRATI GARATE, "Junie B. Jonnes eta anaiatxo moñoñoa":https://www.youtube.com/watch?v=WMEb2TqbeGU
GERRAKO KONTUAK :

MARKEL VALLEJO, 3.A: "Nire biramama Mertxek, sei urte zituenean Amañako pistinetara joan zen bere ahizparekin eta geroago hasi zen bonbardaketa. Korrika batean joan ziren andra baten etxera eta koltxoiak jarri zituzten leihoetan. Horrela ezkutatu ziren".


5. eta 6.Mailak:

Eibarko bonbardaketaren lekukoen ahotsak. 1937ko Apirilaren 25ean gertatu zen Eibarren bonbardaketa. 

Entzun arretaz gure historiaren jabe izan behar baikara etorkizuna eraikitzeko.





Udaberririk ankerrena | KatakrakGerrari buruz irakurri nahi baduzue gomendioa:Unai Iturriagaren "Udaberririk ankerrena" Alex Sanviren irudiak dituen komiki ederra. Durangoko bonbardaketan girotua dago. Elkar argitaletxea



El bombardeo de Durango, en cĂłmic. Deia, Noticias de Bizkaia

1937ko udaberriko lehenengo egunak dira. MAri eta Martin neska-mutikoak, aittitte Eleuteriogaz batera, Durangora bidean doaz tropa faxistak Intxortako frontearen kontrako azkeneko erasoaldiari ekitear direla.
Martxoaren hogeita hamaikagarrenean faxistek errukirik barik bonbardatuko dituzte Elorrio eta Durango, gure protagonistak sarraskiaren lekuko direla. Berandu barik, faxistaek hankapean hartuko dute Durangaldea, eta euren eskutik etorriko dira mendekua, umiliazioa, erbestealdi luzeak...
Gure herriak gogoratzen duen udaberririk ankerrena izan zen 1937ko hura. Oraindino eta ankerragoa haur baten begietan.


Gerra giroko ipuin bat dakarkizuet ondoren.


"Kontrabandista eta karabineroa" Joseba Aurkenerenaren ipuina Ventura Ruizek irakurrita:

36an piztutako zorigaiztoko gerrak egoera arruntean aldatu zuen erreketeak Nafarroako Bera herrian sartu zirenDoneztebeko ziega batean Txomin Irazoki kontrabandista eta Andrés Sanchez sargentua topatu ziren gaua zen eta goizeko lehen orduetan fusilatu behar zituzten beste aunitz ere herritarekin batera, hil aurreko oren luze haiek bien arteko solasa erraztu zuen...

Ipuina ulertzeko hitz batzuen azalpena:

Karabineroa: Mugazaina.
Abertzalea: Aberriaren laguna. Herria maite duena.
Erreketea Lehen karlistaldian sortutako milizianoak, nafarroako hegoaldekoak ziren. Gerra zibilean matxinoen alde aritu ziren soldaduak.

Kontrabandoa: Ondasun eta pertsonen legez kanpoko mugimendua eta merkataritza da, gehienetan herrialde batetik bestera. Kontrabandoaren helburua legez kanpoko produktuak garraiatzea da. Kontrabandoan aritzen denari kontrabandista edo trafikante deritzo. Kontrabandoaren helburua legez kanpoko produktuak garraiatzea, hauek eragoztea helburu duten kontrola saihestea,  salerosketan ordaindu beharreko zergak ekiditea. Kontrabandoz mugitzen diren produktuak merkatu beltzean saltzen dira.

Ziega: Zelda, kartzeletan egoten direnak. Ilunak eta argi gutxikoak normalean.

Deus: Ezer, batere. Nafarroako hizkeran.

Orena: Ordua. Nafarroako hizkeran.


Proposamenak: 1. Gerra garaia bizi izan zuten etxeko nagusienei galdetu  apuntatu koaderno batean beraien bizipenak eta nahi baduzu gurekin partekatu.
                             2. Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko eguna da beraz egun horretan gustokoen duzun ipuina irakurtzera gonbidatzen zaitut. Nahi baduzu grabatu audio bat eta bidali ualonso@mogel.org helbidera eta blogean entzun ahal izango dituzue bidalitako guztiak...animo!

GUSTOKO IPUINAREN IRAKURKETA
Liburuaren Nazioarteko eguna


MAIALEN IBAĂ‘EZ "Tea Stilton"https://www.youtube.com/watch?v=HEFKKFp1CR0

OIHAN AROSA "El diario de Greg mala suerte": https://www.youtube.com/watch?v=ab2H8vZQKa4

NAHIA LOPEZ "Rosaren amona"https://www.youtube.com/watch?v=sdY6FDZjZig

MARKEL LAZPITA "FutbolĂ­simos y el misterio del penalti invisible"https://www.youtube.com/watch?v=U3kfkyljiiA

BEĂ‘AT KAREAGA, "Gizajo baten egunkaria": https://www.youtube.com/watch?v=5JYy_YSVmUo


IHART GIL, "Judy Moody ospetsua egiten da"https://www.youtube.com/watch?v=5XI28kn0OXI&feature=youtu.be



UXUE GOMEZ, "Harry Potter Fenixaren ordena": https://www.youtube.com/watch?v=AEVZqERMVgw

GAIZKA BOLLAR, "Los forasteros del tiempo"https://www.youtube.com/watch?v=xKDsRpnMw34

NAIA LARRAĂ‘AGA, "Audrey, actriz"https://www.youtube.com/watch?v=vJS-QzX6aMQ

KEPA ORTEGA, "Diario de Greg 3"https://www.youtube.com/watch?v=yTDETMDplzU

GERRAKO KONTUAK:

AIORA BALLESTEROS: "Nire birramona ez zen Eibarren bizi gerra garaian Bilbotik irten zen itsasontzi baten ihes egin zuen Frantziara, bi ume txikiekin eta haurdun zegoela. Itsasontzian jende asko zegoen gerratik ihesi eta birraitxitxa gerran parte hartzen geratu zen. Gerra bukatutakoan bueltatu ziren eta nire aitxitxa Eibarren jaio eta hazi zen."




MIĂ‘AN kapituluka
Bigarren partea:

Hirugarren partea:








AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA
(2020ko apirilak 3an argitaratuta)

Zer da autismoa? - - Tolosaldeko ataria
Apirilak bian nazioarteko autismoaren eguna ospatu dugu. Horregatik blogg honetan autismoari eskeini nahi izan diot tartea. Gertuagotik ezagutu ahal izateko eta hobeto ulertzeko pertsona horiek.

"Autismoa norberaren baitara bilduz eta itxuraz behintzat kanpoko munduaz desinteresatuz, errealitatearekin harremanak haustearen fenomeno patologikoa da."

 Hau da wikipediak esaten diguna baina mito asko daude Autismoaren  Nahasteen inguruan, okerreko inpresioa ematen digutenak pertsona hauen errealitateari buruz. Garrantzitsua da ongi ezagutzea, ikuspegi oso  egokia izateko . Hauxe da egia:

  • AEN bat duten pertsonei gustatzen zaie gainerakoekin egotea.
  • AEN bat duten pertsonak gai dira beren sentimenduak adierazteko.
  • AEN bat duten pertsonek gainerakoen beharrizan berbera dute maitasun harremanak izateko.
  • AEN bat duten pertsonak komunikatzen eta erlazionatzen dira gainerakoekin.
  • AEN bat duten pertsonak ez dira bizi “mundu aparte batean”.
  • AEN bat duten pertsona batzuek gaitasun edo ezagutza handiak dituzte, baina ez denek.
  • Autismoaren jatorria ez da maitasun falta.
  • Autismoaren jatorria ez dira txertoak.
  • Autismoa ez da gaixotasun bat. Ez du sendabiderik, baina hobetu daiteke.
* “AUTISTA” TERMINOA ZUZEN ERABILTZEKO
Ez da egokia “autista” hitza mespretxuz edo irain gisa erabiltzea.
“Autista” terminoa asmo horrekin erabiliz gero, AEN bat duten pertsonen kolektiboa diskriminatzen ari gara eta horrela sortzen dira autismoari buruzko okerreko ideiak.
Eskerrik asko Autismoa benetako terminoen bidez ezagutarazteagatik.

Iturria: APNABI