ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta elkarbizitza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta elkarbizitza. Mostrar todas las entradas

IPUINEN EGUTEGIA

Emakumearen egunerako materiala aurkitzen ari nintzela webgune honekin topo egin dut. Material asko aurkitu dezakegu: jolasak, bideoak, ipuinak... Beheko irudian klikatuz gero egun zehatzetan gai konkreto batzuk lantzeko ipuinak ditugu; esate beterako nazioarteko emakumeen egunerako, "Oso Familia Normala" izeneko ipuina dugu.


HAURREN ESKUBIDEEN HITZARMENAREN 25. URTEURRENA

Azaroaren 20an Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren onarpenaren 25.urteurrena ospatuko dugu.
Hitzarmen horrek ekarri dituen   aldaketen artean,  nabariena  haurrak eta nerabeak eskubideen subjetuak direla onartzen da.


Arartekoak hitzarmena zabaltzen laguntzeko asmoz bideo bat egin zuen: Adierazpen-askatasuna eskubidea zer den eta zer eskatzen duen azaltzeko.


Hortik aparte, web gune interesgarri bat bisitatu dezakegu  ikasleekin  gai garrantzitsu hau lantzeko.


HAURREN PREBENTZIOA ETA BABESERAKO PROGRAMA: KIKOREN ARAUA

Bost haurretik bat sexu-indarkeriaaren biktima dela, kalkulatzen da , sexu-abusua barne.Zure seme-alabei eta inguruko haurrei hori gertatzea galarazi dezakezu.

Erakutsi programa honetan dagoen  KIKO ETA  ESKUA izeneko ipuina.

Kikoren Araua


Ipuina ikusi eta irakurtzea nahi baduzu klikatu hemen.

ANIZTASUNA LANTZEKO IPUIN POLITA

Aniztasun Afektibo-Sexuala Lantzeko hainbat ikastaro jaso dugu. Horri esker eta sortu den interesagatik  material ezberdina batzen ari gara.

Ipuinak eta bideoak oso errekurtso erabilgarriak direnez blog honetan aterako ditugu.

Oraingoan IRIS ETA LILA ipuina PDF aurki dezakegu beheko irudian klikatuz gero.


GATAZKAK NOLA KONPONDU

Datorren astean Ikastetxeko Elkarbizitza Taldekoek, ikasturteko  azken bilera izango dute. Bileraren  gaia :"Gatazkak nola konpondu"

Honen harira eta gogoratzen badugu maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako  Eguna izango dela material egoki batzuk erakusleiho honetara dakartzagu.







Material hauek adibide batzuk dira, askoz gehiago aurki ditzakezue interneten bitartez ikasle eta seme-alabekin lantzeko.