ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






ANTTON DUESOren PUNKI PERTSONAIA




Oso une barregarriak pasatu ditugu PUNKI komikiko pertsonaiaren gora-beherak ikusten eta  irakurtzen.

Ipurbeltz aldizkariak erabili ditugu pertsonaia honek egiten dituen abenturaz gozatzeko.

Antton Dueso:
 Galtzagorritik hartuta
Antton Duesoren bibliografia jakin nahin izan dugu baina gauza gutxi lortu dugu: hauxe da jaso duguna.

Euskal Herria eta Galiziako hainbat argitaletxetako ehun bat testu liburuetan parte hartu du. Euskal Herria, Katalunia eta estatu mailako hainbat egunkari eta aldizkaritan umore grafikoa eta komikiak egin ditu. Ikus-entzunezkoak, marrazki bizidunak, azalak, kartelak, publizitatea, helduentzako eta umeentzako ilustrazioa... egiten ditu. (Galtzagorri-tik hartuta)

Ondoren ikasle batzuen eritzia entzungo ditugu.



AHOTSAK.COMekoak GUREAN

Iaz hasitako asmoarekin jarraitzen dugu aurten ere, hau da,  AHOTSAK.COM web gunea ikasleei zabaldu
bertako aberastatunez aprobetxatzeko.

Hori jakinda  web gunea kudeatzen duten taldeko bi partaide gure ikasleak bideon grabatzera etorri ziren .





Hasieran  5. mailako ikasleek Eibarko Migel Gallastegi pilotariaren pasarte batzuk entzun eta ikusi zituzten.

Ondoren, bakoitza bere ordenadoren txikian interesatzen zitzaion pasarte edo gai ezberdina bilatzen aritu zen.

Guzti hau egiten ari ginela Ahotsak.com-eko Idoia eta Haizeak bideo grabaketatxo bat egin ziguten euren web orrian txertatzeko asmoz.

AHOTSAK EIBARKO IKASTETXEETAN

ahotsak.com-etik hartuta


Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan Ahotsak.com webguneko testigantzak erabiltzen ari dira, Eibarko lau ikastetxetan. Ikasturte honetan jarraipena emango diote iaz hasitako proiektuari.
Eibarren, Ahotsak-eko materiala hezkuntzan erabiltzen hasi ginen 2010-2011 ikasturtean. Udalarekin elkarlanean. Eibarko ikastetxe guztiei egin zitzaien proposamena, eta hiru izan ziren parte hartzea erabaki zutenak: Aldatze ikastetxea, Juan Antonio Mogel Ikastola eta San Andres ikastetxea. Gero, Arrateko Andra Mari ikastetxea ere animatu zen.

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan erabili dituzte Ahotsak proiektuan bildutako lekukotasunak. Irakasleek eskolan lantzeko aproposak diren gaiak aukeratu zituzten, eta gai horiekin lotutako pasarte zerrenda bat osatu genuen, gero ikasgelan erabiltzeko. Irakasle batzuek beraien kabuz ere egin dituzte bilaketak, eta egoki iritzitako pasarteak aukeratu.

Haur Hezkuntzan kantuak eta jolasak erabili dituzte batez ere, jolastokian, haur txikiekin. Lehen Hezkuntzan, berriz, hainbat gairekin lotutako pasarteak ikusi dituzte: Eibarko eraikinak, Gabonak, Santa Ageda, Eibarko bonbardaketa, Armeria eskola... Irakasle bakoitzak bere erara egin zuen lanketa. Mogel ikastolan, ikasgelan ez ezik liburutegian ere erabili dute materiala. Arrateko Andra Marin, berriz, lehiaketa bat antolatu zuten: Gabonekin lotutako pasarte bat entzun zuten bozgorailuetatik, ikastetxe osoan. Hura entzunda, ikasleek galderak erantzun behar zituzten; txikienek marraztu egin zuten. Kutxa batean sartu zituzten erantzunak, eta irabazleari liburu bat oparitu zioten.

Ahozko ondarea jaso eta erabiltzaileen eskura jartzea da Ahotsak proiektuaren helburua. Eta hasieratik pentsatu dugu ikastetxeetan erabiltzea oso aberasgarria izan daitekeela, bai hizkeraren ikuspegitik eta baita herriko ohiturak eta historia ezagutzeko ere. Udalen eta ikastetxeen aldetik ere bazegoen interesa. Horregatik, 2010. urtean Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean eta Eskoriatzako Arizmendi ikastolan lehenengo probak egiten hasi ginen. Geroxeago, Eibarko ikastetxeekin. Hiru herriotako proiektuak aurrera doaz, orain arteko emaitzak onak izan baitira.

JONE OLABARRIREN BISITA

Aurreko ikasturtean Ipurterre lehiaketan irabazle izandako bat  JONE OLABARRIren bisita izan dugu aste honetan.

6. mailako talde biekin solasalditxo bana egin  zuen.

Saritua izan zen idazlana euskararen onuren inguruan izan zenez, gai hortaz eztabaidatu zuen neska-mutilekin.

Iritzi asko agertu ziren , batzuk aberasgarriak beste batzuk ez hainbeste, baina danetik agertu  zen ikasleen ahotatik.

Asko poztu ginen  gure ikasle-ohia den Jone Olabarrik, eskeini zigun ikuspuntua entzuten.



Zorionak, Jone, eta ongi jarraitu zure ikasketekin.
  



Mogel Isasiko Liburutegi Blogetik hartuta

"NATURAREN SEKRETUAK" LEHIAKETAKO IRABAZLEA

Gaur zabaldu dugu Lehiaketaren kutxa. Bertan 20 partaiden erantzunak jaso ditugu.

Naturaren Sekretu baten ikertzaile onenari saria eman diogu.

Galdera hau zen ¿Zer gertatu zaie intxaur oskol hauei?


Gure ikertzaile azkarrek erraz asmatu dute intxaurren oskolak urtxintxek edo karraskari batek janda zeudela.


 Hemen dugu Nagore Tubia,  saria irabazi duena. Zorionak, neska


Partaide batzuk lehiaketaren emaitzaren zain.


OSTEGUNERO ZINEMA


Zinema saioak eskolaz-kanpoko orduetan eskaintzen hasi gara.

Sarreraren izenburuan irakurtzen den bezala ostegun goizetan izango dugu.

Saioa PROP & BERTA filmarekin hasi dugu.



Oso filme atsegin eta barregarri honetan Propek,Berta behiaren laguntzarekin, herriko sorginari aurre egingo dio. Kontakizun hunkigarri honetan, ongiaren indarrak irabazten du eta zorionez, umore ona irtengo da garaile. 

Astero, goizeko saioetan, pelikula ezberdinak ikusiko ditugu.