ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






LUR ENTZIKLOPEDIA ON-LINE





Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu jada Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line eta euskararen presentzia ere handituko da Internet-en.

  



Iturria: BEGEL (Gipuzkoako Eskola Liburutegiak)

ALAITZ GARATE, 6.maila: IPURTERRE SARIA



Gaua zen, gau oso izartsua, polita, garbia benetan, giroa berotsua, haize fina, gau aproposa ilargia ikusteko. Gure lagunak, Uxue eta Ane, betiko moduan, horrelako eguraldia egiten zuenean, euren etxetik hurbil zegoen Urko izeneko mendixkara joan ziren,...  

Horrela hasten da Alaitz Garatek idatzi zuen ipuina eta Ipurterreko Sari bat jaso duena.

Bere gelako Josebe Hurtadok , telebistako kasetari baten modura, elkarrizketatxo bat egiten dio.

Hona hemen bien hitzak:



MIREN AGUR MEABE GURE ARTEAN



Miren Agur Meabek egin zigun bisitaren erreportari txiki bat jarri dugu gure blogean.

Izan genuen solasaldian gauza interesgarriak, trikimailuak eta bere esperientziak azaldu zizkigun.

Gurekin egon denetik bere ipuinak, oraindik, gogo gehiagorekin irakurtzen ditugu.

COLISEOKO BERTSO EMANALDIA

IRAKURRI, IRAKURKETA GORROTATU GABE


Isabel Orjales Villar idazleak guraso eta irakasleei eskeini die liburu interesgarri hau. Bertan aholku logikoak, baina agian ez ohizkoak, ematen dizkigu ume eta gazteekin irakurketa lantzeko.

Idazle hau Donostian egon den AFN-H Kongresu Nazionaleko hizlaria izan da.

ITURBURUKO II XAKE TXAPELKETA



II XAKE TXAPELKETA

Aste honetan Xake Txapelketaren FINALERDIRA bikote hauek heldu dira:

Garazi Perosanz eta Irati Etxeberria (6.maila)

Unax Simon eta Josu Saez (5.maila)

Iker Marfull eta Eneko Osoro ( 4.maila)








Arrakastatsua izaten ari da aurtengo xake txapelketa. 

Guztira 18 pertsonek izena eman dute .

Bikoteak 4, 5 eta 6. mailakoak izan dira. Ondoren ikus ditzakezu argazki batzuk.











Ondoren sari banaketan Txapeldunak: Josu eta Unax.  Finalaurrekora iritsitakoak: Irati eta Garazi



AXPI ILUSTRATZAILEAREN BISITA


Aurten, ere bai, ilusio handirekin jaso dugu AXPI, Ainara Azpiazu, Ilustratzailearen bisita.

Bere irudien bitartez Pirata Katuaren ipuina kontatu digu.




 3. mailako ikasleentzako oos atsegina eta harrigarria izan da  ilustratzaile honen lana ikustea.

Eskerrak ematen dizkiogu IBAIZABAL argitaletxeari opari eder hau egin digulako.






BALIABIDE INTERESGARRIAK : AISIALDI ETA KULTUR PRODUKTOAK

ATALAK | 
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskaraz ekoiztutako aisialdi nahiz kultur produktuen zabalkundea eta kontsumoa bultzatzeko asmoz 2006. urtean hasitako bidearen emaitza da euskaragida.net ataria.

Bertan aukera pila daukagu jolasteko, pelikulak ikusteko, informazio eta berriak izateko.

Erabili eta zabaldu lagun, senide eta ezagunei.