ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






CONSUMER ALDIZKARIAN LIBURUTEGIAK AZTERGAI


Consumer aldizkariak  liburutegi eta liburuen inguruan egin duten monografikoa azaltzen dugu.

Irakurketaren inguruan ere gauza interesgarriak agertzen dira

KULTURARTEKOTASUNA

Ikasleen artean hainbat herri ezberdinetako ikasleak ditugu: Peru, Etiopia, Txina, Portugal, Bulgaria, Kolonbia, Brasil, Bolivia, Ekuador, Argentina, Venezuela eta Maroko.

Beste nazionalitateetako ikasleek euren gogorapenak, ohiturak, bizipenak e.a. kontatu dizkigute saio ezberdinetan.



 Saio hauek aprobetxatuz liburu eta material ezberdinen erakusketa jarri dugu.



ONDOREN MULTIKULTURALITATEA LANTZEKO LIBURU EGOKI BATZUK.

IPURTERRE LEHIAKETAN IRABAZLEAK


Eta Kittok...antolaturiko ipuin lehiaketako sari banaketan bi ikaslek jaso zuten saria: Jone Arakistain (5.B) eta Maddi Beraza (3.A).



Eurekin batera gelakideek aukera izan zuten Unibertsitate Laboraleko aretoan eginiko  saioan parte hartzeko.

Hemen dituzue neskak poz-pozik jasotako opariak erakusten.



GAUR BE EUSKARAZ


Hasiera ederra hiruhilabete honetan ere bai.

Egun osoa ekintza bereziak aprobetxatuta, euskaraz ondo pasatu ahal izan dugu.

1.go Mailakoek  "HIRU TRIKU, HIRU TRUKU" ipuina entzun ondoren


Ibaizabal argitaletxeak oparitutako piñata ireki dute.



Bertan zetozen opariez apainduta  aurkitzen ditugu.


Ondoren 2. mailakoak ez dira gutxiago izan eta Xabier Mendigurenen ipuina arreta handiz entzun dute.


Bukatzeko 3. mailako neska-mutilek oso gustora entzun dute ipuina ere bai.