ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






GABONETAKO IRAKURKETA GIDA


Urtero moduan, garai honetan irakurketa gida xume bat aurkezten dizuegu.

Gida hau Gipuzkoako Eskola Liburutegien arduradunen  lana izan da.

Aprobetxagarri izango zaizuelakoan jarri dugu gure blogean





EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Urtero moduan argitaratu dute Euskarazko Produktuen Katalogoa. Guztira 5230 produktu aurki ditzakegu. Material mota guztikoak ditugu: filma, jostailu eta jokoak, musika, material digitala, aldizkariak, liburuak...






NOLA KENDU UME BATI IRAKURTZEKO GOGOA


J.S Martin Liburutegiko blogean 8 aholku irakurri ditugu,  haur bati nola kendu di-da batean irakurtzeko gogoa.

Gure txokoan ere jartzen dugu ikus dezagun zer ez dugun egin behar irakurketa bultzatzea nahi badugu.





ERREFUXIATUEN KRISIA


Unicefen bitartez material egokia jaso dugu Errefuxiatuen egoera errezago ulertzeko.

Hiru haurrek euren egoera azaltzen dute: Mustafa, Ivine eta Malak.

Iturburuko ikasle guztiekin landuko dugun gaia da,


MUSTAFAREN IBILALDIA



IVINE ETA BERE BURURDIA



MALAK ETA ONTZIA




DOLUAREN INGURUKO BIBLIOGRAFIA

Egun hauetan bai guraso eta baita irakasleok premia izan dugu doluaren informazioa jasotzeko. Horretarako irakur giden bila aritu naiz. Irudiaren gainean klikatu ezkero adinka banatutako materialen berri izango dugu.


LIBURUTEGIEN EGUNA

Liburutegien eguna ospatu dugu ikastolan.


Egun aproposa iruditu zaigu Beldurrezko Hamabostaldiari hasiera emateko.

Horrela ekintza batzuk egin ditugu: Beldurrezko ipuinak kontatu, liburu ezberdinak erakusgai jarri eta itzalekin ipuintxoak asmatu. 
Ondoren une ezberdinetako argazkiak.







IRAKURKETA OZENA: TXISTEAK

Hona hemen hainbat txiste. Gelan egin dugun bezala ozen ondo irakurtzeko balio izango zaizkigu. 
Kontuan izan lehenengo isilian irakurri behar duzula ondo ulertzeko.

Ondoren poliki irakurri behar duzula eta idatz ikurrak ondo irakurri behar duzula (.  ,  !  ? ) 

Horrela irakurketa bikain irtengo zaizu. 





Bi mutil zeuden eta esan zuen batek:
- Nire osaba bati, gerran egon zenari, tiroa begian jo zioten eta
kristalezko begi bat jarri behar izan zioten. Orain begi ona
estaltzen du eta kristalezko begiarekin dena ikusten du.
Orduan beste mutilak esaten du:
- Ba, nire osabari, gerra berean egon zenari, hatz txikian tiro
jo zioten eta orain hatzaren tokian behi ditiburu bat dauka.
Tabernara joaten denean kafe bat eskatzen du eta ditiburutik
esnea botatzen dio kafeari.
- Hara! Hori ikusteko dago!
- Bai, zure osabaren begiarekin!

Elefante eta inurria igogailuan zeudela, galdetu zion inurriak
elefanteari:
- Zenbat urte dituzu?
- Hiru urte ditut. Eta zuk, zenbat?
- Nik ere hiru ditut, baina gaixorik egon naiz.



- Ama, gaur ez dut ikastolara joan nahi.
- Zer gertatzen zaizu ba, Aitor, seme maitea?
- Ba, hasteko logalea daukat, gero, aspertzen naizelako eta
azkenik nire ileaz farra egiten dutelako.
- Badakizu zer esaten dizudan? Joan behar zarela. Lehenengo
arrazoia: zure eginkizuna delako, bigarrena 35 urte
dituzulako eta hirugarrena ikastolako zuzendaria zarelako.


METROA
Badoa neska txiki bat eta esaten dio kalean topatzen duen mutil
handi bati:
- Aizu jauna, esango zenidake mesedez zenbat falta den
metrorako?
- Ba hamar bat zentimetro edo.






PRAKA BAKEROAK
Hippy itxurako gazte iletsua denda batean sartu da:
- Praka bakeroak nahi ditut.
- Nolakoak nahi dituzu, udakoak ala negukoak, oso estuak ala
zabalak?
- Jantziak daramazkidan bezalakoak.
- Barkatu, baina hemen saltzen ditugunak garbiak daude
denak …



Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:
- Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkerrek ez dute
usainik.
- Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!
- Pppppprrrrrrrrrrr!
- Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.
- Ipurdian?
- Ez, gizona, sudurrean.


Indiar bat tabernan sartzen da eta esaten dio tabernariari:
- Zuk whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Tabernariak whisky gogorra ematen dio eta indiarrak esaten dio:
- Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu.
Hurrengo egunean gauza bera gertatu zen eta hirugarren egunean,
indiarra azaltzen da eta esaten dio berriro tabernariari:
- Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Tabernariak orduan whiskyari bolbora hautsa botatzen dio eta
indiarrak edaten du.
Hurrengo egunean indiarra tabernan sartzen da, esanez:
- Whisky arinago eman, izan ere atzo indioak puzkerra bota
eta zaldia hil.

Egun batean Osasunako jokalariak hegazkinean zeuden eta esan
zuen batek:
- Pisu gehiegi dago! Pisu gehiegi dago!
Orduan maletak bota zituzten. Berriz entzun zen:
- Pisu gehiegi dago! Pisu gehiegi dago!
Eta pilotokidea bota zuten. Hegazkina orekatzeko Osasunako
jokalari bat erdi-erdian jartzen da, talde erdia hegal batean zintzilik
jartzen dira eta beste erdia beste hegalean. Erdi-erdian dagoenak
esaten du:
- Oooosasuna!!!
Eta entzuten dira txaloen artean:
- La, la, la, la!!!
Denak erortzen dira erdian dagoena ezik.


Irakasleak Jaimitori esaten dio:
- Zuzendaria hona etortzen denean hiru galdera egingo
dizkizu: “Zenbat urte dituzu?” Eta zuk esango duzu: Hamar.
“Zenbat urte daramazu ikastolan ikasten?” Eta zuk esango
duzu: Bi. “Zer gustatzen zaizu gehiago, matematika edo
hizkuntza?” Eta zuk esango duzu: Biak. Kontuz, ez zaitez
okertu.
Zuzendaria iristen denean Jaimitori galdetzen dio:
- Zenbat urte daramazu ikastolan ikasten?
- Hamar
- Zenbat urte dituzu?
- Bi
- E, mutiko! Tonto aurpegia ikusi al didazu edo nahi didazu
adarra jo?
-Biak.
Bazen manikomio bat. Egun batean hango zuzendariak galdetu zion
zoro bati:
- Zer egingo zenuke sudurra kenduko banizu?
- Ba ez nukeela ikusiko.
- Baina nola ez zenukeela ikusiko?
- Bai, ezin izango nukeelako betaurrekoak sudurrean jarri

Bi zoro hitz egiten ari dira.
- Aizu, zer egiten ari zara?
- Bada, banana jaten ari naiz.
- Baina azala kendu behar diozu!
- Zertarako? Badakit zer dagoen barrua


Badoa bat medikuarengana eta esaten dio:
- Belarri bat bestea baino handiagoa daukat
Eta medikuak esaten dio:
- Ba erakutsi
- Ez! (mutilak)
- Erakutsi! (medikuak)
- Ez! (mutilak)
- Erakutsi! (medikuak)
- Ongi, baino ez egin barre (mutilak)
- Ados!
Kentzen du benda eta medikua barrezka hasten da
Ondoren esaten dio mutilak:
- Orain ez dizut bestea erakutsiko


Behin batean, gizon bat hospitalera bere ume jaioberria ikustera
joan zen. Medikuarekin egin zuen topo eta honek zera esan zion:
- Egon on jauna, zure emaztea oso ongi dago, umeari ordea,
Oxigenoa jarri diogu.
- Hau pena! Nik Xabier jarri nahi nion!

Behin baziren bi mutil. Batak besteari esan zion:
- Atzo, Superman bezala joan nintzen etxera.
Eta besteak erantzun zion:
- Bai zera!
- Baietz, baietz
- Nola joan behar duzu hegan?
- Ez, hegan ez! Galtzontziloak praken gainean neramatzala ...
etxera heldu nintzen!

GAZTE DENBORAK
Eulia, bere eulikumearekin burusoil baten buru gainean zegoela esan zion:
-Nik zure adina nuenean, hemen ikusten duzuna, baso bat zen.

ODOLA
Banpiro batek, ahotik odola dariola ikusi du bere adiskideak:
-Aizu, baina non lortu duzu halako odol pila?
-Zatoz nirekin, eta ikusiko duzu!
Kaleko horma bat erakusten dio esanez:
-Ikusten al duzu horma hori?
-Bai! - erantzuten dio adiskideak.
-Ba… nik, ez dut ikusi!

ERRETZEKO GOGOA:
Auzoko tabernan elkartu dira Mikel eta Jon:
 -Erretzeko gogoa kentzen duen mediku batengana joan naiz gaur goizean - esaten dio Mikelek Joni.
 -Zorionak, ba zen garaia! Eta orain, erretzen al duzu?
 -Bai, baina gogorik gabe.


ZORIONAK ITURBURUKO LIBURUTEGI BLOGARENTZAKO


Egun hauetan gure blogak 6 urte bete ditu. 2010an hasi ginen sarrerak egiten. Guztira 50.000 ikustaldira iritsi gara asteburu honetan.


Poztekoa da ikustea zenbat ikasle eta gurasok jarraitu duten gure lana .

Argitaratutako mezuak ia 400 izan dira.

Arrakastatsuenak hauek izan dira: Euskeriak 365 egun Iturburun (389ikustaldi)eta Jolas bildumen sarrera (306 ikustaldi).

Irakurleak ez dira bakarrik gure ingurukuak, mapan agertzen den bezala, munduko beste hainbat  tokitatik irakurtzen digute.


Eskerrak gure mezuak eta oharrak irakurtzen jarraitzen duzuelako.




ERLANTZEN IZARRA: SENTIPUINAK


Sentipuinen bilduma sarri erabiltzen dugun materiala da. Aldi batetik ikasleei asko gustatzen zaielako ipuin hauek entzutea. Bestetik neurri egokia dutelako Hasiera Zikloko haurrentzako eta bukatzeko baloreak jorratzeko balio izaten zaigulako.



Oraingoan "Erlantzen Izarra" ipuina irakurri diet. Bertan Kristalur izeneko planeta batean, bazen herri bat izarrekin hitz egiten zuena. Haur batek zazpi urte betetzen zituenean, jai handia ospatzen zuten Kristalurren. Haur horrek izar bat aukeratu, eta harekin komunikatzen ikasi behar zuen. Erlantz urduri zegoen. Gau hartan bere urtebetze-festa egingo zuten eta...
Norberaren buruarekiko konfiantza buruzko ipuina da. 





Ondoren ikasle bakoitzak bere izarra marraztu du.


Haur batzuen izarrak

GIPUZKOAKO HERRI GUZTIAK BIDEOAN


Argitaratu berri den bideo honetan Gipuzkoako herri guztiak agertzen dira. Bailada edo eskualdeka ikus ditzakegu. 


UDAZKENEKO IPUINA

Udazkena hasi berri dugunez , ipuin polit hau igo dut blogera etxean ikus dezazuten.

Ongi pasa



IMANOL URBIETARI OMENALDIA


Zarautzko Udalak eta Elkarrek argitaratutako bideo hau Imanol Urbietaren omenez igo dut gure blogera.


EUSKAL TELESERIEAK, PELIKULAK ETA DOKUMENTALAK



Euskal- Encondings izeneko web gunean bideo ugari izango dugu gure PCan deskargatzeko edo DVDan grabatzeko.

Bertan 210 Telesaila ezberdin aurkituko ditugu, Avatar, Harriketattak eta Avatar besteak beste.

Haurrendako pelikulen artean; Matilda, Bakarrik etxean,  ET... Guztira 516 pelikula daude.

Nagusiendako pelikulen atalean , Cabaret, Banpiroak, ...Guztira 715 pelikula aurki ditzakegu.

Dokumentalak, berriz, 220 daude.

Kirolaren atalean esku-pilotaren txapelketa ugari ikus gai ditugu, hortik aparte herri kirolak eta boxeoa ere bideoetan ikus dezakegu.

Aprobetxatu dezagun, beraz, euskarazko material interesgarri hau.

UDARAKO GIDAK

Ondorengo irudian Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko liburutegiek elkarlanean egindako gida erabilgarri duzue.

Bertan ume, gazte eta helduentzako liburu, diska eta filmak gomendatzen dira.




Ondoren berriz, Donostiako Kulturak argitaratu duen gida erakusten dizuegu.





Gida bietan proposamen pila eta egokiak ditugu oporrak hobeto pasatzeko, kultura aprobetxatuz.

0 ETA 8 URTE BITARTEKOENTZAT IRAKUR GIDA.


Udal Liburutegitik irakur gida hau bidali digute, 0 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.




Hona hemen Galtzagorri elkarteak “Bularretik Mintzora” buletina egiten digun irakurketa proposamena
Liburu ederrak, dibertigarriak, xarmaz eta edertasunez beteak aurkituko dituzue.
Liburu batzuk berri-berriak eta beste zenbait liburu oso ezagunak baina zuen haurrek 0 eta 8 urte bitarte badituzte, istorio hauek noizbait irakurri edota kontatzea gomendatzen dizuegu.
Liburu hauek zure eskura daude liburutegian
Uda ona pasa!





IPUINEN WEB GUNE ONA: CUENTOS PARA DORMIR

Oso material interesgarria aurkitu berri dut. Bertan ipuin asko aurkitzen dira: gazteleraz eta ingeleraz.


Goiko irudian klikatuz gero errekurtso asko izango dituzu ipuinekin lana egiteko: audioipuinak, ilustrazioak, ipuin klasikoak, baloreak lantzeko aproposak...

Liburutegian erabiliko dugun materiala da hau.

ACEX-ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK-20 URTE BETE DITU



Iturburuko Liburutegia,  orain dela 7 urte,  ACEX proiektuaren barnean dago.

Hala ere beste zentro batzuk aurten 20 urte betetzen dute ekimen honetan.

Ondorengo bideoan Bizkaiko Acex-ek proiektoaren  azalpentxo bat egiten dut.

Gure ikastola ere irudi batzutan agertzen da.


ONDO PASATZEKO: ELGETAN MAGIA MOSTRA


Ekainaren lehen asteburuan Elgetan ondo pasatzeko modua izango dugu: Euskarazko Magia Mostra.


Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izango dira ekitaldian.




IKASKETAK EGITEKO AHOLKUAK




AulaPlaneta web   gunean sarritan aurkitzen ditut gai interesgarriak irakasle edo guraso moduan.

Oraingo honetan aholku zentzundun batzuk agertzen dira ikasleek etekina ateratzeko ikasketei.

Ez dira zailak , horregatik  bete ezkero gure formakuntzan  emaitzak hobeak izango ditugu.



ZIBA ERABILTZEN IRAKASTEN

Liburutegi tailerrean sasoiko ekintza bat prestatu dugu: ZIBA TXAPELKETA.

Horretarako 6. mailako 2 ikaslek irakasten dihardue ziba nola erabili.


Gustora ari dira bai irakasle eta baita ikasleak . Asko ikasten ari gara ondo pasatzen dugun bitartean.

Truko eta akrobazia gehiago ikasteko gogoa baldin baduzu ondoko bideoa ere gustoko izango duzu.

Ikusi eta irten kalera edo mendira frogatzera. Ondo Pasa!!!

INTERNETA SEGURTASUNEZ

Internetaren eguna ospatzen denez, ikasle, irakasle eta gurasoendako aholku gomendagarriak jartzen ditugu ondorengo estekan.

KONTUZDATOS datuak babesteko euskal Bulegoak argitaratu dituen orrialdeak ikus itzazue.





Ondorengo irudian tutorial interesgarriak ditugu : Sare Sozialak segurtasunez  erabiltzeko pauso eta aholkuekin.



GIPUZKOA ANITZ : 9 LAGUNEN TESTIGANTZA


Gipuzkoako aniztasuan erakusten duen ikus-entzunezko honek. Badihardugu Elkarteak jaso du jatorri ezberdineko bederatzi lagunen testigantza. Bideoak 15 minutu irauten du eta Ahotsak ikasgelan web-gunean ere aurki dezakegu.






IPURTERRE SARIA: XXII. EDIZIOA

Ipurterre ipuin lehiaketako aurtengo edizioko irabazleak atzo jaso zuten euren oparia. Iturburuko Zoihartze Elizegik lortu du 1go zikloko ipuinen artean sariduna irtetzea. Beheko argazkietan ekitaldiaren une batzuk ikus ditzakegu , bertan irabazleak aurkitzen ditugu, gelakidez ingurututa. Parte hartze handia egon dela aipatu zuten ...etaKitto-ko arduradunek, 1000 ipuin inguru jaso baitzituzten.



Zorionak irabazle guztiei.

Ipuin sarituak irakurtzeko gogoa duzuenez, gogoratu !! TXIKITTO-ko hurrengo alean bertan izango ditugula.

NERABEAK ETA SARE SOZIALAK


Roxana Morduchowiczek hitzaldi honetan internetak eta sare sozialek duten eragina azaltzen du.

Nerabe eta gazteen izakeraz arlo hauen  eraginez hitz egiten du.
Ikuspegi baikorra agertzen du bere azalpenean.

Guraso eta irakasleentzako gomendagarria.


ARANTZA LASA HISTORIAGILEAREN BISITA

Gaur Iturburun Eibarko Arantza Lasaren bisita izan dugu.

Berak idatzitako "Historia de las Mujeres de Eibar" gaiaren inguruan aritu da 6. mailako neska-mutilekin.

Bere bizitzaren aipamen interesgarria egin digu eta zergatik idatzi zuen emakumei eskainitako liburu hau. 

Motza egin zaigu Arantzarekin izandako solasaldia.








ITURBURU INGURUKO SENDABELARRAK EZAGUTZEN


Udaberriko egun hauek  aproposak dira inguruko landaretza hobeTo ezagutzeko.

Horregatik Liburutegi Tailerrean Sendabelarrei tokitxo bat utzi nahi diegu.

Iturburu inguruko landareak ikusi eta sendabelarrak direnak batzen hasi gara.

Nekane Martiarenaren "SENDABELARRAK landareen mundua"- BERRIA- liburua  erabili dugu landareak hobeto bereizteko.


Jasotzen ditugun landareekin erakusketatxoa egingo dugu liburutegian.





Wikipediako orrialde hau "SENDABELARRAK"
oso erabilgarria denez, informazio gehiago bertatik aterako dugu.









KOMIKIEN LIBURU ERRALDOIAK




Oraingo honetan 6.C ko ikasleek aurkezten dizkigute Liburutegi tailerrean eginiko 2 liburu erraldoi.

Liburu hauetan 3. mailatik gora eginiko komikiak biltzen dira.

Argazkietan dauden ikasleek zuei aurkezten dizkizute liburu biak, azalak ere eurek eginak dira. 











Artistak benetan gazte hauek!!

LIBURUAREN EGUNA OSPATZEKO ITURBURUKO EKINTZA



Aurreko ostiralean Iturburuko guztiok parte hartu genuen ekintza polit honetan.

Argazkietan  batzuen irudiak dituzue.


ERREFUXIATUEN DRAMA IPUINEN BITARTEZ ADIERAZTEKO




Ondorengo irudian klikatu ezkero errefuxiatuek bizi duten egoera haurrei azaltzeko, 10 ipuin aurki ditzakegu.





2016ko LIBURUAREN EGUNA


Gaur  liburuaren eguna ospatuko dugu Ikastolan. 





Iazko ekintza oso gustora egin genuenez, aurten ere antzerakoa egiteko asmoa dugu.

Ikastolako pertsona bakoitza bere liburua irakurtzen arituko da ikastetxearen korredorean.

ONDO PASA!!!



HEZKUNTZAREN ALDEKO MUNDU-KANPAINA


Nazioarteko Hezkuntzaren Aldeko kanpainarekin bat etortzen garenez ekintza ezberdinak egingo ditugu gure zentroetan.

Horrela  www.cme-espana.org taldeak proposatzen eta bultzatzen dituzten ekintza eta kanpainekin bat gatoz.

Alde batetik eta agian garrantzitsuena, Hezkuntzaren beharrez  konzientzia hartzea izango da . Baita ere aldarrikatu haur eta gazte guztiek hezkuntza duin baten eskubidea dutela. Hortik aparte, gure eskoletan ematen den hezkuntza baloratzea nahiko genuke.


Ondoko bideoa gure ikasleei zabalduko diegu,  jakin dezaten beste haur eta gazteentzako eskola izatea zein zaila den.















Hezkuntzaren aldeko kanpaina barruan LIBURU EGUNA sartzea egokia iruditu zaigu. 
Horretarako apirilaren 22an ikastetxeetan denak batera liburu bat irakurtzen arituko gara.

Ikus ezazue iazko ekintza arrakastatsu honen  bideoa.







LIBURUAREN EGUNA PRESTATZEN




2015 eko Liburuaren egunaren inguruan eginiko ekintza


Apirilaren 23an, larunbatean, "Nazioarteko liburuaren eguna" ospatzen da. Urtero data honen inguruan ekintza ezanguratsu bat antolatzen dugu ikastolan. Aurten, iaz bezala, hezkuntza komunitatekoak izango gara partaideak: ikasle, irakasle eta langileak. Gure asmoa gauzatzeko pertsona bakoitzak aurrez aukeratutako liburua irakurtzeari ekingo dio gelatik kanpo, Irakurketarako giro aproposa lortzeko musika klasikoa jarriko da ikastetxean. Ekintzak 15 minutu iraungo du eta ostiral arratsaldean egingo dugu 3 ikastetxeetan (Iturburu, Argatxa eta Sansaburun).

UDAL LIBURUTEGIAREN EKIMENA: IPUINETAKO ANIMALIA BAT ADOPTA EZAZU


Apirilaren 2an  "Nazioarteko Liburuaren Eguna" ospatzeko Udal Liburutegiaren ekimena zabaldu nahi dizuegu.


Ondorengo irudian zer egin behar duzuen lehiaketan parte hartzeko kontatzen dizuegu.



Anima zaitezte!!

EMAKUMEAREN EGUNAREN INGURUAN

Emakumearen eguna hurbiltzen ari zaigu eta urtero bezala saio bereziak egingo ditugu liburutegian.
Aurten emakumeen bizimodua hobeto ezagutzeko, AHOTSAK IKASGELAN web gunea erabili dugu. Bertatik hiru bideo aukeratu ditugu antzinako ohiturak hobeto ezagutzeko.
ERRAKETISTAK
NESKAK ETA MUTILAK

NESKEN JAZKERA
Bideo hauek egokiak  dira 4. 5. eta 6. mailakoentzako.
Txikientzako, berriz, Atxia-motxia Umeen kuadernutik atera dugu emakumeen lanbideen orrialdea. Oso egokia!!!
Atxia- motxia Eibarko Umien kuadernua


Atxia-motxia kuadernoko emakumeen lanbideen jolasa.

IRAKURKETA OZENAREN ONURAK



Txileko Eskola Liburutegien Erakunduak  (CRA) eginiko bideo jartzen dut, oraingo honetan, blogean.

Bertan agertzen da zein garrantzitsua den haurrei ozenean irakurtzea. Irakasle eta gurasoentzako eskainitako aholkuak dira.



ITURBURUKO 6. XAKE TXAPELKETA


Hemen agertzen dira pozik eta irribartsu aurtengo txapeldunak.

5. mailako IBAI FERNANDEZ eta GORKA IRISARRI izan dira txapeldunak.

6.mailan berriz, ANDER ARRIZABALAGA eta MARKEL SIMON izan dira aurtengo irabazleak.


Zorionak laurontzako!!!