ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






EMOZIOAK ETA SENTIMENDUAK


E M O Z I O A K
E T A
S E N T I M E N T U A K


Te imaginas no tener sentimientos? - Quo

EMOZIOAK ETA SENTIMENDUAK  EZKUTAKETAN JOLASTU ZIRENEAN.
https://www.youtube.com/watch?v=ttQov0cJthk

1go eta 2. Mailak:


Pozik nagoenean



Triste nagoenean by Irene Gonzalez - issuu




Beldur naizenean by Irene Gonzalez - issuu




Haserre nagoenean by Irene Gonzalez - issuu


KOLORETAKO MUNTSROA

Koloretako munstroa: Amazon.es: Llenas Serra, Anna, Jimenez, Luis ...


¿Cómo son las EMOCIONES? ¿Tienen color? ¡¡¡Sí, las emociones tienen color!!! AMARILLA es la ALEGRÍA AZUL es la TRISTEZA ROJO  es el ENFA...Recurso 2: Fotocopias emocionesRecurso 2: Fotocopias emociones1ª Sesión: Presentación de la Rabia y el color rojo.     Leemos la parte correspondiente a la rabia del libro "El monstruo de colores...Me faltaba subir la última emoción del libro "El monstruo de colores": EL AMOR     Reconozco que a los niños les dio risa y algo de vergüe...A lo largo de este curso, en la últimas horas de los viernes, haremos un taller con todos los alumnos de infantil y primaria. El tema l...Imagen relacionadaKleurplaten Het Kleurenmonster - De kleur van emoties | het kleurenmonster | kleurenmonsters | de kleur van emoties | kleurplaat | kleurplaten | het kleurenmonster digitaal | het kleurenmonster boek | kleurenmonster

ZER DUZU, MATXANGUS?

Zer duzu, Matxangus?: 7 (Sentipuinak): Amazon.es: Ibarrola López ...

PROPOSAMENA

Zuek zer uste duzue gertatzen zaiola Matxangusi?

Kontatu nahi badidazue ualonso@mogel.org helbidera idatzi edo audioa bidali.



3. ETA 4. MAILAK:



Saludar salva el día, incluso la vida misma | Familias
"Del revés" filmako momenturik onenak. "Pixar" etxearen film honek era dibertigarrian azaltzen ditu gure barruko sentimenduak. 

https://www.youtube.com/watch?v=oPeRt-OWKqY

MAITE ZAITUT, NADIA.

Anton Txekhoven liburua: Anton Txekhov idazle eta medikua 1860.urtean jaio zen Errusian. Ipuin sorta handia idatzi zuen, antzerki obrak ere idatzi zituen.

Maite zaitut, Nadia: 47 (Kuku): Amazon.es: Txekhov, Anton, Orbe ...  

Neska-mutil bi eta lera bat. Mendi elurtuan behera jaisten dira, abiada osoan, fiuuuu...Eta aldaparen erdian, haizearen ziztuarekin batera, xuxurla bat entzuten da: "Maite zaitut, Nadia!". Benetan entzun ote ditu neskak hitz horiek? Ala irudipen hutsa izan da? Eta nork esan ote ditu: mutilak? Haizearen hotsak?...

Proposamena: Zer sentitzen dute liburuko protagonistek? Egia da mutilak esaten diona edo txantxa txatxu bat besterik ez da? Nahi baduzu bidali zure erantzunak ualonso@mogel.org helbidera idatziz edo audioz.

LUKA PALACIOShttps://www.youtube.com/watch?v=TixPti0O-xo

UNAI ECHEVERRIA: https://www.youtube.com/watch?v=OGajOEBI2ms

URKO ALBERDI: "Poztasuna, maitasuna, lotsa, tristura, urduritasuna, beldurra, harridura."

MALEN VEGAhttps://www.youtube.com/watch?v=OkIpoLpeLjk

MARKEL MENDIGUREN: https://www.youtube.com/watch?v=h0sgnxF2HCA

MADDI ALFAGEME: "Nire ustez maitasunari buruz doa ipuina. Maitasuna beti ez da berdin ikusten, laguntzea ere maitatzea baita."

NAIA ASTIGARRAGA:https://www.youtube.com/watch?v=kTBK6f8tkZI&feature=youtu.be

IRATI ASTIGARRAGA:https://www.youtube.com/watch?v=W-WrVLOsC80

ANE URKOLA: "Nik uste dut txikitatik maite izan zirela."

SARE ESCUDERO: "Maitasuna sentitzen dute."

LIHER GIL: "Nire ustez maite du."


IBAI KERR: "Nadia eta mutikoa txikiak zirenean eta elkarrekin jolasten zutenean asko maite zirela pentsatzen dut. Mutikoak "Maite zaitut..." esaten zion askotan, baina Nadiak pentsatzen zuen bere irudimena zela, baina ez, egietan zen. Nagusi egin zirenean bakoitzak bere bizitza egin zuen, Nadiak familia bat sortu zuen baina mutikoak ez."

AIALA ETXANIZ: "Protagonistek sentitzen dute: Aspergura, zoramena, jakinmina, nekea, apatia, egia, koldarkeria, nagikeria, eskuzabaltasuna, askatasuna, ahaztura, maitasuna eta zalantza."

JULEN LOPEZ: "Maitasuna eta poztasuna agertzen dira eta uste dut benetan maite duela Nadia."

AMETS SAEZ: "Nadiak emozio asko bizitzen ditu adibidez beldurra menditik jeisten zenean. Nik uste dut mutilak Nadia maite zuela baina ez zela esaten ausartzen."

JON GUINEA: "Ez du maite, txantxa da. Beldurra sentitzen du."

GARI LOPEZ: "Nire ustez maite du eta ez da broma."

MIKEL LAPEYRA: "Nire ustez bere aurreko familia gehiago maite zuen Nadiak."

JUNE ALKORTA: "Nik uste dut txantxa bat zela eta benetan ez zuela maite. Atentzioa erakartzeko bakarrik egiten zuela."

MANEX IRURETAGOIENA: "Nire ustez benetan maite zuen baina ez zen ausartzen aurpegira esaten...biak maite ziren."

MARKEL MENDIGURENhttps://www.youtube.com/watch?v=Q1yZeVJ0qQk

IKER GRANDE: "Nik uste dut benetan maite zuela Nadia. Sentitzen dituen emozioak: Poza, beldurra, maitasuna eta tristura dira."

EÑAUT COBOS: https://www.youtube.com/watch?v=SLTjcoiEqIo

MIREN ORTEGA: https://www.youtube.com/watch?v=NWbv55t3Opw

ANE MUXIKAhttps://www.youtube.com/watch?v=QAWujlEoegg

UNAI ECHEVERRIAhttps://www.youtube.com/watch?v=2Cvn6hMy0hU&feature=youtu.be

NORA CALDERÓN: "Protagonistek maitasuna sentitzen dute eta baita haserrea ere. Hala ere uste dut elkar maite dutela."

5. ETA 6. MAILAK:


ZER DA, BA, MAITASUNA? Miren Agur Meabe.


Berezi eta Mister X ditugu protagonistak; argazkilaritza eta poesia maite dituen neska da Berezi, sentikorra, amestia, kritikoa; Mister X, berriz, musika-talde batean dabilen mutila, bere zakartxoan bihozbera, umoretsua, solidarioa. Bakoitzak bere istorioa kontatzen digu, eta irakurleak aukera egin dezake: edo neskaren kontakizuna eta gogoetak irakurri aurrena, edo mutilarenak, edo biak tartekatuz joan. Halakoxea da liburuaren itxura ere: bi azal ditu, eta bietako edozeinetatik has liteke irakurketa. Barruan, berriz, amodiozko istorioetan ohi direnak, betikoak baina aldi berean beti berriak diren sentimenduak: desira, samurtasuna, beldurra, jelosia… Bai hitz lauz adierazita, kapituluz kapitulu, baita poemen bidez ere. Hala ere, ez da maitasuna gai bakarra: familiak, gizarteak, adiskidetasunak, naturak edo arteak ere badute beren tokia kontakizunean.
Miren Agur Meabe Plaza (LekeitioBizkaia1962ko urriaren 7aeuskal idazlea da. Derioko Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzietan espezializaturik, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen ondoren. Bilboko Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle, eta 1990 urteaz geroztik Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen zuzendaritzako eta kudeaketako lanetan ere aritu zen.[1] Egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako jardueretan ari da buru-belarri. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza eta eleberria, adibidez.



Proposamena: Emozioez ari garenez eta bukatu berri dugunez "Miñan" liburuaren irakurketa aproposa iruditu zait bloggeko atal honetan  komentatzea. Zer iruditu zaizu liburua? Zeintzu emozio agertzen dira liburuan? Zein da besteen gainetik gailentzen den emozioa eta zergatik? Protagonistaren azalean bazeunde nola uste duzu sentituko zinatekela?
Erantzunak argitara eman nahi badituzue: ualonso@mogel.org helbidera bidali idatziz edo audioz.






HIZKUNTZAREKIN JOLASEAN!!

Gerinda Bai: 12/02/10

Palindromoak, hitz jolasak, errimak, asmakizunak, piztegi edo iruditegiak, bestiarioak...


Archivo:Guillaume Apollinaire - Calligramme - Poème du 9 février ...



1go  eta 2. MAILA:

BATBIRULAU!!
Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren jolaserako liburua. Maria Goikoak kontatua.
"Askotan bezela egun hartan ere etxeko sutondoaren aurrean nengoenizeba Maria Goikoarekin. Kontu-kontari ari zitzaidan. Hotz handia egiten zuen eta, aldian behin, egurra botatzen zuen sutara. Keak gora eta gora egiten zuen. Halako batean, kantari hasi ginen biok:
-Tximinitik gora, kea dariola...
Horreal sortu zen eskuetan duzun liburu honen lehendabiziko zatia. BAT!"Anjel Lertxundi 2011

Maria goikoak batbirulau! - Karrikiri


AXA MIXA ZILLARRA

J.M Olaizolaren Euskaraz jolas egiteko liburua. Marrazkiak: Elena Odriozolarenak.
Igarkizunak, ipuinak, kantak, hitz jokoak, aho-korapiloak, jolasak eta beste hainbat bitxikeria.


AXA MIXA ZILARRA – Ikaselkar

Proposamena: Ahokorapilo bat esan. Bidali nahi badidazue grabatu eta jarriko dut bloggean: ualonso@mogel.org helbidera.

UNAX CONDE: https://drive.google.com/file/d/1Dezm-ia70zyzT2lbH6twfb8-DCbc7Cc9/view?usp=sharing

MANEX ARRIETA: https://drive.google.com/open?id=199liawV-yVuN6fQJsRfu4sdKkwjetpkr

RICARDO SILVA: https://www.youtube.com/watch?v=04jwTbGV1Ac
3. eta 4. Mailak:

ZUPANKAPALOAK Pello Añorga eta Jokin Mitxelena.

Zer da Zupankapaloak liburua?
Bestiarioa edo disparatarioa?
Leloen feria edo jitanjaforen furia?
Astoaren arrantza edo ahuntzaren gau erdiko eztula?
Basakirtenkeria mintza edo bufonkeria distira?
Kale gorrietako blusa edo asfalto beltzeko iragarkien autobusa?


Proposamena: Marrazki bat egin eta marrazki horrekin zerikusia duen errimadun esaldi barregarri edo bitxi bat sortu... Animo, itzelezko irudimena daukazue eta! (Bloggean ikusgai egotea nahi baduzue nire korreora bidali ualonso@mogel.org  argitaratzeko) 

ENEKO MEABEBASTERRETXEAhttps://docs.google.com/document/d/1yQJaDmNli-Y_q5txdc3XHbvkCtM0d5FAiblCihT2LWQ/edit

MARA OLAÑETA: https://docs.google.com/document/d/14HS3IizTt9IJEpGfntYQYeYNrQ1BYSQJCmRRCau8UFE/edit

AIZEA BARRUTIA: https://drive.google.com/open?id=1oqUx3frsNQR7ZLrDJ0oTNmfz4s651RA7

NAIA ASTIGARRAGA: https://drive.google.com/open?id=1dA88Bogrvdx3w5l_e4G8WJe92hnPrpdU

IRATI ASTIGARRAGA: https://drive.google.com/open?id=14IAirKsgo_J1Gu0fNeDEZWLxu52Xf_no

NAIA MONDRAGÓN: https://drive.google.com/open?id=16IPaxAg2oV266t_T4h3AHnoBG1fPqrTN

JON PRIETO: https://drive.google.com/open?id=1O1rag0v2zeDcq8Hs1FyMXgniqOX1Hjdc

MARKEL VALLEJO: https://drive.google.com/open?id=12oZxO3cIJBEuUcHwWuZ4fQdIBTFHo0Zq

IKER CALLEJA: https://drive.google.com/open?id=1xnuvuYHCXXq7eHFvgh32wYkq-ZK5gwcp

ITSASO ERASO: https://drive.google.com/open?id=1-LE3rk7D5iosDM-cksq8d-A5FlElraqR

LUR OLABARRI: https://drive.google.com/open?id=18rMgxHlpdMWuiMgJ29ceNhx_91-jqBh6

MANEX ARZUAGA: https://drive.google.com/open?id=1-x3HI7WMoeuAsuMKIViGzeYSUEw9qz1s


BAT-BATEAN KRISPETAK.Karlos Linazasoro.

Bat-batean krispetak liburu ezberdina da. Bertan biltzen dira olerki laburrak, esaldi aforistikoak, koplak eta ipuin luze bat erregalorako: Gartzeain. Olerki eta aforismoen zatian argitasun handiz jokatzen du Linazasorok hitz gutxi batzuen bidez haurraren irudimena zabaltzeko. Gartzeain ipuinean, berriz, kontakizun poetiko bat da non herri bat nola desagertzen doan kontatzen baitzaigu.



Bat-batean krispetak - Alberdania Argitaletxea

5. eta 6. Mailak:

PALINDROMOAK

 Kapikua den hitz multzo zentzuduna, hau da eskumatik ezkerrera eta ezkerretik eskumara irakurriz gero berdina dena:

  • Ze nekeza inori atea irekitzea eztikeria eta ironia zekenez.
  • Utzi penak Ane, piztu.
  • Iker, ireki!
  • Atara zarata.
  • Orea ore, eroa ero.

Ikusi 'Tribuaren Berbak' saioan Kike Amonarrizek Marcos  Gimeno palindromogilea elkarrizketatzen du. Palindromoak nola sortu eta hauekin euskeraz nola joka dezakegun azaltzen digu. Laster palindromo ariketen liburua aurkeztuko du.








ABERE BA


Palindromo Ilustratuen Piztegia



abere ba: palindromo ilustratuen piztegia: 8 Mila Gau: Amazon.es ...
AUSKALO!
«Jakizu, laguntxo hori, eskuartean duzun liburu honetara luzaroan idatzi ditudan hainbat eta hainbat igarkizun eta aho-korapilo bildu ditudala, denak ala denak ere zu jolas zaitezen ondutakoak. Nik ondo baino hobeto pasatu dut guzti-guztiak asmatzen, zeharbideak bilatzen, hitzak josten, mezuak makilatzen, esaldiak mozorrotzen, janzten, eranzten… Orain, liburua plazan dagoen honetan, zeu zara protagonista nagusia eta zera nahiko nuke, igarle, zeuk ere ondo baino hobeto pasatzea aho-korapilo eta igarkizunon hitzak askatzen, mezuak desmakilatzen, esaldiei mozorroa kentzen, eranzten, janzten, igartzen…» X. O.

Xabier Olasoren liburua:



Proposamena: Palindromo bat sortzea. Animo!!! (argitaratzea nahi baduzue bidali nire helbide elektronikora ualonso@mogel.org eta bloggean jarriko dut).

AIORA BALLESTEROS
  • Atara zarata 
  • Zurrumurruz
  • zirimiriz
  • kitarratik 
BEÑAT JAUREGI: "Ze Ana, ez?"

Beste gomendio bat: "Nik papaita zuk papaita" Xabier olasoren igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimen liburua.

Haur Literatura: Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak ...



MIÑAN KAPITULUKA:

3.ATALA:



GIANNI RODARI


"Idaztea deskubritzea da; zer etorriko den jakiteko idazten dut" dio Karmele Jaiok. Idaztea abentura zoragarria da. 

BINOMIO FANTASTIKOA - GIANNI RODARI


"Bi hitz aukeratu, kasualitateak aginduta, arrotzak, urrunak eta lotura txikikoak. Horrela irudimena martxan ipiniko da haien arteko harremanak bilatzen, elkarrekin bizi daitezen egoera bitxiak sortzen..."

Gianni Rodari: el juego de imaginar | Dinamizalectura

Gianni Rodari (OmegnaPiamonte1920ko urriaren 23a - Erroma, Italia, 1980ko apirilaren 14aitaliera idazlea izan zen. Irakasle, kazetari, pedagogo eta abar izan zen, eta 1950. urte inguruan hasi zen literaturan. Rodarik berak zioenez, Maggiore aintziraren inguruan haurren irakasle jardun zuen garaian berak asmaturiko kontakizunak esaten zizkien haurrei, errealitatearekin batere loturarik gabeko kontakizunak, eta askotan surrealismoak darabiltzan teknika berberei jarraituz osatuak. Horrela, Rodarik "haurrentzako kontakizunen asmatzaile" deitura eman zion bere buruari, eta bere obra askotan (Zer gertatuko da aitona katu bihurtzen bada?, 1969; Istorioen nahas-mahasa, 1971: Jolas egiteko ipuinak; 1971: Barre egiteko istorioak, 1971) kontakizun berriak asmatzeko modua iradokitzen die aldi berean irakurleei, betiere irudimena eta hura kitzikatzeko teknikak erabiliz, eta orobat proposatzen die kontakizun horiek haurren hizkuntza heziketarako tresna moduan erabiltzea. Bere karreran zehar hogei liburutik gora idatzi zituen, umore finez eta irudimen zorrotzez hornituak, ironia handikoak. Aipatzekoak dira, besteak beste, Telefonozko ipuinak (1961), Tarta balioetsia (1966), Gondola fantasma (1978) edota Midas erregearen istorioa (1983). 1970. urtean haur literaturako Nobeltzat hartua den Hans Christian Andersen saria eman zioten.

1go  eta 2. MAILA:

Telefonozko ipuinak gogoratzen dituzue? Bilduma horretatik beste ipuintxo bat aukeratu dut zuentzat: "Sudur iheslaria" espero dut gustukoa izatea.






Komuneko tutuekin koloreko erruleta magikoa osatu dugu eta horrela ipuinak kontatzera jolasten gara. Animatu zuek ere etxean jolas honetan aritzen, dibertigarria da!!

"Luxia untxi txikia ihesi" Emma Chichester Clarken ipuina.

PROPOSAMENA: Elkarri ipuinak edo pasadizoak kontatzeko "Erruleta magikoa". Komuneko tutuekin egin daiteken eskulan polita. Animatu zaitezte!








3. eta 4. Mailak:

JOLAS EGITEKO IPUINAK

Gianni Rodari handiaren ipuinak dira...baina bukaera ezberdinak proposatzen ditu ipuin bakoitzerako. Zuei ere horixe eskatuko dizuet ipuin honetarako. Hain zuzen ere bukaera bat eman diezaiozuen. Ipuina "Basamortuko etxea" da.

Lehenengo entzun arretaz ipuina (behin baino gehiagotan behar bada), pentsatu nola izan daiteken bukaera, zer gerta dakieken pertsonaiei, saia zaitez originala izaten eta fantasia eta irudimena hegan egiten uzten. Idatzi izan dituzun ideiak, irakurri idatzi duzuna eta entsaiatu irakurri gabe kontatzen. Azkenik grabazio bat bidali nire korreora. MP3an ahal bada (bestela ez du axola). Bukaera guztiak  entzungai izango ditugu bloggean. Baietz dibertigarria izan! 
Badakit artista hutsak zaretela, aurrera! 

ualonso@mogel.org



*OHARRA: Ez duzuenok mp3 ean bidaltzeko modurik, lasai idatziz bidali dezakezue zuzenean korreo helbidera idatzi duzuenaren argazki bat edo zuzenean idatzi korreo elektronikoan zuen amaiera, nahi duzuen bezala.

ZUEN BUKAERAK:

AIZEA BARRUTIA: "Pugek zarata bat entzun zuen eta handik gutxira etxea erori zen"

ENERITZ GARITAONANDIA:

"Bapatean etxetik zaratak eta zaratak eta zaratak... entzuten ziren eta esan zuen etxekoak:

- Zer gertatzen da ? Zeba hainbeste zarata?_  Eta etxekoa begiratzera joan zen,  ea zer zen gertatzen zena, eta esan zuen etxekoak:

- Ba ez da ezer, seguro eguraldia izango dela haizearengatik._ Eta ez, ez zen haizea zeba eguraldi bikaina dago. Eta etxekoa leihoak begiratzera joan zen eta esan zuen:

- A  ba ez gaur eguraldi  bikaina egiten du._ Eta berriro begiratzera joan zen ea zer gertatzen zen, baina oraingoan etxe guztitik. Eta bapatean esan zuen etxekoak:
- Hau hotza._ Eta aurpegi hau jarri zuen 😬. Eta etxekoa konturatu zen dirua falta zela. Hau da, etxe guztia + altzoiak. Eta esan zuen etxekoak:
- Zer?!! Non daude nire altzoiak eta non dago nire etxea eta urrea??!!!._ Bapatean ahots bat entzuten da eta ahotsak esaten du:
- Zer, orain nun daude zure altzoiak urrea eta extea eh?!! _ Esaten du herritar batek. Eta esaten du etxekoak:
- Itzuli nire gauzak!!!!!_ Eta horrela egon ziren denbora guztian. A, eta bueltatuko dio gauzak?? "


LIHER GIL: "Pumk jauna irakurtzen zegoen eta orduan haizeak eta euriak etxea hankaz gora laga zuten. Hurrengo egunean Pumk jauna area eta dirua blokeengatik aldatu zituen. Jauregi erraldoi bat egin zuen. Handik aurrera euria edo haizea eginagatik ere etxea tente mantentzen zen."



SARE ESCUDERO: "Harrituta gelditu zen eta bere etxea erori zen."

JULEN QUINDOShttps://www.youtube.com/watch?v=OmVsGFcL2E8

MALEN ANDEREZhttps://www.youtube.com/watch?v=_PpXc0vecR0

JON PRIETOhttps://www.youtube.com/watch?v=KWmPqXci5jA

IZARO URKIAGA: https://www.youtube.com/watch?v=AN_Qg7ZrHuw

MARKEL VALLEJO: "Pugek zarata entzun zuen eta begiratu zuenean zer gertatu zen, lapur pila bat zeudela urrea lapurtzen konturatu zen."

MADDI ALFAGEME: https://www.youtube.com/watch?v=gosJiQU2xCE

IZARO LOITXATE:https://www.youtube.com/watch?v=ammWqKyMXQg

ITSASO ERASOhttps://www.youtube.com/watch?v=3ZzxBrQh2GY

NAIA ASTIGARRAGAhttps://www.youtube.com/watch?v=LBD35Abmm-4

IRATI ASTIGARRAGA: https://www.youtube.com/watch?v=MT2bCNA-sdo

EÑAUT COBOS: https://www.youtube.com/watch?v=cUIo5cpAlZA

GORKA TELLERIA: "Liburua irakurri zuenean liburu barrura sartu zen eta hor gelditu zen betirako".


UXUE RIAÑO: "Austriako bankua irakurtzen ari zela...
Konturatu zen basamortuko bizitza oso aspergarria zela  baina gaua zenez, ezin zen bere etxera bueltatu ohera sartu zen Puk baina ezin zuen loak hartu.
-Ezin dut loak hartu! Lagundu!!.-egin zuen oihu arkitektoari deituta...
-Arkitekto,arkitekto basamortura etorri behar zara ezin dut lorik egin eta zaratak entzuten dira etorri lehen bait lehen !
-Baina zer gertatzen zaizu! ez zen nire ideia izan zeuk etxe bat basamortuan edukitzea!Lasai orain joango naiz! Hau mutila !🤦.-Eskerrik asko arkiteko!! Agur !!"

ADEI ZABALA: "...gero etxea apurtu egin zen eta urrea ere bai. Ondoren, pobrea egin zen, eta dirua lortzeko lana aurkitu behar zuen, baina ez zuen aurkitzen. Orduan egurra aurkitu zuen eta muñeko batzuk egin zituen. ondoren, mahai bat egin zuen eta muñekoak zaldu zituen eta pozik bizi izan zen lortu zuen diruarekin."

ALEX BASTIDA: "Dirua eguzkiarekin usteltzen  zenez  pentsatu  zuen bere etxea egitean  txarto  erabaki zuela.
Orduan zelan dirua zen, erabaki  zuen bere herrikoekin banatzea  eta bere  betiko etxera itzuli zen."

OSOITZ ERRASTI: "Puk konturatu zen dirua sobratzen zitzaiola, baina konturatu zen ez zuela Austriako txanponik eta hain aberatsa zenez hegazkin pribatua eskatu zuen eta basamortutik Austriara. Austrian jarraian joan zen bankura eta han diru pila bat lortu zuen negozioetan. Bueltako biadaian motoreak failatu zuten eta hegazkina lurraren kontra txokatu zen. Puk eta gidariak hil egin ziren."

5. eta 6. Mailak:

"Berriro hirian" Jolas egiteko ipuinak. Gianni Rodari. Entzun arretaz ipuin hau (behin baino gehiagotan behar baduzu) eta bukaera bat asmatu. Saia zaitez originala izaten eta fantasia eta irudimena libre uzten. Badakit artista hutsak zaretela beraz aurrera! Bidali audio grabazioak nire korreora: ualonso@mogel.org (Mp3 an posible bada)
*OHARRA: Ez duzuenok mp3 ean bidaltzeko modurik, lasai idatziz bidali dezakezue zuzenean korreo helbidera idatzi duzuenaren argazki bat edo zuzenean idatzi korreo elektronikoan zuen amaiera, nahi duzuen bezala.




ZUEN BUKAERAK:

PAULA AROSA:"Nik uSte dut monumentuari buelta emango diola eta arretaz begiratuko duela, jarraian aurrera jarraituko du konpasarekin egindako borobila ikusi arte. " 

IHART ANDONEGI: "Zaldia inguratuko du eta ibaiarekin topo egingo du. Bertan beldurtu egingo da eta gizonak lagunduko dio, baina biak geldituko dira ibaiaren erdian, korriente asko dagoelako. Orduan gurasoak etorri eta biei lagunduko  die".

SIMONE OJANGUREN: "Zaldiaren azpitik joango da eta gero zeñalatzen duen tokira joango da. Han altxor bat aurkituko du baina zabaltzerakoan plano eta konpas mordoxka bat aurkitzen du altxorraren barruan."

MAIALEN IBAÑEZ: "Estatua inguratuko du eta ibaira hurbiltzen da. Ibaiaren aurrean pentsakor gelditzen da zelan zeharkatu  ibaia. Ezagutu duen gizona hurbiltzen zaio, txalupa bat duela esaten dio,  ibaia zeharkatu eta bidaia bukaerararte egiten dute".

MAULE LAZAROBASTER:" Paolori ideia bat bururatzen zaio: disimuluan, zerbait zaldiaren hanketara bota eta jasotzera doanean bere hanken azpitik pasatu.


Baina, zer bota dezake? Bat batean gogoratzen da poltsikoan mapa duela doblatuta. Mapa hartu eta zaldiaren hanketara botatzen du eta azpitik pasatzen da. Berari begira geratzen dira batzuk, baina ez diote kasu handirik egiten. Paolok hasi zen tokira iristea lortzen du nahiz eta oztopo batzuk izan."

UXUE GOMEZ: ".Paolok, zaldi estatua azpitik pasatzea erabaki zuen.
Aurrea jo eta parean ibai bat arukitu zuen. Bertan barrurra begiratzera zijoala, barrura jausi zen.
- Lagundu, lagundu!!, ohiukatu zuen. Laguntza mesedez, ito egin behar nahiz!!
Gizonak entzun eta bertara korrika baten joan eta uretik irtetzen lagundu zion.
Ur kanpoan zeudela bere etxera eraman eta su ondoan jarri ziren biok berotan sartzen.
- Ez dut ulertzen nola jausi naizen. Geldirik nengoen eta bapatean nere hanka artean tiratzen egongo balira sentitu dut.
- Esan dizut kontuz ibiltzeko. Ibai Misteriotsua deitzen dio jendeak. Inor ez da urbiltzen beti zerbati gertatzen delako eta inork ez daki zer.
Orduan, Paolok bere planoa hartu eta boribil barruan zeuden beste lekuak esagutzea erabaki zuen."





-Beste proposamen bat: Gianni Rodari bezala binomio fantastiko bat aukeratu eta historia bat asmatu. (MP3an) Adibidez...zuhaitza eta karameloa...orain zuek! Animo!!

MIÑAN kapitulu berriak:

3.atala: