ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta Ipuin kontalariak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ipuin kontalariak. Mostrar todas las entradas

JOSE RAMON SOROIZ GUREN ARTEAN

Iturburuko 5. mailakoek zorte handi izan zuten atzo. Nolabait Liburutegien Eguna  ospatzeko era  bikaina izan zuten. Gure zentroan Jose Ramón Soroiz izan baitzen. Tramankuluak izeneko Saioarekin  irudimenaren eta ipuinen sormenaren inguruan une atseginak pasatu zituzten .




IPUIN KONTALARI ONA IZATEKO 10 AHOLKU

Aurreko sarrera baten aipatzen nuen zein interesgarriak diren youtubeko tutorial batzuk.

Oraingoan Ipuin Kontalarien Dekalogo hau aurkitu dut.


Niretzako baliogarria izan denez gure blogera igotzea pentsatu dut.

Guraso, irakasle eta ipuin munduan dabilen edonorentzako. 
www.beatrizmontero.com




PELLO AÑORGAREN BISITA




PELLO AÑORGA liburutegian (astelehenean)

4. MAILA


 10:00/11:00   eta      11:30/12:30

Astelehenean 4. mailakoek Pello Añorgaren ipuinez gozatu ahal izango dute liburutegian.
Ipuin askoren autore izanez gain ipuin kontalari bikaina da.
Ondoren berak idatzitako liburu batzuen azalpentxoa erakutsiko dizuegu:
 BURUA


Lorentzo sofaren gainean etzan zen, eta haren burua pentsatzen hasi zen, pentsatzen eta pentsatzen. Eta hala zegoela, gorputza galdu zitzaion Lorentzori, gorputz guztia, burua izan ezik. Baina zer egin behar du buruak gorputzik gabe?
MEMORIAREN ZUHAITZA
Oroimenaren garrantzia azpimarratu nahi du liburu honek. Gertaera historikoen oroitzapenak herri baten bizitzan duen inportantziaren antzera, familia baten bilakaeran ere esanahi berezia du nondik datorren eta zer bizi izan duen gogoratzeak. Aitonak bilobari kontatuko dio arbola berezi batek bere bizialdian izan duen eragin ...

 POTTOKO HIPERMERKATUAN
Pottoko hipermerkatuan. Baserrian bizi da Pottoko, mendi artean. Auzoan, ordea, Hipermerkatu Elefante ireki dute, eta hara doa gurasoekin. Dena da berria, handia, txundigarria... Zer egingo du. Pottokok hainbeste marka, produktu eta gauza artean? Bada, besteak beste, abentura barregarriak bizi, eta... 




TXATXOAREN ERRATZA



 




Liburutegian hasiera eman diogu hiruhilabeteari TXATXOAREN ERRATZAREN Ipuinarekin.

1go mailatik 4.mailara entzun duten ipuina, Txatxo batek bizitzen dituen abenturaren inguruan doa.

Txatxoa Inauteri bezperan bere jantziak probatzen ari dela erratza gainean jarri eta ezusteko handia bizi du.

Abenturak magiaz betetakoak dira baina bukaera pixkat gogorra denez, ikasleek beste bukaera batzuk asmatzen dituzte, guztiak irudimenez beteta.

















GAUR BE EUSKARAZ

BELDURREZKO IPUINEN HAMABOSTALDIA

Bihar  BELDURREZKO IPUINEN HAMABOSTALDIA bukatzen dugu . 

 Sasoi hau oso aproposa ikusten dugu beldurrezko ipuinak entzun eta kontatzeko, sorginen inguruko gaiak ikusi eta irakurtzeko.

 Erabiltzen dugun materialen artean  ahotsak.com webgunea dago.


4. mailatik gora Akelarre txiki bat prestatzen dugu Zugarramurdiko Sorginen historia entzuten dugu bitartean.

Beheko mailetan berriz, katu beltzaren ipuina entzuten dugu.


1GO MAILAKOAK IPUIN KONTALARIAK


Begira itzazue 1go mailakoak Midas Erregearen ipuina, euren laguntxoei, kontatzen.



Hasieran, arreta handiarekin, Midas Erregearen historia entzun dute, lehenengo aldiz .

Ondoren gai izan dira gelakoei ipuina berriz azaltzeko.

Ariketa polita ipuina gogoratzeko eta, baita ere,  mintzamena lantzeko.

AINARA AZPIAZU "AXPI" ILUSTRATZAILEA GUREKIN












Gaurtik aurrera,  Ainarak ilustratutako 3 liburu hauek , bere sinadura eta marrazkitxoaz  guri eskeiniak dira.




UDAL LIBURUTEGIAN IPUIN KONTALARIA



Larunbat honetan plan ona izan daiteke Juan San Martin liburutegira hurbiltzea.




Bertan ipuin kontalariaren ekitaldian parte hartu dezakegu.

Irudian klikatu eta berria irakurriko duzu.

MUNDUKO IPUINAK LIBURUTEGIAN


Udal liburutegiko eskaintzak zabaltzea interesgarria iruditzen zaigunez, larunbat honetako ipuin kontalaria dakargu gure orrialdietara.



Oraingo honetan munduko ipuin ezberdinak izango dira kontatuko dituztenak.


LUIS PESCETTI



Luis Pescetti artista argentinarra aurkezten dizuet. Liburutegian bere agerpen batzuk( Ipuin kontaketa, olerkia...) ikusi ditugu. Orain blogean ere jartzeko gogoa izan dut. hemendik bere web orrira sartu gaitezke.  INTERESGARRIA