ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






OLERKIEKIN JOLASEAN


4. mailako ikasleak olerkien munduan murgilduta egon dira azken asteetan. Leire Bilbaoren “Xomorro poemak eta beste piztia batzuk” olerki liburuarekin lan eta lan ibili ondoren ikasleek  saria jaso egin dute idazlea bera etorri zaigulako bisitan.  


Eta horrela, arratsaldea xomorroak, kilkerrak, hontza, eta txitxarro eta atunen artean pasa genuen. Ikasle askok ahozgoran olerkiak errezitatzera ausartu ziren.



Eta beste batzuk berriz,  gelan Leire Bilbaoren biografia landu ondoren kazetari lanetan aritu ziren eta idazleari hainbat galdera egin zizkioten bere bizitzari buruz.






Jakin badakigu olerki liburuak irakurtzen ohitura falta dugula baina eman diezaiogun aukera bat ere. Euskal idazle askok poesia egiten dute eta bestela begiratu…

5. eta 6. mailako ikasleek Uxue Alberdiren “Besarkada” lanarekin ari dira jo eta su aste hauetan liburutegi saioetan. Ilustrazioak Maite Gurrutxagarenak dira eta benetan gomendagarria dela lan berezi hau. Ausartu zuek ere literatura genero honi heltzera!!!



JOSE RAMON SOROIZEN TRAMANKULOAK


Nori ez zaizkio gustatzen tramankuloak? Nork ez du gustuko pasadizoak asmatzea? Edota nori ez zaio gustatzen bidaiatzea?  Ba hori guztia eta gehiago egin genuen Jose Ramon Soroiz, antzezle, aktore eta bereziki… istorio asmatzailearen eskutik pasa den astean.

Ohitura den bezala Jose Ramon Soroizek Iturburuko 4. mailako ikasleei bisita egin zien “Tramankuloak” lana aurkeztuz.

Eta Iturburuko liburutegitik urrutira joan gabe mundu berrietan murgildu ginen, abentura zirraragarriak bizi genituen eta Kaledonia Berriraino bidaiatu ginen ere. Eta honetaz gain, garrantzitsuena….primeran pasa genuen.






Enkargu txiki bat ere eman zigun. Idatzita zegoen paperezko bolatxo bat oparitu zigun eta agindu zigun istorio berri bat asmatu behar dugula. Zeinek daki…! Jakin gabe Iturburun istorio asmatzaileren bat edo beste izango dugu agian.

                                   
                    5.A  gelako ikasleak




                   5.B gelako ikasleak




                    5.C gelako ikasleak

UDAL LIBURUTEGIKO LEHIAKETAREN BERRIAK


Eibarko Udal liburutegitik azken berriak iritsi zaizkigu. Ikastolako ikasle askok parte hartu zuten "Olentzero, ekarriko didazu ipuin hau?" lehiaketan eta sarituen izenen berri eman digute jada.

Parte hartzaileek aukeratu behar zuten ipuin bat eta ondoren, plastilinarekin ipuin horren azala irudikatu.  Lan txukun eta pazientzi handiz burutu zituzten haien lanak.

Ikastolako sarituak hauexek izan dira: Martina Ibarbia "Marimuki" lanarekin., Nahia Lopez, "Jolastuko al gara?" liburuaren azalarekin eta Naroa Bengoetxea "Eraztuna" lanarekin.






Irabazleen izenak zozketa bidez aukeratu zituzten eta "Inondik inora" antzezlana ikustera joateko aukera izan zuten banatu zizkieten sarrerekin. 




            Bejondeizuela txapeldunak!!
                              eta
    Zorionak parte hartu duzuen guztioi!!