ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






ALHONDIGAKO MEDIATEKA

Astixa izanez gero joan zaitezte Bilboko Alhondigako Mediatekara.


Han aurkituko duzue TXIKILAND izeneko txokotxo polita eta egokia haurrentzako.





Ez dituzue bakarrik ipuin eta liburu politak aurkituko, baita ere ordenadore eta informatika inguruko material
aproposa.
Bilboko  bisitan ahaztu ezineko gunea.

MANTANGORRIKO DENPORAPASA LEHIAKETA

Aurten ere mantangorri astekariak proposatzen dituen denporapasak aprobetxatuko ditugu.

NOLA? Bikoteka izena emanez.

NOIZ? Jolasorduetan egingo dugu.

NON? Liburutegian, jakina

NORTZUK? 3. mailatik gora, edozeinek izena eman dezake.





MULTIKULTURALITATEA LIBURUTEGIEN BITARTEZ

Euskadiko  liburutegi publikoak eskaintza onak jarri dituzte etorkinak hurbiltzeko: beste hizkuntzetako egunkariak, bideoak, liburuak e.a.



Eibarko liburutegia ere plan horren barruan dago. Bertan aurkitu dezakegu hainbat zerbitzu kanpotarrei zabalduak.

Baina bertakuok ere jakin behar dugu guretzako gauza pila aurki dezakegula: ipuinak, musika, liburuak, giak, internet, ...

LIBURUTEGIAK DENON TOPALEKU



WIKI TXORIA IKASTOLAN

Liburutegi saioa da eta Virginia Wikiren ipuina kontatzen ari zaigu.

Berak txoriaren ipuinak argitaratu ditu.



Wiki ekarriko zuela esan zigun eta horixe egin du. Txoritxoa gurekin dago ikastolan.


Oso ospetsua egin da jende guztia bere inguruan dabil ezagutu nahian.


Polit-polita da gainera, burua horia beltzez zipriztindua eta gorputza hori disdiratsua du

IRAKURLE TALDEAK

Gabonak hasi aurretik talde bakoitzak izan duen  irakurketa ohiturari  begirada bat eman diogu.

Talde batzutan liburu asko irakurri dute, bai euskaraz eta baita ere gazteleraz. Hortik aparte liburutegiko irakurketa isilean asko saiatu dira.



Guzti horregatik IRAKURLE TALDEAK izendatuak izan dira.

Gustora irakurtzen

 Lehenengo eta Bigarren mailako neska mutilak gustora ari dira irakurtzen eta idazten .



Igartzen zaie liburutegi saioetara datozenean asko ikasten dutela  eta zelako gogoa duten gauza berriak ezagutzeko.

Adi adi egoten dira ipuinak entzuten edota irakurtzen.

LIBURUZ LIBURU SALTOKA

Gela guztietan ekintza berdin egiten gabiltza.

Pila bat liburu ateratzen dugu apaletatik eta esku artean hartu.

Gu denok borobilean jarrita gaude eta bakoitzak liburu bat esku artean.

Denporatxo bat ematen dugu liburua begiratzeko edota irakurtzen hasteko.

Kanpaia entzuten dugunean alboko lagunari pasatzen diogu liburua.

Horrela gelako guztiek ipuin guztiak ikusi arte.

Ondoren aukeratu behar dugu gehien gustatu zaiguna


Nur eta bere lagunak Iturburun

Amamaren etxeko zakarrontzian gnomo bat agertu da eta, harrezkero, Nur zoriontsua da.

Aitonak uste du arratoi bat dela, eta zepoak jarri eta jarri ari da. 



Bien bitartean, Nur, Ainara, Noelia Unai eta Peio jolas eta jolas ari dira Finn-ekin -halaxe deitzen da irlandar gnomoa-, eta haien abenturetako lagunik hoberena izango da aurrerantzean.

Ikasle askori gustatzen zaizkie Nur abenturak, orain arte ez dugu aukerarik izan liburu hauek liburutegian mailegatzeko. Orain bai, 4 ale ezberdin dituzu.

GIPUZKOAKO HISTORIA EZAGUTZEKO AUKERA


Oso material polita heldu zaigu. Elkar argitaletxeak atera duen GIPUZKOAKO HISTORIA IPUNEN  BITARTEZ.
Bilduma honetan 11 liburuxka aurkitzen dira eta DVD-rom bikoitza.Gure historiaz gozatzeko

aukera dugu material honen bitartez. Idazle ezberdinen artean idatzi dago: Murua, Txiliku, Aristi

eta .....Marrazkigileak berriz Galparsoro eta .....

IRAKURKETA SAIOAK

Bi astetik behin irakurketa saioak egiten ditugu liburutegian andereño Virginiarekin.
Ordu horretan ekintza ezberdinen artean liburu berriak ezagutzen ditugu, ipuinak entzun, isilian irakurri, e.a.
Batzutan irakurketan konzentratzen gara eta gustora egon ere bai.




Une honetan 5 C koek irakurketaz gozatzen ikusten ditugu. Irakurritako liburuen erresgitroa bakoitzaren ardura da. Word-ko dokumento baten azaltzen dituzte euskaraz eta gazteleraz irakurritako liburuak.



AUSKALO : IGARKIZUNAK ETA AHO-KORAPILOAK

Lehenengo eta Bigarren mailakoak gustora ibili dira irakurri dizkiegun igarkizunak asmatzen.

Batzuk errez asmatu dituzte beste batzuk berriz bi aldiz pentsatu behar izan dituzte. Asmatuz gero,

Aupa zu!, bestela ez etsi eta eutsi.


Xabier Olasoren  AUSKALO liburua erabili dugu.
Agurtzane Villate ilustratzailea
Pamela argitaletxea

ILUSTRATZAILE BAT PIXKAT EZAGUTZEN

Iazko tailarretan ilustratzaileei arreta berezia eskeini genien.Gu ere bai ilustratu genituen ipuin batzuk.Hortik aparte ilustratzaile ezagun batzuen lana bereziki ikusi genituen. Hauen artean Benjamin Lacombe izan zen guretzako aipagarriena.



BESTE LIBURUTEGI MOTA BAT

Benetan harrigarria da munduko beste toki batzuetan egiten diren ahaleginak liburuak eta ipuinak umeei zabaltzeko. Sartu bideo honetan, gustatuko zaizue eta.


HIRU TRIKU, HIRU TRUKU LIBURUA

Gogoratzen duzue nola egin genituen ilustrazioak HIRU TRIKU, HIRU TRUKU izeneko ipuinari?
Ze polita gelditu zitzaigun. Ba jakin ezazue Elkar argitaletxeak atera duela ipuina, ba oraingo honetan profesionalak egin dute lana.
Idazlea: Xabier Mendiguren
Ilustratzailea: Nuria Hernandez

 Elkarrek argitarutu duena irakurtzeko edo geuk ilustratu genuena ikusteko  aukera duzue liburutegian.
 

TAILERRAK MARTXAN DITUGU

Iaz hasi eta aurten jarraitzen dugu eguardiko tailerrak egiten.
Txandak horrela gelditu dira:
ASTELEHENA: 6.maila
ASTEARTEA: 5.maila
ASTEAZKENA: 4. A
OSTEGUNA: 4.B
OSTIRALA: 3.maila



Hemen ditugu 3. mailakoek egindako "Huesitos de Santo" ,Domu Santu egunean jaten diren goxokiak, errezeta eta guztiz.



Bertan aukera paregabea izango dugu , liburu eta ipuinez gozatzeko. Argazkian 4B ikasleak Naturaren Liburu Erraldoia prestatzen ari dira.

GAZTAINERRE PRESTATZEN

Hurrengo astelehenean, azaroak 15ean, gaztainerre ospatuko da baita ere ikastolan.
Iturburun goizez jango ditugu gaztainak eta ondoren aretoan bertso eta abestia abestuko dugu.
Gela bakoitzean gaztainondoaren kanpaina  nola eraman dute ikusiko dugu.
Liburutegia ere sartu da egitasmo honetan eta material ezberdinekin apaindu dugu.
Aretoan astelehenean bertso hau abestuko dugu, gaztainak jan ondoren.

Aintzinatikan datorkigu ta 
gorde dezagun ohitura
zenbaiten ustez ez izan arren
hau ere bada kultura
etenik gabe heldu zaigunez
orain jarraitzea gura 
ondorengoei erakutsirik
har dezatela ardura
urtero behintzak 
elkar gaitezen
gaztainerrien kontura

SORGIN KONTUAK


Aprobetxatu dugu Domu Santu eguna zetorrela eta sasoi honetan beldurrezko historiak eta ipuinak 

irakurtzen  direla, antzinako Euskal Herriko sorgin baten gertakizuna kontatu dugu Liburutegi orduetan.

Ikasleei erakutsi diegu GENEALOGIA DE UNA BRUJA lana, Edelvives argitaletxeak ateratako 2 liburu 

dira. Agertzen den  irudimena  eta marrazkiak izan dira arreta gehien jaso dutena.