ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta Liburu interesgarria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Liburu interesgarria. Mostrar todas las entradas

LIBURU BERRIAK



Hona hemen hiruhilabete honetan erosi ditugun liburu berriak.

Aukera gehiago ondo pasatu eta ikasteko.




1GO MAILAKOAK LIBURUTEGI TAILERREAN





Iturburuko txikitxuenak ere hasi dira liburutegi tailerrean.

Hamabostean behin etorriko dira. Bertan ekintza ezberdinak izango ditugu: ipuinak entzun eta irakurri; eskulantxoak egin; bideoak ikusi... Tailerrei hasiera emateko magiaz gozatu dugu. 
"Educando con magia"- Xuxo Ruiz-en  liburutik 2 trukoen bitartez ikasleak aho zabalik utzi ditugu.






Ondoren hitz magikoak margotu dituzte: Eskerrik asko, Barkatu eta Mesedez. 





ITURBURU INGURUKO SENDABELARRAK EZAGUTZEN


Udaberriko egun hauek  aproposak dira inguruko landaretza hobeTo ezagutzeko.

Horregatik Liburutegi Tailerrean Sendabelarrei tokitxo bat utzi nahi diegu.

Iturburu inguruko landareak ikusi eta sendabelarrak direnak batzen hasi gara.

Nekane Martiarenaren "SENDABELARRAK landareen mundua"- BERRIA- liburua  erabili dugu landareak hobeto bereizteko.


Jasotzen ditugun landareekin erakusketatxoa egingo dugu liburutegian.





Wikipediako orrialde hau "SENDABELARRAK"
oso erabilgarria denez, informazio gehiago bertatik aterako dugu.









MUNDU HOBEA UME GUZTIENTZAKO

Hemen aurkezten dugun liburu hau oso aproposa iruditzen zaigu umeekin lantzeko.



Alde batetik haurren eskubideak lantzen ditu. Bestetik gure ikasleek, irudi ederren bitartez, uler dezakete pobreziak zein eragin duen haur batzuen bizitzetan.




UME GUZTIEK BAKEA BEHAR DUTE
BAINA BATZUK GUDA BIZI DUTE



Gerra egoera ere gordinik agertzen da liburuan. 
1go mailako ikasleek liburua ikusi eta testua entzun ondoren, proposamen ezberdinak egiten dituzte, egoera txar hauek ekiditzeko.

Liburu ederra liburutegi eta etxeetan izateko.

EUSKAL PAILASOAK: PIRRITX eta PORROTX


Hambostaldi honetan liburutegiko txoko batean Euskal Pailasoei eskeini diegu tokia.

Bereziki Pirritx eta Porrotxen lan batzuk aurkezten ditugu. DVDak, CDak eta Mitxel Muruak idatzitako hainbat ipuin aukeratu dugu.



Ondoren Youtubetik Pirritx eta Porrotxen Ilargiaren Sekretua jarri dugu, pertsonaia hauen istorio batez gozatzeko.

LIBURU ETA DVD EROSI BERRIAK

Aurten ere, urtero bezala, material berria erosi dugu zuek denok  gozatzeko.

Oraingoan Elkar argitaletxekoek eskeini digutenen artean beheko hauek aukeratu ditugu.


Ondorengo astetan liburu polit gehiago izango dugu  liburutegiko apaletan.

IRAKURKETA ERRAZA GAUMIN ARGITALETXEAREN ESKUTIK

GAUMIN argitaletxearen lanak ezagutu berri ditugu.

"Irakurketa Erreza" izeneko apostuan, euskaraz testu batzuk argitaratu dituzte gaztetxoentzat.

Gaiak gaur egunekoak , misterio, abenturak, maitasuna eta abar agertzen dira. Nerabe garaian  irakurtzeko aproposak direla esan daiteke.

Beheko irudietan klikatuz gero eleberri bakoitzaren sinopsia eta hasierako orrialdeak pdf-an aurkituko ditugu.





Erosketak on-line egin daitezke.

KIMONOS eta YUMI LIBURUAK JOLASA ASMATZEKO

Oraingoan erakutsi behar dizuegu zein ondo pasatu dugun bazkal ondorengo tailerretan.
Azken astean egin dugun ekintza "Kimonoen Desfilea" izenarekin bataiatu dugu.

Yumi eta Kimonos liburutik atera dugu idea.

Yumi, egurrezko japoniar kopinari   kimono berriak diseinatu dizkiogu.




Ondoren kopina jantzi eta desfiletxo bat egin dugu. Bertan haur bakoitzak deskribatu du kopinak daraman kimonoa :koloreak , ehun motak e.a. Horretarako kopin edo Yumi bakoitza txotxongilo xume bat bihurtu dugu, nola? irudi atzean arkatz bat itsatsiaz. Oso erraza eta dibertigarria benetan .

AMATIÑOREN " La pelota según Miguel Gallastegi" LIBURUA OPARI


Gaur opari eder bat egin dio Malen Gesalagak liburutegiari. Bere aittitta, "Amatiñok" Migel Gallastegi pilotariaren inguruan idatzitako liburua, hain zuzen. 
Izatez, 2. mailakoek Komunikazio atalarekin lotutako gaien artean, kazetaritza landu baitute. Liburu honen aitzakiz bere aittitta eta amaren lanbidea hobeto ezagutu ahal izan dute.

Malen aittittaren liburua aurkezten

Luis Aranberri, Amatiño

La pelota según Miguel Gallastegi


Aurreko urtean,  Miguel Gallastegi pilotari handiari eskeini genion liburutegiko saio bat;  bere hitzak entzunez Ahotsa.com web gunean .
Ondorengo irudian klikatuz gero ,  berriz be,  ikusi eta entzuteko aukera izango dugu.







HAUR LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 2an Haur Liburuaren Eguna ospatzen da. Egun hori Hans Christian Andersen omenez jarri zen, Odense (1805-04-02)- Kopenhage (1875-08-04). 

Irudi gainean klikatu ezkero Hans Christian Andersenen datu gehiago lortuko ditugu Wikipedian.


Lan ugarien artean, ezagunenak, haurrei eskeinitako ipuinak dira. Besteak beste, Berunezko Soldadutxoa, Sirenatxoa, Ahatetxo Itsusia, eta abar luze bat.

Hurrengo egunetan Liburutegiko saioetan idazle famatu honen inguruan  eta bere ipuin batzuekin arituko gara lanean.


Ondoren Berunezko Soldadutxoaren ipuina entzun dezakezue.



MANTANGORRI ALDIZKARIAN IKASLEEN LANAK

Liburutegi tailerrean eginiko lan batzuk BERRIAko MANTANGORRI aldizkarira bidali genituen
eurak kaleratzeko eskariarekin.


Denporatxo bat pasatu arren hona hemen Mantangorri orrialdeetan argitaratuta.

Artikulotxoan esaten den bezala teknika hau liburutegiko  Hatz-markak: marrazteko liburu-tik  ikasi genuen.



ASTERIX ETA OBELIX KOMIKIAK

Urtero bezala, komiki bati ematen diogu aztertzeko denporalditxo bat . Aurten, Asterix eta Obelix zan dira aukeratuak. Historia eta pertsonaia hauen inguruan zerbait jakin dugu eta gozatu dugu ere bai.





MAGIA HAMABOSTALDI HONETAN


Gure apaletan liburu berri hau  dugula aprobetxatuz, magiari eskaini diogu azken hamabostaldiko ekintzak eta tailerrak.

Magia trukurik onenak izeneko liburua Ttarttalo argitaletxetik etorri zaigu.

Truku ezberdinak argazkiz eta testu laburrez azalduta.

Liburuaren aurkezpena ederra eta erakargarria da.



LIBURU BAT: NOLA GOZATU DUGUN !!



Zein ondo pasatu duten 2. mailako ikasleek liburu honen orriak irakurri eta ondorioak ikusten.

Benetan liburu interaktibo honek jakinmina sortu du txikitxoengan.


Lehen irakurleentzako oso liburu aproposa da , atsegina egiten zaielako. Ulermena lantzeko era erraza du.

Taldeka irakurri dugu eta neska-mutilek ikusten zuten orriz-orri gertatzen zena.





Irakurtzen ez dakitenek ere erabil dezakete,  irakurle batek ematen dizkien  aginduak betetzeko balio du
 eta. 





PERRETXIKO ERAKUSKETA TXIKIA

Atzo Toribio Etxeberria kalean egon zen erakusketa aprobetxatuz, gure liburutegian ere,  hango perretxiku eta fitxak jarri ditugu.

Erakusketan  Eibarko "Club Deportivo"-ko taldeak lan handia egin zuen ekintza antolatzen: onddo eta perretxikuak batu, klasifikatu, haurrentzako lehiaketa antolatu, erakusketa jarri, e.a.

Bereziki eskerrak eman behar dizkiogu   " Club Deportivo"ko Egoitz Elduayeni  (Izaron aita)  Iturburura material hau ekartzeagatik.
Ikasleek interes handia jartzen dute perretxiko ezberdinak ikusten, batez ere pozointsua zeintzuk diren jakiten.

                                                             


Perretxiko biltzaileen gidaliburua.



HATZ-MARKAK LIBURUA: IDEIA SORTZAILEA


HATZ-MARKAK Marrazteko Liburuak; Ed Emberley,  erakusten duen teknika jarraituz, udazkeneko eskulan irudimentsuak egin ditugu.


Gure hatzak koloreetako klarionekin zikindu eta gero kartulina beltzetan naturako irudi ezberdinak egin ditugu.

Lan hauek egiteko liburutegi tailerrak aprobetxatu ditugu. Ikasleek benetan gozatu  dute eta ikus itzazue zelako emaitzak lortu ditugun.

                                                       

                                                       







                                                          

EIBARKO HEGAZTIEN INGURUKO EKITALDIA



Oraingoan ere ze ondo igaro dugun Eibarko Hegaztien inguruko ekitaldian.

Izen bereko liburua erakustera bere egilea, Asier Sarasua etorri zen eta hainbat azalpen eta gauza bixi kontatu zizkigun.

Ikasi ere asko egin dugu hegazti eta  naturari buruz.

Hegaztien irudiak nola egin daitezken ere jakin genuen Leire Kareagari esker. Bera baita liburuaren laminak egin zituena.

Leireren azalpenen bitartez ilustrazioen historian murgildu ginen, horrela gauza asko ulertu genuen.

KOMIKIETAKO PERTSONAIEN LIBURU ERRALDOIA


Hemen erakusten dizuegu 4.mailakoek liburutegi tailerrean egin dugun Komikietako Pertsonaien Liburu Erraldoia.



Bertan Pertsonai ezberdin asko agertzen dira eta bakoitzaren ezaugarriak edo berezitasunak jarri ditugu.





Argazki honetan beste liburu erraldoiak ere ikus ditzakegu: Errezeten liburua, Olerkien liburua, Animali eta Txisteen liburua.


<