Iturburuko 5. mailakoek zorte handi izan zuten atzo. Nolabait Liburutegien Eguna ospatzeko era bikaina izan zuten. Gure zentroan Jose Ramón Soroiz izan baitzen. Tramankuluak izeneko Saioarekin irudimenaren eta ipuinen sormenaren inguruan une atseginak pasatu zituzten .
ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA
BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
Mostrando entradas con la etiqueta Bisitak Iturburura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bisitak Iturburura. Mostrar todas las entradas
PELLO AÑORGAREN BISITA
PELLO AÑORGA liburutegian (astelehenean)
4. MAILA
10:00/11:00
eta 11:30/12:30
Astelehenean 4. mailakoek Pello Añorgaren ipuinez gozatu ahal izango dute liburutegian.
Ipuin askoren autore izanez gain ipuin kontalari bikaina da.
Ondoren berak idatzitako liburu batzuen azalpentxoa erakutsiko dizuegu:
Lorentzo sofaren gainean etzan zen, eta haren burua pentsatzen hasi zen, pentsatzen eta pentsatzen. Eta hala zegoela, gorputza galdu zitzaion Lorentzori, gorputz guztia, burua izan ezik. Baina zer egin behar du buruak gorputzik gabe?
Oroimenaren garrantzia azpimarratu nahi du liburu honek. Gertaera historikoen oroitzapenak herri baten bizitzan duen inportantziaren antzera, familia baten bilakaeran ere esanahi berezia du nondik datorren eta zer bizi izan duen gogoratzeak. Aitonak bilobari kontatuko dio arbola berezi batek bere bizialdian izan duen eragin ...
Pottoko hipermerkatuan. Baserrian bizi da Pottoko, mendi artean. Auzoan, ordea, Hipermerkatu Elefante ireki dute, eta hara doa gurasoekin. Dena da berria, handia, txundigarria... Zer egingo du. Pottokok hainbeste marka, produktu eta gauza artean? Bada, besteak beste, abentura barregarriak bizi, eta...
HARKAITZ CANO "SAN FRANCISCOTIK ITURBURURA"
Gaurko ekintza berezi bat antolatuta genuen. Harkaitz Cano idazlearekin Bideo-Konferentzia prestatuta genuen, une honetan San Francisco hirian dago-eta. Ekitaldia 5.Ckoek Asier Serranorekin egitea pentsatu zuten.
Ikasleek, Asierren gidaritzapean, Harkaitz Canoren biografia eta lana ezagutu dute. Ondoren taldeka irakurri zituzten haurrentzako idatzita dituen ipuinak. Horrela galderak egiteko gai izan dira.
![]() |
| Harkaitz Canori buruz |
Guzti hau prestatuta izan arren, arazo teknikogatik ezin izan dugu zuzenean Harkaitzekin hitz egin.
Gure galderak bideo baten bitartez igorri dizkiogu.
AINARA AZPIAZU "AXPI" ILUSTRATZAILEA GUREKIN
Gaurtik aurrera, Ainarak ilustratutako 3 liburu hauek , bere sinadura eta marrazkitxoaz guri eskeiniak dira.
OLENTZEROREN BISITA ITURBURURA
Etxeetara baino lehenago Olentzero Ikastolara heldu zaigu .
Ez dakizue zein pozik hartu dugun bere bisita Iturburun
Kriston emozioa egin digu Urkoko bidetik jeisten ikusi dugunean.
Poliki-poliki jeitsi du aldapa opariz betatako zakuaz.
Harrera hunkigarria egin diogu bere abestia abesten.
Ondoren opariak elkar banatu dituzte: Olentzerok 1 eta 2. mailakoei eta haurrek Olentzerori ere bai.
Ez dakizue zein pozik hartu dugun bere bisita Iturburun
Kriston emozioa egin digu Urkoko bidetik jeisten ikusi dugunean.
Poliki-poliki jeitsi du aldapa opariz betatako zakuaz.
Ondoren opariak elkar banatu dituzte: Olentzerok 1 eta 2. mailakoei eta haurrek Olentzerori ere bai.
AHOTSAK.COM: IKASTOLAN GRABATUTAKO BIDEOA
Ahotsak.com proiektua aurrera eramaten ari direnak,gure esperientzia azaltzea nahi izan dute bideo batean.
Bertan ikusiko duzue J.A.Mogel ikastolako haurrek nola eta zertarako aprobetxatzen duten gure nagusien kontu, ipuin eta jakinduria.
Argatxako umeek kantu eta jolas ezberdinak ikasi dituzte Ahotsak.com-etik hartuta.
Iturburuko ikasleek, berriz, web orri interesgarri honetatik informazioa aurkitzen eta erabiltzen ikasi dute.
JONE OLABARRIREN BISITA
Aurreko ikasturtean Ipurterre lehiaketan irabazle izandako bat JONE OLABARRIren bisita izan dugu aste honetan.
6. mailako talde biekin solasalditxo bana egin zuen.
Saritua izan zen idazlana euskararen onuren inguruan izan zenez, gai hortaz eztabaidatu zuen neska-mutilekin.
Iritzi asko agertu ziren , batzuk aberasgarriak beste batzuk ez hainbeste, baina danetik agertu zen ikasleen ahotatik.
Asko poztu ginen gure ikasle-ohia den Jone Olabarrik, eskeini zigun ikuspuntua entzuten.
Zorionak, Jone, eta ongi jarraitu zure ikasketekin.
6. mailako talde biekin solasalditxo bana egin zuen.
Saritua izan zen idazlana euskararen onuren inguruan izan zenez, gai hortaz eztabaidatu zuen neska-mutilekin.
Iritzi asko agertu ziren , batzuk aberasgarriak beste batzuk ez hainbeste, baina danetik agertu zen ikasleen ahotatik.
Asko poztu ginen gure ikasle-ohia den Jone Olabarrik, eskeini zigun ikuspuntua entzuten.
![]() |
Mogel Isasiko Liburutegi Blogetik hartuta
MIREN AGUR MEABE GURE ARTEAN
Miren Agur Meabek egin zigun bisitaren erreportari txiki bat jarri dugu gure blogean.
Izan genuen solasaldian gauza interesgarriak, trikimailuak eta bere esperientziak azaldu zizkigun.
Gurekin egon denetik bere ipuinak, oraindik, gogo gehiagorekin irakurtzen ditugu.
AXPI ILUSTRATZAILEAREN BISITA
Aurten, ere bai, ilusio handirekin jaso dugu AXPI, Ainara Azpiazu, Ilustratzailearen bisita.
Bere irudien bitartez Pirata Katuaren ipuina kontatu digu.
Eskerrak ematen dizkiogu IBAIZABAL argitaletxeari opari eder hau egin digulako.
6B eta EIBARKO JOKALARIAK, EUSKARAZ ITURBURUN
Otsailak 3an Eibarko lau jokalari Iturburura etorri ziren gurekin batera euskaraz mintzatzera.
Bertso batzurekin harrera eman genien.
Bertso hauek 6.Bkoek asmatu eta abestu zituzten:
KAIXO FUTBOLARIAK
HEMEN GAITUZUE
ITURBURUKO IKASLE
ETA IRAKASLE.
HEMENGO HAUR GUZTIAK
GARA FUTBOLZALE
ZUEK BETI ZARETE
GURE IRABAZLE
"Lara lara lala laralarala...
EIBARKOAK ZARETE
MULTIKULTURALAK
DITUZUE AFRIKAR
ETA HOLANDARRAK
ZUEK DESKRIBATZEKO
EZ DITUT PALABRAK
BETI IZANGO ZARETE
GURE EIBARTARRAK
"Lara lara lala laralarala...
"Lara lara lala laralarala...
Doinua: " Markosek egin eban"
Ondo pasatu genuen galderak eginez eta beraien erantzunak entzunez.
Bukatzeko 6.Akoek agurra abestu zuten bertso bidez.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


























