ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






PAUL AGIRRE , BERTSO PAPER LEHIAKETAN IRABAZLE

Urtero ...EtaKitto Elkarteak antolatzen duen San Andres Bertso Paper Lehiaketan,  Ikastolak parte hartzen du . 


Aurtengo edizioan Paul Agirre izan da saritua,  bideotxo honetan  jarri dugu bere bertsoa abesten.

Bigarren saria La Salleko Jule Gisasolak lortu du. Zorionak biei.


"EIBARTAR EKINTZAILEAK GURE KALEETAN" BAITA ERE IKASTOLAN

Erdi eta Goi-Zikloko ikasleek parte hartuko dute Udalak ,  ...etaKitto eta Udal Liburutegiak martxan jarri duten Eibartar Ekintzaleen Lehiaketan. Hiru astetan iraungo duen ekintza honetan , astero pertsonai garrantzitsu baten inguruko 2 galdera egingo dira. Erantzunak Udal liburutegian prest dagoen kutxan sartu beharko dituzte.
Aste honetan BITTOR SARASKETAren bizitzari buruzko bi galdera dira.



Erantzun egokiak topatzeko EGO-IBARRAKO dokumentoetara jo dezakegu, han agertzen baitira Eibar inguruko historia eta azalpen ugari.

MAGIA HAMABOSTALDI HONETAN


Gure apaletan liburu berri hau  dugula aprobetxatuz, magiari eskaini diogu azken hamabostaldiko ekintzak eta tailerrak.

Magia trukurik onenak izeneko liburua Ttarttalo argitaletxetik etorri zaigu.

Truku ezberdinak argazkiz eta testu laburrez azalduta.

Liburuaren aurkezpena ederra eta erakargarria da.



LIBURU BAT: NOLA GOZATU DUGUN !!



Zein ondo pasatu duten 2. mailako ikasleek liburu honen orriak irakurri eta ondorioak ikusten.

Benetan liburu interaktibo honek jakinmina sortu du txikitxoengan.


Lehen irakurleentzako oso liburu aproposa da , atsegina egiten zaielako. Ulermena lantzeko era erraza du.

Taldeka irakurri dugu eta neska-mutilek ikusten zuten orriz-orri gertatzen zena.





Irakurtzen ez dakitenek ere erabil dezakete,  irakurle batek ematen dizkien  aginduak betetzeko balio du
 eta. 





KALIGRAFIA LEHIAKETA

Gaur Kaligrafia lehiaketari hasiera eman diogu. Jolastorduetan egiteko antolatu dugu lehiaketa xume hau.

Nahi duenak parte har dezake. Mailaka egingo dugu, (2. mailatik gora)

Olerki edo bertsoa kopiatu beharko dute  txukun, argi eta akatsik gabe, jakina.

Epaileak, ere,  ikasleak izango dira.


GAZTAÑERRE OSPATZEN IKASTOLAN

Aretoan denon artean abestu dugun bezala,  "Aintzinatikan datorkigu" Gaztañerre ohitura,  ospatu dugu Iturburun ere bai.




Urtero egin arren, gaztainak jateko gogoa ez dugu galdu. Horrela egun honetan jaialditxo bat egiten dugu aretoan gaztainak jan ondoren eta, bide batez,  Euskaraz Biziko kanpainari bukaera ematen diogu.


Aretoan 1go eta 2. mailakoek "Errekin errekina"
gogoz eta indartsu abestu dute euren gaztainondoa  gaztainaz beteta erakutsi ondoren.



Ondoren beste maila guztiak ere, aste osoko kanpainan,  margoturiko zuhaitzaagertu dute.

Ekitaldia bukatzeko "Gaztainerre eguna" bertsoa abestu dugu .


BELDURREZKO IPUINEN HAMABOSTALDIA

Bihar  BELDURREZKO IPUINEN HAMABOSTALDIA bukatzen dugu . 

 Sasoi hau oso aproposa ikusten dugu beldurrezko ipuinak entzun eta kontatzeko, sorginen inguruko gaiak ikusi eta irakurtzeko.

 Erabiltzen dugun materialen artean  ahotsak.com webgunea dago.


4. mailatik gora Akelarre txiki bat prestatzen dugu Zugarramurdiko Sorginen historia entzuten dugu bitartean.

Beheko mailetan berriz, katu beltzaren ipuina entzuten dugu.